257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Ordenantza, udal lokalen erabilera eta horren prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Lakuntzako Udalak, 2022ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal lokalen erabilera eta horren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11n, eta Lakuntzako Udalaren iragarki-taulan. Era berean, espedientea jendaurrean jarri zen 30 egunez, eta epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, behin betiko onesten da ordenantza, eta argitara ematen da.

Lakuntzan, 2022ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

ARAUA, UDAL LOKALEN ERABILERAREN ETA HORREN PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA

Erabilera

1. artikulua.

1. Ordenantza honen xedea da irizpideak eta prozedura orokorra ezartzea udal lokalen erabilera lagatzeko, bai noizean behingo edo aldi baterako beharrak ase nahi dituzten entitate edo pertsonei, bai lagapena eskatzen duten elkarteei.

2. Betiere, espazio eta baliabide horien erabilera bat etorriko da haien izaera eta funtzioekin, bai eta haien hornidurarekin ere.

2. artikulua.

1. Lakuntzako Udalak kudeatuko du espazio eta baliabide horien erabilera, kontuan izanik integrazioa eta partaidetza, herritar guztiak sartu ahal izateko, edozein gizabanako eta/edo talde delarik ere.

2. Betiere, espazio eta baliabide horien erabilera bat etorriko da haien izaera eta funtzioekin, bai eta haien hornidurarekin ere.

3. artikulua.

1. Pertsona eta entitate erabiltzaileek ondoko eskubideak izanen dituzte:

–Espazioak edo baliabideak erabiltzea, ordenantza honetan eta ematen zaien baimenean ezarritako moduan.

–Informazioa jasotzea, lokal, espazio edo baliabide ezberdinak erabiltzeko baldintzei buruz.

–Iradokizunak egitea, espazioen kudeaketa hobetze aldera.

2. Pertsona eta entitate erabiltzaileek betebehar hauek dituzte espazioen erabilera egokiari dagokionez:

–Instalazioak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzea, haiek zainduz eta zainaraziz; pertsona edo entitate erabiltzailea izanen da erantzulea erabilera desegokiaren ondorioz gerta daitezkeen kalteen aurrean.

–Erabiltzen dituzten espazioak eta baliabideak garbi eta ordenatuta edukitzea.

–Ardurapean dituzten pertsonen erantzule izatea, baimendutako espazioak erabiltzen ari direnean, trabarik ez egiteko gainerako pertsona eta entitate erabiltzaileei.

–Une oro errespetatzea espazio bakoitzerako ezarritako ordutegiak eta araudi berariazkoa, eta kasu egitea udal langileek edozein unetan egin ditzaketen oharrei.

–Zentroko giltzak zaintzea eta, erabiltzen azkena denean, hura ixtea.

–Esleitu zaien ezpazioaren erabilera ez lagatzea hirugarrenei, ez osorik ez zati batean, hirugarren horiek elkarteko kide izan ala ez.

–Gertatzen diren anomalia, gora-behera edo arazoen berri ematea Udalari, eta berehalakoan, larrialdi kasuetan.

4. artikulua.

1. Entitateen edo pertsonen noizean behingo edo aldi baterako beharrak asetzeko lagako diren espazioak eta lokalak honako eraikin hauetan daude:

–Kultura Etxean:

  • Proiekzio gela.
  • Lehenengo solairuko erabilera anitzeko gela.
  • –Herriko Etxean:
  • Bigarren solairuko Gela Grisa.
  • Bigarren solairuko Gela Berdea.
  • Bigarren solairuko Gela Arrosa.
  • Lehenengo solairuko Osoko bilkuren aretoa.

–Udal igerilekuetako erabilera anitzeko gela.

2. Erabiliko diren eremuak eta baliabideak partekatzekoak dira, eta pertsonek edo entitateek ez dituzte modu esklusiboan erabiliko. Espazio ezberdinen ezaugarri berariazkoak kontuan hartuz, horietako bakoitzera bideratuko den jarduera ahalik eta egokiena izanen da, kontuan hartuz espazioaren izaera eta funtzioak, bai eta bertako hornidura ere.

