257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Udal Planaren aldaketa, 1. poligonoko 893 katastro-lurzatian nekazaritza- eta abeltzaintza-eremua (erregimen berezia) mugatzeko. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, Lucía Urra Murok sustaturik. Aldaketa hori San Adriango 1. poligonoko 893. katastro-lurzatiari dagokionez abeltzaintzako eta araubide bereziko nekazaritza-eremua mugatzean datza, Juanmalo inguruan, bai dagoen errealitate fisikora bai babesten diren balioetara egokituta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71.8. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2216444