257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 124. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 30ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Sara Catalán Sesmak, Patricia Guinea Ochoa ordezkatuz, 2022-09-08an aurkeztu duen idazkia (sarrera-erregistroaren zk.: 3524/2022), zeinean eskatzen baita 3. poligonoko 124. lurzatiaren xehetasun-azterketa izapidetzeko.

Kontuan hartuz arkitektoaren txostena eta Udaleko idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Sara Catalán Sesmak, Patricia Guinea Ochoa ordezkatuz, 2022-09-08an aurkeztu duen xehetasun-azterketa (sarrera-erregistroaren zk.: 3524/2022), 3. poligonoko 124. lurzatiari dagokiona.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egunez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Sustatzaileari jakinaraztea ez dela behin betiko onetsiko harik eta xehetasun-azterketaren xede den lurzatia lortzeko behar den banantzea egiaztatu arte.

Laugarrena.–Erabakitzea bertan behera uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan; haren determinazio berriek ekartzen dute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.

Corellan, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2216448