257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 840. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko abenduaren 12ko erabaki baten bidez, hasierako onespena eman zaio Francisco Martínez Viudezek eta Josefa Rodríguez Torrecillasek 3. poligonoko 840. lurzatian sustatutako hiri-jarduketarako plan bereziari.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Altsasun, 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2216916