257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

UE-3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2022ko azaroaren 22ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen UE-3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, 1. poligonoko 138. lurzatian, María José Laguna Sarriak sustaturik.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 eta 79,1. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2216684