257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2022ko azaroaren 18an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2022ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz xedatzen denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua) 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan.

Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Luzaiden, 2022ko azaroaren 21ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2216227