257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Aldaketa Abintzaoko 6. poligonoko 25. eta 135. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Ibargoitiko Udalak, 2022ko irailaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ibargoitiko Udal Planean aldaketa egituratzaile bat egitea, Aldaketa Abintzaoko 6. poligonoko 25. eta 135. lurzatietan, Luis Ignacio Domeño Buldainek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Idotzinen, 2022ko azaroaren 20ean.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2216452