5. artikulua.

1. Arestian adierazitako espazioetako lokalak erabiltzeko bi modu ezarri dira:

–Aldi baterako erabilera: urtebetez jarduerak egiteko espazioak eskatzen dituzten entitate eta pertsonei aplikatuko zaie; betiere, urte bakoitzeko irailetik ekainera bitarteko denboraldiarekin bat eginen du.

–Noizean behingo erabilera: noizean behin jardueraren bat egiteko xedez espazioak eskatzen dituzten entitate eta pertsonei aplikatuko zaie; iraupen desberdinekoak izanen dira, iraunkorrak izan gabe eta zenbait ordutarako.

2. Aldi baterako emandako baimenak urtero berrituko dira; horretarako, baldintza berriak ezartzen ahalko dira, edo lehendik zirenak aldatu, espazio eta lokalen funtzionamendua hobetzeko helburuz.

3. Interes orokorreko arrazoiengatik, Lakuntzako Udalak baliorik gabe utz dezake emandako edozein baimen, eta, kasua bada, ordaindutako tasa edo prezio publikoa itzuliko du, osorik edo dagokion proportzioan.

6. artikulua.

1. Espazioak lagatzeko beharrezkoa izanen da eskabidea aurkeztea, baldintza hauei jarraituz:

–Eskabide bakoitzean beharrezko datuak bilduko dira Lakuntzako Udalak eskatzaileen ordutegiak eta jarduerak koordina ditzan, hala nola jakinarazpenetarako helbidea eta eskabidearen arduradunak, posta elektronikoaren helbidea eta telefono zenbakia.

–Eskabidean, orobat, adieraziko dira eginen den jarduera, haren iraupena eta aurreikusitako parte-hartzaileen kopurua.

–Noizean behingo jardueren kasuan, gutxienez jarduera hasi baino 5 egun baliodun lehenago aurkeztu beharko da eskabidea.

2. Bi jarduerek bat egiten badute espazio eta ordutegi berean –ezertan ukatu gabe eskabideei sarrera ordenaren arabera emanen zaien lehentasuna–, formulak ezarriko dira ahal delarik horietako bat ez baztertzeko, horretarako kontuan hartuz jarduerak herritarrengan duen interesa eta eragina, bai eta une oro dagokion udal alorrak aplika ditzakeen irizpideak ere.

3. Espazioak aldi baterako eta modu iragankorrean erabiltzeko baimenak Alkatetzaren ebazpenaren bitartez emanen dira, eta ez dira irmotzat hartuko, harik eta pertsona edo entitate eskatzaileari idatziz formalki jakinarazten ez zaion arte, eta harik eta honek, kasua bada, baimenean ezartzen diren baldintzak eta betebeharrak betetzen ez dituen arte.

7. artikulua. Erantzukizuna.

1. Erakunde erabiltzaile bakoitzak zuzenean erantzun beharko du berari lagatako tokietan bere kide eta erabiltzaileek egitez edo ez-egitez, doloz edo zabarkeriaz hirugarrenei eragiten dizkieten kalte eta galerengatik. Udala ere hirugarrena izanen da.

2. Erabiltzaileek, beharrezkotzat jotzen badute, berea duten edukia aseguratuko dute, beren material eta ondasunak bermatzeko. Edukiaren gaineko asegururik ez bada, Udalak ez du erantzukizunik izanen edukiok galdu, lapurtu edo hondatuz gero.

Prezio publikoak. Oinarria

8. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, arau honetan udal instalazioak erabiltzeko prezio publikoak ezartzen dira, Udalak baimendutako pertsona fisiko edo juridikoendako, eta erakunde eta entitateendako.

9. artikulua.

