257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

480/2022 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntzako Ikuskapenaren Urte Anitzeko Jarduketa Plana onesten duena 2022-2026 aldirako.

2/2006 Lege Organikoak 148. artikuluan ezartzen duenez, hezkuntza sistema ikuskatu, gainbegiratu eta ebaluatzea botere publikoen eskumena eta erantzukizuna da, eta hezkuntza administrazio eskudunei dagokie hezkuntzako ikuskapena antolatzea, arautzea eta gauzatzea, bakoitzak bere lurralde eremuan.

Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemaren ikuskapena Hezkuntza Departamentuaren eskumena da.

Urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 8. artikuluan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari esleitzen dio Hezkuntza Departamentuaren ikuskapen funtzioa gauzatzeko ardura.

Ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituenak, xedatzen duenez, Ikuskapen Zerbitzuak plan estrategiko bat izanen du, non Hezkuntzako Ikuskapenaren epe ertaineko gidalerro nagusiak islatu eta helburuak, estrategiak eta barneko ekintza ildoak ezarriko baitira.

Urte hauetan guztietan bildutako esperientzian oinarrituta, ikusi da beharrezkoa dela aurrera egitea eta plangintza estrategikoari berari ikuspegi berri bat ematea, eta, horretarako, aldaketak egin dira hausnarketa prozesuan eta ondoriozko dokumentuaren egituran eta edukian.

Premisa horiek aintzat hartuta, Ikuskapen Zerbitzuak urte anitzeko jarduketa plan hau eratu du, Nafarroako Hezkuntzako Ikuskapenari esleitzen zaizkion helburuak, funtzioak eta eskumenak datozen urteetan betetzeko plangintza esparru orokorra osatzen duena.

Urte Anitzeko Jarduketa Planak kontuan hartzen ditu programatutako lan ildoak eta Hezkuntza Departamentuak ezarritako lehentasunak, bai eta Hezkuntza Ministerioak eta Europar Batasunak aurreikusten dituzten helburuak eta jomugak ere.

Ondorioz, Urte Anitzeko Planak Hezkuntzako Ikuskapenak ezarritako helburuak, jorratu beharreko ekintza ildoak eta datozen urteetako erronkei erantzuteko bultzatu behar diren prozesuak jasotzen ditu. Era berean, dokumentuak proposamenak abian jartzeari buruzko informazioa ematen duten mekanismoak dauzka, horiek garatzen ari diren eta zein neurritan ari diren jakite aldera.

Planaren aplikazio eremuak ikastetxe guztiak hartzen ditu, publikoak zein pribatuak, bai eta Nafarroako hezkuntza sistema osatzen duten hezkuntza zerbitzu, programa eta jarduera guztiak ere, unibertsitateaz kanpoko mailetan.

Plana erreferentziazko esparrua da urteko jarduketa planak egiteko. Plan horietan, ikasturte bakoitzeko ikuskapen jarduketak gauzatzen dira, Hezkuntzako Ikuskapenak esleituta dauzkan eginkizunak betez.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Hezkuntzako Ikuskapenaren Urte Anitzeko Jarduketa Plana 2022-2026 aldirako onestea, eranskinean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau honako zerbitzu hauei helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntzako Ikuskapena; Antolamendua, Prestakuntza eta Kalitatea; Eleaniztasuna eta Arte Ikasketak; Inklusioa, Berdintasuna eta Bizikidetza; Haur Eskolak; Hezkuntzako Teknologiak eta IKT Azpiegiturak, eta Hezkuntzako Informazio Sistemak.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko azaroaren 9an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1.–AURREKARIAK

Nafarroako Hezkuntzako Ikuskapenaren urte anitzeko plangintzaren lehen esperientzia Lau Urteko Jarduketa Plan Orokorraren bidez gauzatzen zen 2005-2008 aldian.

Ondoren, hausnarketa prozesu kolektibo baten esparruan, abian jarri ziren 2008-2012, 2013-2017 eta 2017-2021 aldiei dagozkien plan estrategikoak.

Azken planaren indarraldia amaituta, eta Nafarroako Hezkuntzako Ikuskapenari esleitu zaizkion helburuak, funtzioak eta eskumenak betetze aldera, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntzako Ikuskapenaren Urte Anitzeko Plana egin da 2022-2026 aldirako.

2.–URTE ANITZEKO JARDUKETA PLANA

Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta, Hezkuntzako Ikuskapenaren urte anitzeko jarduketa plan hau aurkeztu du 2022-2026 aldirako.

1.–Helburua.

Urte Anitzeko Jarduketa Plana tresna instituzional bat da, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Hezkuntzako Ikuskapenaren lehentasunak finkatzeko eta aurreikusitako epean urteko jarduketa planak egiteko esparrua izateko.

Aukera ematen du Hezkuntzako Ikuskapenak esleituta dituen eginkizunen zehaztapena modu eraginkorrean bideratzeko, eta haren jardun profesionala errazteko, legeak betetzen direla ziurtatzeko, ikaskuntza prozesuetan parte hartzen dutenen eskubideak bermatzeko eta betebeharrak betetzeko, hezkuntza sistema hobetzeko eta irakaskuntzaren kalitatea eta ekitatea bermatzeko.

