2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko oposizio bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abuztuaren 9an egin ohiko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen onestea honako deialdi honen oinarriak: deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Tafallako Udaltzaingoan aritzeko. Oinarri horiek 2022ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, irailaren 8an.
Tafallako Udaleko alkateak 2022ko azaroaren 14an emandako ebazpen baten bidez, deialdi honetan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen: deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Tafallako Udaltzaingoan aritzeko. Ebazpena 2022ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an.
Behin-behineko zerrendan baztertutako izangaiek erreklamazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko epea amaitu ondoren, eta horiek ebatzi ondoren, bidezkoa da deialdian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta oposizioaren hasierako probarako tokia, eguna eta ordua zehaztea ere.
Horiek guztiak horrela, eta nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,
EBATZI DUT:
Lehena.–Deialdi honetan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea: deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Tafallako Udaltzaingoan aritzeko.
Bigarrena.–Honako hau izanen da kalifikazio epaimahaiaren osaera:
–Epaimahaiburua: Jesús Arrizubieta Astiz, Tafallako alkatea.
–Lehen epaimahaikidea: Alfredo Ondarra Ramos, Tafallako Udaltzaingoko burua.
–Bigarren epaimahaikidea: Iñigo de Carlos, Eguesibarko Udaltzaingoko agente lehena.
–Hirugarren epaimahaikidea: David Carabantes Bernal, Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Koordinazio Ataleko burua.
–Laugarren epaimahaikidea: Daniel Heredia Amaya, Langileen Batzordeko ordezkariek izendatua.
–Idazkaria: Javier M. Pérez Tafalla, Tafallako Udaltzaingoko agente lehena.
Hirugarrena.–Lehenengo proba (deialdiaren oinarrietan jasotako proba teorikoa) egiteko eguna, ordua eta lekua adieraztea: 2022ko abenduaren 30a, 10:15ean, Tafalla Kulturgunean (Tafallako Hortanco kalea z.g.).
Probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.
Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2022ko azaroaren 13an.–Alkatea, Jesús M. Arrizubieta Astiz.
ERANSKINA
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Txanda irekia:
–Onartuak:
ÁLAVA CASCÁN JAVIER
ÁLVAREZ VILLAPLANA DANIEL
ANTÓN MARTIN PEDRO
ARAGONÉS MAYENCO MARIA
ATONDO ELIZALDE JORGE UNAI
BARBER ANSÓN IÑAKI
CARRASCOSA DELGADO MIGUEL
CASASÚS ESCUER PABLO
DELGADO MEDINA CRISTIAN
ECHÁVARRI MIQUEO DANIEL
EZCURRA RIVAS DANIEL
FERNÁNDEZ GARCÍA LUIS ROBERTO
FERNÁNDEZ GAY IÑIGO
FERNÁNDEZ OROZKO MIKEL
GARCÍA LASHERAS EDURNE
GARRIZ ERANSUS RUBÉN
GONZÁLEZ GALINDO ANTONIO
GONZÁLEZ GARCÍA JONÁS
GONZÁLEZ GIL XABIER
HEREDIA CANO DIEGO
HERNÁNDEZ CARPANETO INTI NEHUEN
HERNÁNDEZ DE LA FUENTE RAUL
HERNANDEZ PALOMINO RICARDO JOSÉ
HUARTE LIZARRAGA IKER
IRIARTE CUESTA IRENE
IZQUIERDO FELIPE DAVID
LABORDA LANDA JOSEBA
LATASA RAMOS ABEL
LIZARZA ESPARZA JULEN
LOPEZ LANA CESAR
LOZANO CLEMOS ANAÍS
MARTÍNEZ DE MORENTIN MANZANARES RAUL
MARTÍNEZ GANUZA FRANCISCO JAVIER
MARTÍNEZ GARCIA PALOMA
MARTÍNEZ HERRERO NURIA
MARTÍNEZ SANZ ANGEL MANUEL
MOLERO JORAJURIA CESAR
MORAL GARCÍA CRISTIAN
MUNARRIZ ASENSIO IGNACIO
NAVARRO GONZÁLEZ AITOR
PACHO ZAPATERO ANA ROCÍO
PASCUAL MARÍN SANTIAGO
PÉREZ VILLALBA LORENA GERALDINE
PINZÓN ROJAS CLAUDIA MILENA
POBO GARCÍA SACHA
POLA ABADÍA JOSÉ OBDULIO
RODRÍGUEZ VALLEZ ION IMANOL
ROMANZADO FERNÁNDEZ IÑAKI
RUIZ MACÍAS CARLOS JAVIER
RUIZ TORICES MIGUEL
SAENZ MEDINA ENDIKA
SAN JUAN FUNES JONATHAN
SAN PEDRO GORROCHATEGUI ESTEBAN
SERRANO BERRADRE IÑIGO
SEVERIANO AZCARATE IKER
SOLA ARRONDO MARÍA CRISTINA
SOLA IGUAL PABLO
TERUEL ERAUSQUIN AMAIA
VALIENTE BARADIARÁN ASIER
VALLÉS DELGADO ALBERTO
VILLANUEVA ALDAVE JAVIER
VILLANUEVA CENARRO JESÚS
ZARZA SAGARZAZU DAVID
ZAYAT IZU DAVID
–Baztertuak: inor ez.
–Txanda murriztua:
(Deialdiaren xede diren lanpostuen kopurua hautapen-prozesuan handitzen ahalko da, lanpostuak hutsik geldituz gero, betiere izangaia deialdi honetan aurreikusitako oinarrizko prestakuntza-ikastaroan sartu baino lehen; hori guztia, halaxe xedatuta badago deialdiaren oinarrietan. Lanpostu kopurua handitzen bada, aplikatzekoa izanen da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
–Onartuak:
BURGOS RONCAL YOSU
–Baztertuak:
DIAZ PEÑA RUBEN -4-5-
Baztertzeko arrazoia:
(1) Ez aurkeztegatik eskabidearekin batera nortasun-agiri nazionalaren aurrealdearen eta atzealdearen fotokopia.
(2) Nortasun agiri nazionala iraungia du.
(3) Eskabiderako ez duelako erabili deialdiaren I. eranskineko eredua eta ez duelako sinatu.
(4) Ez aurkeztegatik eskabidearekin batera Tafallako Udalari behar den zenbatekoa ordaindu izanaren frogagiria, inskripzio eskubideen tasagatik.
(5) Eskabiderako ez duelako erabili deialdiaren I. eranskineko eredua.
Iragarkiaren kodea: L2217036