257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu osagarrietako langilearen bi lanpostu. Bete gabe deklaratzea

Alkatetzaren urriaren 20ko 355/2022 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu osagarrietako langilearen bi lanpostu, Cortesko Udalaren zerbitzukoak. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 3an.

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatu lekualdatze-lehiaketan, Alkatetzaren azaroaren 28ko 1043/2022 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela zerbitzu osagarrietako langilearen bi lanpostu betetzeko lekualdatze-lehiaketa. Lanpostuok Cortesko Udalaren zerbitzukoak dira, eta 13 eta 15 zenbakiekin daude identifikaturik plantilla organikoan.

2. Agintzea erabaki honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Cortesko Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian (https://cortes.sedelectronica.es/transparency/f75aeb0b-27d6-46b6-8186-6c82a68fffe1/) ere.

3. Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2022ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2216222