2.–Helburuak.

Nafarroako Hezkuntzako Ikuskapenaren 2022-2026 aldirako Urte Anitzeko Jarduketa Planaren helburuak honako hauek dira:

1. Hezkuntza gainbegiratzen aurrera egitea.

2. Ebaluazioa sustatzea.

3. Ikastetxeentzako arreta hobetzea.

4. Lankidetza sustatzea Hezkuntza Departamentuko gainerako unitate kudeatzaileekiko.

5. HIZren antolaketa eta barne kudeaketa hobetzen aurrera egitea.

6. Ikuskatzaileen jarduna hobetzea.

3.–Ardatz funtzionalak.

Hezkuntzako Ikuskapenaren eginkizunak arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, ikuskapen jarduketak bost ardatz funtzionalen inguruan antolatuko dira.

Ikuskapen jarduketen ardatz funtzionalak honako hauek dira:

a) Hezkuntza kontrolatzea eta gainbegiratzea. Ikastetxeen funtzionamendua eta horietan eragina duten hezkuntza zerbitzu eta programak kontrolatzea eta gainbegiratzea pedagogiaren eta antolaketaren ikuspegitik, eta, gainera, legeak, erregelamenduak eta indarrean dauden gainerako xedapenak betetzen direla zaintzea.

b) Irakasleak, zuzendariak eta zentroak ebaluatzea. Zuzendaritzaren lana eta irakasleen eta zentroen jarduna ebaluatzea hezkuntza hobetzeko. Era berean, hezkuntza sistemaren eta hura osatzen duten elementuen ebaluazioan parte hartzea, ezarritako planen arabera.

c) Hezkuntza komunitateari aholku ematea. Hezkuntza komunitateko sektoreei aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea, beren eskubideak baliatzeko eta betebeharrak betetzeko, eta, horrez gain, lankidetzan aritzea eskola bizikidetza sustatzeko eta hezkuntza komunitateko sektore guztien parte-hartzearekin sor daitezkeen gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko.

d) Hezkuntza administrazioa jakinaren gainean izatea. Txostenak ematea, dela Hezkuntzako arduradunek eskatuak dela Hezkuntzako Ikuskapenaren beraren errealitatea ezagutzetik eratorritakoak, araututako bideen bitartez. Era berean, hezkuntza erreformaren, berrikuntza pedagogikoaren edo araudi espezifikoa egiteko prozesuen berri emanen da.

e) Beste administrazio zerbitzu eta unitate batzuekiko lankidetza. Hezkuntza administrazio unitateekin lankidetzan aritzea, hainbat prozesu garatuz: hezkuntza plangintza, eskolatzea eta plantillak, premiak aurreikustea eta hezkuntza sistemak baliabideak erabiltzea, etab.

4.–Ekintza ildoak.

Urte anitzeko helburuak garatzeko, ikuskapen jarduerak bere lehentasunak finkatzen ditu ekintza ildoen bidez, eta ildo horiek dedikazio handiagoa eskatuko dute ikuskatze jardueran.

Hezkuntzako Ikuskapenaren ekintza ildoak honela deskribatzen dira:

1. Hezkuntza gainbegiratzea.

a) Ikastetxeen hasierako ikuskapen prozesuaren zenbait alderdiren eraginkortasunean eta inpaktuan aurrera egitea, hala nola: irakasleen ordutegia eta jasotzen diren ordutegi erreklamazioei erantzutea; hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen bekak kontrolatzea.

b) Urteko Programazio Orokorra gainbegiratzeko prozesuaren eraginkortasuna eta emaitzak hobetzea (finkatutako kalitate estandarraren gainetik dauden emaitzak), bai eta Urteko Programazio Orokorraren ebaluazioa ere, amaierako memoriaren bidez. Departamentuek/Zikloek zentsuaren ebaluazio diagnostikoan lortutako emaitzen azterketa zehatza egiten dutela egiaztatzea eta, hala badagokio, hobekuntzak proposatzea.

c) Ikastetxeetako programazio didaktikoak LOMLOEren curriculum esparru berrira egokitzen direla egiaztatzen aurrera egitea.

2. Ebaluazioa.

Irakaskuntza jarduna, zuzendaritza funtzioa eta ikastetxeetako jarduna ebaluatzeko prozesuak birformulatu egin dira azken urteotan. Hala ere, beharrezkoa da egungo ebaluazio prozeduren eraginkortasuna eta eragina berrikustea eta areagotzea, eta, kasuaren arabera, honako alderdi hauek azpimarratzea: esparru ebaluatzailea (eremuak, dimentsioak eta adierazleak), lan tresnak, balorazio irizpideak, ondoriozko azken txostenak. Beharrezkoak dira, zehazki:

a) Autoebaluazioaren jarraipena egiteko eta ikastetxeen lau urteko hobekuntza plana 2023-2026 aldirako egiteko prozesua bultzatzea, irakaskuntza prozesua eta ikasleen ikaskuntza emaitzak hobetzen laguntzeko.

