257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 1168. eta 1169. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Mendabiako Udalak, 2022ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen María Eugenia Sainz Ochoak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia: Ebro etorbideko 5. zenbakian dauden lurzatiei dagokie (udalaren hirigintza-planeko 5-ZO-2.9 poligonoko 1168 eta 1169. katastro-zenbakiak), eta helburua da bolumen bat eraikitzea beheko solairuan eta gaineko bi solairutan, hirugarren sektoreko jarduera bat garatzeko beheko solairuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin. Jendaurreko aldia iraganik, Udalak behin betiko onetsiko du, bidezko aldaketekin batera.

Mendabian, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2216464