Zerga-egitatea honako hau da: pertsona fisiko edo juridikoek erabilera publikoko udal instalazioak –bilkurak eta gizarte, kirol, kultura eta hezkuntza arloko jarduerak egiteko– baimenduta erabiltzeak dakartzan zerbitzuak ematea.

10. artikulua.

Subjektu pasiboak: aipatu instalazioak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak dira.

11. artikulua.

Baimena ematen denean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra; hura gutxienez ere 24 ordu lehenago egin beharko da.

12. artikulua.

Zerga-oinarria da egiten den eskaera bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.

13. artikulua.

Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

14. artikulua.

Salbuespenak: ezartzen diren prezioak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:

1. Udalak antolatutako jarduerak, eta udal hau partaide duten mankomunitateek antolatutako jarduerak.

2. Foru Komunitateko Administrazioak edo bere menpeko erakunde autonomoek antolatutako jarduerak. Ez dira inola ere salbuetsiak izanen Lakuntzako Udalaz besteko administrazio publikoek sustatutako laguntza edo kudeaketa kontratuen esleipena duten enpresek antolatutako jarduerak.

3. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek sustatutako jarduerak. Elkarteak irabazi asmorik ez duela uste izanen da haren estatutuetan hala adierazten denean eta inolako jarduera ekonomikorik ez duenean, edo jarduera ekonomikoaren helburu bakarra estatutuetan ezarritako interes orokorreko xedeak betetzea denean, bazkideen edo hirugarrenen artean inolako irabazirik banatu gabe, ez zuzenean ez zeharka.

Betiere, Lakuntzako Udalak lagapenerako lehentasuna bermatuko die herritarrendako zerbitzuak eta laguntza ematea xede duten entitateei, baldin eta egoitza soziala Lakuntzan badute.

4. Ez da inoiz ere salbuetsitzat joko instalazioen erabilera, egiaztatzen bada eskatzailea ez dela benetan jardueraren sustatzaile eta antolatzailea.

15. artikulua.

Fidantza: Fidantza bat ezartzen da erabilera jarraiturako, tarifen eranskinaren arabera, lokalaren giltza lagatzeko eta erabilera arduratsua bermatzeko. Fidantza itzuliko da erabilera aldia bukatu eta giltza entregatu ondoren, eta, hala badagokio, zenbateko horri kenduko zaio hautsitakoak konpontzeko behar den zenbatekoa, bai eta berogailua gaizki erabiltzeagatik eta abarrengatik behar dena ere.

TARIFEN ERANSKINA, UDAL LOKALEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

1.–Herriko Etxeko gelen tarifak:

UDALETXEA

2023. TARIFA

Noizean behingo erabilera

Erabilera jarraitua (*)

Gela Berdea

10,00 euro

50 euro/hilabetea

Gela Grisa

15,00 euro

50 euro/hilabetea

Gela Arrosa

10,00 euro

50 euro/hilabetea

Osoko bilkuren aretoa

15,00 euro

(**)

Fidantza

-

100 euro

(*) Erabilera jarraitua: eskola-egutegiarekin bat dator.

(**) Osoko bilkuren aretoa ez da modu jarraituan erabiliko.

2.–Udal igerilekuen barrutiko gimnasia gelaren tarifak:

TARIFAK 2023

Gehienez 4 ordu astean

25 euro/hilabetea

Gehienez 8 ordu astean

60 euro/hilabetea

Astean 12 ordutik gora

100 euro/hilabetea

Noizean behingo erabilera

10 euro

Fidantza

100 euro

3.–Kultura Etxea:

KULTURA ETXEA

TARIFAK 2023

Noizean behingo erabilera

Erabilera jarraitua (*)

Lehen solairuko gela

10,00 euro

50 euro/hilabetea

Proiekzio gela

50,00 euro

(**)

Fidantza

-

100 euro

(*) Erabilera jarraitua: eskola-egutegiarekin bat dator.

(**) Proiekzio gela ez da modu jarraituan erabiliko.

Iragarkiaren kodea: L2215279