b) Ikastetxeen jardunaren kanpo ebaluazioko prozesu berria abian jartzea, gidaritza egin ondoren, behar bezala hautatutako ikastetxeen urteko lagin batean (2024-2025etik aurrera).

c) Zuzendaritza funtzioaren jardunaren ebaluazioa bultzatzea, arreta berezia jarriz praktika eta garapen profesionala hobetzen laguntzean.

d) Irakaskuntza funtzioaren ebaluazio prozesuak eguneratzea alderdi guztietan (praktiketako funtzionarioak, boluntarioak eta zerbitzu bereziak), Ministerioak onestekoa duen irakaskuntza funtzioaren estatutu berriaren arabera, ebaluazio esparruaren beraren hobekuntzan eraginez.

e) Sistemaren ebaluazio prozesua bultzatzea (ikasle guztien ikaskuntza gaitasunen arabera), LOMLOEn jasotako beste funtsezko gaitasun batzuk (hala nola digitala edo herritarra) eskuratu diren ebaluatzeko proba berriak sartzeko azterketarekin.

3. Ikastetxeentzako arreta.

a) Ikastetxeen autonomia babestea, beren ekimenez abian jarritako hezkuntza planak, programak eta proiektuak garatzeko aholkularitza bultzatuz: PAI, PROA+, Hezigarri, etab.

b) Ikastetxeen antolamendu eta lege aholkularitza etengabea hobetzea, erantzun azkar eta eraginkorrak emanez.

c) Ikastetxeetan LOMLOEtik eratorritako pedagogia eta curriculum berrikuntzari laguntzea.

d) Ikuskatzaileen esku-hartzea hobetzea bizikidetzan, gatazkak konpontzean eta ikastetxeetan gertatzen diren bestelako gorabeheretan.

e) Kontingentzia planak egokitzen eta ezartzen laguntzea, hurrengo ikasturteetan gerta daitezkeen osasun egoerei edo hezkuntza sistemari nabarmen eragiten dioten bestelako egoerei erantzuteko.

4. Hezkuntza Departamentuko gainerako unitate kudeatzaileekiko lankidetza.

a) Hezkuntza Departamentuko ikastetxeen, zerbitzuen, programen eta jardueren funtzionamenduan hautemandako beharrei eta zailtasunei buruzko informazioa helaraz dadin bultzatzea.

b) LOMLOEtik eratorritako araudi berriaren erregelamenduzko garapenean parte hartzea sustatzea.

c) Departamentuaren ildo estrategikoak eta programak abian jartzeko ardura duten unitateekiko lankidetza areagotzea: PAI, PROA+, Hezigarri, Skolae, etab.

d) Epaimahaietan, batzordeetan eta lantaldeetan parte hartzea sustatzea, Departamentuaren premia espezifikoei erantzuteko.

e) Ikasleen onarpena arautzen duen apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren ondorioz ikasleak eskolatzeko prozedura berria hobetzen laguntzea.

f) Ikastetxe publikoetako funtzionamendu plantillak egiteko prozedura berrian ikuskatzaileek egiten duten lana azpimarratzea, administrazio lanak pixkanaka alde batera utzita. Automatizazio prozesuan aurrera egitea, ikastetxeei autonomia handiagoa emateko.

5. HIZren antolaketa eta barne kudeaketa.

Hezkuntzako ikuskapena eraginkorragoa izan dadin eta bere helburuekin hobeki lerrokatua egon dadin, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren beraren antolamendua eta funtzionamendua berrikusi eta eguneratu behar dira.

Zonako ikuskatzaile taldeak indartu behar dira urteko jarduketa planeko lanak modu koordinatuan garatzeko, jarduteko irizpideak bateratuz, araudiaren azterketa partekatua eginez eta jardunbide egokiak trukatuz. Praktika partekatuak eta lankidetza lana erabakitasunez jokatzen duten faktoreak dira lanbide jardunaren kalitatea laguntzeko.

Prozesuen araberako kudeaketaren garapenean aurrera egiten jarraitzea beste erronka saihestezin bat da, eta ikuskapen jarduketen plangintzaren, garapenaren, kontrolaren eta hobekuntzaren eraginkortasuna sustatuko du.

Azkenik, beharrezkotzat jotzen da egungo ebaluazio atala indartzea, Hezkuntzako Ikuskapenak sistemaren ebaluazioa egin dezan, ikastetxeak, ikastetxeak eta ikaskuntzak hobetzera bideratuta.

Azken finean, nahitaezkoa da:

a) Helburuei, funtzioei, plangintzari, egiturari, ekipoei eta abarri buruzko antolaketa eta funtzionamendu alderdiak eguneratzea, foru dekretu berri baten esparruan.

b) Zonako taldeko kide diren ikuskatzaileek talde-lana, koordinazioa eta irizpideen bateratzea indartzea, urteko jarduketa planak gauzatzean eta horien jarraipena egitean.

c) Prozesuak kudeatzeko sistema garatzen jarraitzea, ikuskapen jarduketen eta emaitzen eraginkortasuna hobetzeko.

d) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren plangintzan aurrera egitea, urte anitzeko jarduketa plan berri bat onetsita eta abian jarrita.

e) HIZren Urteko Jarduketa Planaren jarraipena, ebaluazioa eta azken memoria hobetzea.

f) Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoaren zereginak eta betekizunak berrantolatzea.

