257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1494., 1495., 1499., 1500. eta 1501. lurzatietan. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, 2022ko abenduaren 13ko 185/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Ángela Zugasti Ibarrolak sustaturiko xehetasun-azterketa bat, lurzati hauetan eraikitzeko lerrokadura berriak definitzeko: 1494 (Solana kalea 20), 1495 (Solana kalea 18), 1499 (Solana kalea 16), 1500 (Solana kalea 14) eta 1501 (Solana kalea 12), Villatuertan (Nafarroa).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udaleko osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.

Villatuertan, 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2216842