257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, 21. poligonoko 501. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Berriobeitiko 21. poligonoko 501. lurzatiaren xehetasun-azterketa (Berriozar kalea, 12), David Pérez Zoroquiainek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2216453