6. Digitalizazioa.

Pixkanaka, Ikuskapen Zerbitzuak baliabide digitalen erabilera sustatu behar du barne kudeaketan, prozesuen eta horien emaitzen garapena hobetzeko. Horrenbestez, hauek eskatzen dira:

a) Aplikazio edo plataforma modular digital baten garapena proposatzea (ikuskatzailearen koadernoa edo agenda), ikuskapen jarduketak, komunikazioak, bisitak, txostenak eta abar kudeatu ahal izateko.

b) Irakasleak ebaluatzeko aplikazio digitala (Evacompro) ebaluazioko prozesuetan aplika daitekeen funtzio anitzeko plataforma bihurtzea (irakasleak, zuzendariak, ikastetxeak, etab.).

c) AppSheet plataforma teknologikoa HIZren kudeaketa sistemara bultzatzea, arduradunek prozesuak modu erraz eta intuitiboan planifikatu, garatu eta kontrolatzeko.

d) Hezkuntza plataforman zenbait ikuskapen jarduketa digitalizatzeko aukera emanen duten garapenak egitea planteatzea: Urteko Programazio Orokorra, hobekuntza planak, programazio didaktikoak, etab.

e) Ebaluazio diagnostikoetako proben (edo horietako batzuen) digitalizazioa azpimarratzea, ikasleek ordenagailuan egin ahal izan ditzaten, nazioarteko ebaluazioetan egiten den bezala. Tableau aplikazioan emaitzen bilakaerari buruzko txosten berriak sortzea gomendatzea, eduki multzoen eta ebaluatutako gaitasunetan konprometitutako prozesuen arabera.

f) Plataforma teknologiko berri bat sortzea proposatzea, zentro nagusiarena ez den beste herri batera joan-etorriak egiten dituzten irakasleen jakinarazpena, kontrola eta ordainketa kudeatu ahal izateko.

7. HIZren plantilla egonkortzea.

Nafarroako Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren plantilla egonkortzeko, beharrezkoa da:

a) Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdi berri bat egitea 2022-23 ikasturtean.

b) Hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko deialdi berri bat abian jartzea, izangaien zerrendak kudeatzen dituen urtarrilaren 11ko 2/2022 Foru Agindu berriaren arabera.

8. Lanbide gaitasuna.

Hezkuntzako ikuskapena indartzeko, ezinbestekoa da ikuskatzaileek ezagutza zientifikoak, teknikoak, juridikoak, pedagogikoak eta teknologikoak eguneratzea.

Horretarako, beharrezkoa da:

a) Kide berriei harrera, tutoretza eta hasierako prestakuntza emateko prozesuak bultzatzea, lanpostura egokitzeko eta behar bezala betetzeko.

b) Nafarroako Hezkuntzako Ikuskapeneko lanbide gaitasunen esparruari buruzko informazioa eta ezagutza partekatzea, eta horiek erreferentzia gisa hartzea prestakuntza prozesuetan eta jardunaren autoebaluazio prozesuetan.

c) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kideen etengabeko prestakuntza eta eguneratze profesionala bultzatzea.

9. Ikuskapen funtzioan jardutea.

Ekainaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 141. artikuluan xedatutakoaren arabera, ezinbestekoa da Hezkuntzako Ikuskapenak bere jardunaren autoebaluazio zorrotza eta sistematikoa egitea aldian behin.

Hezkuntzako Ikuskapenaren urritasunei, beharrei eta itxaropenei zein inguruko aldaketei modu antolatuan heltzeko aukera gisa ulertu behar da.

Autoebaluazio esparru beretik abiatuta, jardunaren hobekuntza antolaketa maila desberdinetan egituratu behar da, Ikuskapen Zerbitzuaren maila orokorrean eta zerbitzu horretako kideen maila partikularrean. Egoera orokorraren diagnostikoari esker, jardunbide egokiak sustatuko dira eta antolamendua eta funtzionamendua osatzen duten funtsezko elementuen hobekuntzak identifikatuko dira. Ikuskatze funtzioaren berezko jardunari buruzko hausnarketari eta azterketari dagokionez, funtzioa gauzatzea erraztuko du.

Horretarako, beharrezkoa da:

a) Jarduna ebaluatzeko sistema bat diseinatzea, lanbide gaitasunen matrizeari lotua (ebaluazio esparrua: zuzendaritza, plangintza, pertsonak eta taldeak, ikuskatzaileen esku-hartzea, baliabideak, lankidetzak eta emaitzak). Horrek aukera emanen du zehazteko, alde batetik, Hezkuntzako Ikuskapenaren jardun orokorra eta, bestetik, ikuskatzaileen jardun profesionala.

b) Hezkuntzako Ikuskapenaren eta ikuskatzaileen jardun orokorraren aldizkako ebaluazioa abian jartzea, bai eta HIZko kide berriena ere, lanean hasten diren unean (sartzea eta aldi baterako betetzea).

c) Ikastetxeetako zuzendariek HIZk ematen duen zerbitzuaz duten pertzepzioa zehaztea.

