257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Besterengarritasun-deklarazioa, Kale Nagusiko 43an dagoen etxeari dagokiona

Arbizuko Udalak, 2019ko irailaren 26ko bilkuran, erabaki zuen Arbizuko Kale Nagusiko 43 zenbakian dagoen etxea besterengarria dela deklaratzea (1. poligonoa, 607. lurzatia, 1. azpieremua, 1.etik 4.ra bitarteko hiri-unitateak; Iruñeko 8. Jabetza Erregistroa).

Hori guztia, arau hauekin bat: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132.1 artikulua (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa) eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 122. artikulua.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Arbizun, 2022ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2216609