257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Akats zuzenketa 2022rako lan publikoaren eskaintza osagarrian

2022ko abenduaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen "2022rako lan publikoaren eskaintza osagarria". Hartan akatsa badela ikusirik, 11. puntua ezabatzen da. Hauxe, hain zuzen: "Aldizkako lan-kontratudun finkoa: zeharkako flauta irakaslea. Kopurua: 1. B maila. Lanaldi aldakorra. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Murchanten, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2217100