257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2022ko azaroaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Iguzkitzako Barrutiko Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantza orokorrean.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza fiskala behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iguzkitzan, 2022ko abenduaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2216374