257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Udal planeko aldaketa egituratzailea S.I.3(B) industria sektorea handitzeko. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2022ko urriaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Leringo Udal Planeko aldaketa egituratzaile hau: "S.I.3(B) industria-sektorea handitzea"; sustatzailea: Francisco Javier Gorricho Moreno.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.2.d) artikuluarekin.

Lerinen, 2022ko azaroaren 17an.–Alkatea, Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2216373