257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

UE-9ko Birpartzelazio Batzordearen kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, azaroaren 29ko 318/2022 ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman dio María Carmen Irazoqui Irazoqui andrearekin sinatu beharreko kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proiektuari, UE-9ko Birpartzelazio Batzordearen jabe nagusia baita, UE-9an amaitu gabeko urbanizazioa osatzea xede.

LAHFLTBren 25. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Beran, 2022ko azaroaren 29an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2216285