10. Beste entitate batzuekiko lankidetza.

Hezkuntza gaietan beste eragile, organismo eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzearen ildotik, honako hauen aldeko apustua egiten da:

a) Beste autonomia erkidego batzuetako ikuskatzailetzekiko lankidetza bultzatzea.

11. Kanpo irudia eta komunikazioa.

Beharrezkoa da Hezkuntzako Ikuskapena herritarrengana hurbiltzea eta hezkuntza komunitateak eta, oro har, gizarteak hobeki ezagutzea.

a) Hezkuntzako Ikuskapenak hezkuntza komunitatearekin eta herritarrekin duen komunikazioa garatzea, HIZren sarrera bat sortuz Departamentuaren webgunean.

Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen da ekintza ildoen, lotutako prozesuen eta horien denboralizazioaren plangintza.

5.–Ikuskatzaileen esku-hartzea.

Agindutako eginkizunak betetzeko eta Plan honetako aurreikuspenak betetzeko, Hezkuntzako Ikuskapenaren esku-hartzea modu sistematikoan gauzatuko da, honako eredu hauen arabera:

a) Ikastetxeekin etengabeko harremana ezarriko da, haien funtzionamenduaren jarraipena eginez eta haien hezkuntza prozesuen eta proiektuen garapenean lagunduz eta babestuz.

b) Esku-hartze orotan, une bakoitzean egoki diren ikuskapen eginkizunak beteko dira, eta bereziki azpimarratuko dira garrantzitsuenak: informazioa eta orientazioa, aholkularitza, egiaztapena eta egiaztapena, ebaluazioa eta lankidetza.

c) Ikuskapen funtzioak zehaztuko dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskumen orokorren eta espezifikoen arabera jarduketa bakoitzak behar dituen ezagutzen, trebetasunen eta gaitasunen bidez (lanbide gaitasunen matrizea).

d) Hezkuntzako Ikuskapeneko jarduketak irizpide bateratuen, tresna espezifikoen eta prozedura normalizatuen laguntzarekin gauzatuko dira, ezartzen diren lotutako prozesu operatiboen arabera.

e) Esku-hartzea ikastetxearen egoera aldez aurretik ezagutzetik abiatuko da, eta ikastetxearen ezaugarri, egoera eta premia espezifikoetara egokituko da.

f) Ikuskapen jarduketa oro hasteko, informazioa modu ordenatu eta argian biltzeko iturri eta prozedura egokienak aukeratuko dira, eskura dauden iturri digital eta dokumentaletatik abiatuta. Hala badagokio, ikastetxeari berari eskatuko zaio plangintza instituzionalari eta irakaskuntza jardueraren antolamenduari buruzko dokumentazioa.

g) Lortutako informazioak eta datuak zorrotz aztertu eta interpretatuko dira, irizpide pedagogiko eta arauemaileen arabera, behar bezala oinarritutako ondorioetara iristeko.

h) Normalean, esku-hartzearen helburuen arabera, jarduteko teknika hauek erabiliko dira: egoerak zuzenean behatzea, iritziak biltzeko elkarrizketak egitea eta dokumentazioa aztertzea.

Batzuetan, beharrezkoa izanen da hezkuntza jardueraren garapena behatzea, metodologia egokien laguntzarekin eta egiaztatzeko eta egiaztatzeko hainbat iturri eta tresna erabilita, egoeraren diagnostiko argia lortzeko.

i) Hezkuntza komunitatean gatazka egoerak maneiatu beharko dira, bizikidetzaren aldeko neurriak hartzea bideratuz eta gatazkak konpontzeko eta bitartekaritza prozesuetan estrategia eraginkorrekin esku hartuz.

j) Egin beharreko jarduketa edo, hala badagokio, ikastetxetik edo hezkuntza agintariengandik iritsitako eskaerak ikusita, zentrora bisita egiteko aukera identifikatuko da. Bisita egin aurretik, aurrekariak aztertuko dira, helburuak zehaztuko dira, inplikatutako langileak eta jarduketa lekuak identifikatuko dira (bulegoak, ikasgela, instalazioak...), eta erabili beharreko baliabideak, dokumentuak eta tresnak eskuratuko dira.

k) Egoeraren diagnostikoa egin ondotik, beharrak identifikatuta eta alternatibak aztertuta, esku hartuko da maila egokian. Gainera, zentroari edo zentroko agintariei beharrezko azalpen, aholku eta gidaritzak emanen zaizkie, eta, hala badagokio, egokiak diren egokitzapenak eta zuzenketak emanen zaizkie.

l) Txostena izanen da ikuskatzaileen jarduketen edo esku-hartzeen emaitza ohikoa eta arrunta. Jarduketak lotutako prozesu bati erantzuten dionean, txostena egiteko aurreikusitako txosten normalizatuen ereduak erabiliko dira.

