257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Etxebizitzen zaharberritzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Etxebizitzen zaharberritzea arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Etxebizitzen zaharberritzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2216380