Txosten osoak idatziko dira (datu garrantzitsuak alde batera utzi gabe), konponbideak emateko, eta, gainera, teknikoki oinarrituta (pedagogikoa eta araudia) egonen dira eta ondorio kongruenteak eta egokiak aterako dituzte.

6.–Jarduketa printzipioak.

Eginkizunak behar bezala betetzeko eta eskumenak garatzeko, jarduteko irizpide orokorrak zehaztu behar dira, ikuskapen jarduera errazteko.

Hauek dira Hezkuntzako Ikuskapenaren jarduketa irizpide orokorrak:

a) Eraginkortasun kolektiboa bilatzea, irizpide homogeneo partekatuen bidez eta indibidualismoa gaindituz.

b) Prozedurak hobetzea eta estandarizazioa.

c) Jarduketak koordinatzea eta homogeneizatzea.

d) Esku-hartzeek ikuspegi hezigarria eta prebentziozkoa izatea.

e) Jarduketen balio erantsia.

f) Ustekabeko egoerei eta intzidentalei arreta egokia ematea.

g) Hezkuntza sistemaren ikuspegi globala.

h) Zentroen egoeraren berri izatea.

i) Egoera zehatzetara moldatzea (beharrak eta emaitzak).

j) Bigarren erantzukizun mailetan esku hartzea (klaustroak, zentro psikopedagogikoak, departamentuak, zikloak, irakasleak).

k) Ikastetxeen autonomia sustatzea.

l) Zentroen autoebaluazioa babestu eta sustatzea.

m) Ikasleek ikastetxeetan dituzten ikaskuntza emaitzetara bideratzea.

Ikuskatzaileek, beren jarduketetan, printzipio etiko eta portaera printzipio hauek bete beharko dituzte: pertsonaren duintasunarekiko errespetua, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, diskriminaziorik eza, oinarrizko adeitasuna eta giza kontua, ekitatea, inklusioa, adingabearen interes gorena, proportzionaltasuna, osotasuna, erantzukizun pertsonala, lanerako espiritua, leialtasuna, konfidentzialtasuna, inpartzialtasuna eta independentzia, objektibotasuna, zuzenbidearekiko erabateko mendekotasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, eraginkortasuna, kalitatea, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza eta sormena.

7.–Prozesuak.

Ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, ikuskapen jarduketa guztiak modu egituratuan eta sistematikoan egiten dira, prozesu elkartuen bidez, eta prozesu horiek planifikatu, ezarri, kontrolatu eta hobetu egiten dira.

Prozesu bakoitzerako, honako hauek zehaztuko dira: lortu nahi diren helburuak, irismena, egin beharreko jarduerak, eskura dauden baliabideak, egutegia eta erreferentziazko araudia.

Plan honen esparruan egindako hausnarketaren ondorioz, berrikusi eta eguneratu da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren kudeaketa sistemaren prozesu-taula.

Planaren indarraldian garatuko diren prozesuak ebazpen honen II. eranskinean zehaztu dira.

8.–Erantzukizunak.

Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, urte anitzeko plan hau gauzatzeko erantzukizunak zerbitzuaren antolaketa egiturei egokituko zaizkie.

Ekintza ildoei lotutako prozesuen arduradunak aurreikusitako ekintzak garatzeaz arduratuko dira.

9.–Urteko jarduketa planak.

Urte anitzeko plan hau lau ikasturtetan zehar garatuko da, dagozkion urteko jarduketa planen bidez.

Urteko Jarduketa Planean zehazten dira ikasturte bakoitzerako Ikuskapen Zerbitzuaren jarduketak, bat etorriz ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuan jasotako funtzioekin eta hezkuntzaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ezarritako jarraibideekin.

Urteko Jarduketa Planak atal bat izanen du ebazpen honen III. eranskinaren arabera ikasturtean garatu beharreko ekintza ildoekin. 2022-2023 ikasturterako Urteko Jarduketa Planak lehenengo ekintza plana jasoko du.

10.–Lanbide garapena.

Ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak Hezkuntzako Ikuskapeneko kideen jardun profesionala hobetu eta eguneratu behar dela xedatzen du.

Esleituta dituen helburuak betetzeko, ikuskatzaileen prestakuntza honako printzipio hauetan oinarrituko da: gaikuntzara eta garapen profesionalera bideratua egonen da; garrantzitsua eta esanguratsua izanen da erronkei aurre egiteko; testuinguruan kokatua egonen da, lanbidearen eskakizunetara egokitutako edukien bidez; praktikara bideratua, aplikagarria eta transferigarria izanen da; interaktiboa izanen da, pertsonen, taldeen eta arloen arteko komunikazioa eta lankidetza sustatzeko; beharrezko prestakuntza orokorra erraztuko duen zeharkakotasuna barneratuko du; prestakuntza dibertsifikatuko du (banakakoa, taldekoa eta orokorra), pertsonen, taldeen eta Zerbitzuaren beraren beharrei erantzuteko; espezializazio arloetan sakonduko du; eztabaida profesionala bultzatuko du; ikuskatzaile guztien artean ezagutza zirkulu bat eraikitzea bilatuko du; eta beste ikuskatzailetza nazional batzuekiko lankidetza sustatuko du.

Hezkuntzako ikuskatzaileen prestakuntza instituzionala prozesu irekia eta parte hartzekoa da, eta kontuan hartzen ditu bai ikuskatzaileak eta bai barne antolaketa bera ere.

Hezkuntza sistemaren konplexutasunak eta testuinguruak prestakuntza ibilbide sendo bat eskatzen diote Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, jardun profesionalean agertzen diren erronka eta premia ugariei aurre egiteko. Ikuskatzaileen prestakuntza ibilbideak funtsezko bi bide ditu:

a) Bide instituzionala. Nahitaez bete behar da. Hasierako prestakuntzarekin hasten da ikuskapen funtzioan sartzen den unean. Prestakuntza hori Zerbitzuaren Zuzendaritzak ezarritako prestakuntza instituzionalarekin osatzen da urtero.

b) Norberari egokitutako bidea. Ikuskatzaile bakoitzaren araberakoa da, bakoitzaren behar, aurreikuspen eta lehentasunen arabera. Bakoitzak aukeratuko ditu bere lanbide gaitasunak garatzeko garrantzitsutzat jotzen dituen beste prestakuntza ekintza osagarri batzuk.

Ikuskatzaileen hasierako prestakuntza, haien jardunaren lehen urtean, hiru eremutan egituratzen da: harrera jarduerak, lanpostuaren berezko gaitasunak eskuratzeko hasierako prestakuntza ikastaroa, eta tutoretza lana, ikuskapen funtzioa betetzen den ikasturtean zehar.

Urteko prestakuntzaren diseinua prestakuntzarako plan baten bidez gauzatzen da, eta bost ardatzen inguruan egituratzen da:

1. ardatza: Lanbide jarduneko prestakuntza: Lan bilerak (zerbitzua, koordinazioa edota zonaldea) eta berdinen arteko ikaskuntza.

2. ardatza: Barneko prestakuntza instituzional orokorra, Zerbitzuak antolatua eta jardun profesionalarekin lotutako helburuetara bideratua.

3. ardatza: Berariazko prestakuntza instituzionala (barnekoa edo kanpokoa), lan arlo espezifikoek edo prozesu arduradunek eskatu eta kudeatua. Arloko jarduketekin zerikusia izanen du, eta lantaldeari edo

prozesuaren arduradunari zuzendua.

4. ardatza: Beste erakunde batzuek antolatutako kanpoko prestakuntza. Ikuskatzaileentzat interesgarria izanen da, baita borondatezkoa ere, eta baimena izan behar du lanorduetan: Departamentuaren jardunaldiak; Eskola Kontseiluaren jardunaldiak; FNEren saioak (EFQM eta IKS); HAIN; hizkuntzak; IGI...

5. ardatza: Prestakuntza ekitaldi kolektiboak, zientifikoak, teknikoak edo elkarte arlokoak, interes profesionala dutenak eta borondatezkoak (baimena behar da lanorduetan): Biltzarrak, lanbide elkarteak, MEC, autonomia erkidegoak, EB, beste batzuk.

Jarduera garrantzitsu guztietan bezala, prestakuntzaren jarraipena eta ebaluazioa egin beharko dira, aurreikusitako helburuak bete diren aztertzeko eta, hala badagokio, neurri zuzentzaileak eta hobetzekoak ezartzeko.

11.–Jarraipena eta ebaluazioa.

Urte Anitzeko Planaren betetze mailaren jarraipena eta balorazioa errazten duen sistema bat jasotzen du, eta, horrez gain, plana aplikatzean hautemandako gorabeherei aurre egitea errazten du.

Ikasturte bakoitza amaitzean, Zerbitzuko zuzendariaren zuzendaritzapean, Urte Anitzeko Planaren aplikazioaren jarraipena eginen da, ekintzen aurrerapena, denboralizazioaren betetze maila eta helburuen betetze maila baloratuz, eta horretarako ebazpenaren IV. eranskinean jasotako tresna lagungarria izanen da. Ebaluazioaren emaitza aipagarrienak atal gisa sartuko dira zerbitzuaren azken memorian.

Ikasturte bakoitzean, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen dituen doikuntzak egiten ahalko ditu haren helburuetan eta ekintza ildoetan.

Plana ezartzeko aldia amaitzean, plana ebaluatuko da, lortutako emaitzak ezagutzeko. Beharrezkoa da ikuskatzaileen jardunean gertatu diren eraginak ezagutzea, bai eta arrakasta mailaren kausak ere.

12.–Aurreikusitako aldaketak.

Urte Anitzeko Plana antolatuta dago aurreikusi gabeko premiei edo egoerei erantzuteko espazioa eta denbora aurreikusteko, baldin eta horiek aldatzea komeni bada.

Zehazki, Hezkuntza Departamentuak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatzen ahalko dio parte har dezan une bakoitzean garatzen diren programaziotik eta hezkuntza politiketatik eratorritako jarraibideen arabera lehentasunezkotzat jotzen dituen jarduketetan. Jarduketa horiek lehentasuna izanen dute.

13.–Indarraldia.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urte Anitzeko Plana 2022-2026 aldirako onetsi da Hezkuntzako Ikuskapenari esleitutako eginkizunen garapenari modu egokian erantzuteko.

I. ERANSKINA

Ekintza ildoak, prozesuak eta denboralizazioa

ILDOAK

EKINTZAK

PROZESUAK

DENBORALIZAZIOA

2022-23

2023-24

2024-25

2025-26

1. Hezkuntza gainbegiratzea

a) Azpimarratzea kontsultaren xede diren irakasleen ordutegiak gainbegiratzea. Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen bekak gainbegiratzeko irizpideak bateratzeko jarraibideak berrikustea. Departamentuek/Zikloek zentsuaren ebaluazio diagnostikoan lortutako emaitzen azterketa zehatza egiten dutela egiaztatzea eta, hala badagokio, hobekuntzak proposatzea.

SB0101

x

x

x

x

b) Urteko Programazio Orokorra eta azken memoriak gainbegiratzeko jarduketaren hasierari eta jarraipenari buruzko komunikazioan arreta berezia jartzea, jarduketaren eta haren emaitzen eraginkortasuna hobetzeko (ikastetxeen % 90etan, gutxienez)

SB0102

x

x

x

x

c) LOMLOE programazio didaktikoen zentro bakoitzeko lagin kontrola egitea

SB0102

x

x

x

2. Ebaluazioa

a) 2023-2024ko autoebaluazioa eta 2023-2026ko hobekuntza plana gainbegiratzeko jarduketaren hasierari eta jarraipenari buruzko komunikazioa azpimarratzea, jarduketaren eraginkortasuna eta emaitzak hobetzeko (ikastetxeen % 90etan, gutxienez)

SB0202

x

x

x

x

b) Zentroetako jarduna ebaluatzeko prozesu berria berrikustea eta hedatzea, gidaritza egin ondoren, behar bezala hautatutako zentroen urteko lagin batean.

SB0201

x

x

c) Zuzendaritza funtzioa ebaluatzeko prozesuaren ondoriozko txostenak (hirugarren urtekoak) azpimarratzea, praktika eta garapen profesionala hobetzen laguntzeko.

SB0204

x

x

x

d) Irakaskuntzaren ebaluazio prozesuak eguneratzea, araudiak ezarritakoaren arabera.

SB0205/06/07

x

x

x

e) LOMLOEn jasotako beste funtsezko gaitasun batzuk, hala nola digitala edo herritarra, nola eskuratu diren ebaluatzeko proba berriak sartzeko aukera aztertzea.

SB0301

x

x

x

3. Ikastetxeentzako arreta

a) Ikastetxearen ekimenez abian jarritako PROA+ programaren aholkularitza errazteko jarraibideak izatea.

SB0402

x

x

x

x

b) Ikastetxeei etengabeko lege aholkularitza emateko jarraibideak izatea

SB0401

x

x

x

c) LOMLOEren ondoriozko programazio didaktikoak (curriculumaren garapena), estrategiak, metodologiak eta ebaluazioa berritzeko aholkularitza azpimarratzea.

SB0402

x

x

x

x

d) Hezkuntza komunitateko kideen arteko gatazkei edo irizpide desberdintasunei buruzko bitartekaritza prozesu berri bat diseinatzea, dokumentatzea eta hedatzea, ikuskapen funtzio berriari erantzuteko.

SB0510

x

x

e) Datozen ikasturteetan gerta daitezkeen osasun egoerei edo beste edozein motari erantzuteko kontingentzia planetako aholkularitza azpimarratzea.

SB0402

x

x

x

x

4. Hezkuntza Departamentuaren beste kudeaketa unitateekiko koordinazioa:

a) Hezkuntza Departamentuaren ikastetxeen, zerbitzuen, programen eta hezkuntza jardueren funtzionamenduan hautemandako beharrei eta zailtasunei buruzko informazioa helarazteko bide bat ezartzea (protokoloa eta txosten normalizatua).

SB0608

x

x

b) LOMLOEtik eratorritako erregelamendu garapenaz arduratzen diren batzorde eta taldeetan parte hartzeari lehentasuna ematea.

SB0702

x

x

x

x

c) Inklusio Zerbitzuak aktiboki laguntzea PROA+ programa abian jartzen.

SB0702

x

x

x

x

d) Unibertsitatera sartzeko proba berria erregelamendu bidez garatzea Nafarroan.

SB0305

x

x

x

e) Ikasleen onarpena arautzen duen apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren ondorioz ikasleak eskolatzeko prozedura berria hobetzen laguntzea.

SB0708

x

x

x

x

f) Ikastetxe publikoetako funtzionamendu plantillak egiteko prozedura berrian gainbegiratze lana azpimarratzea eta automatizazio prozesuan aurrera egitea, ikastetxeei autonomia handiagoa emateko helburuarekin.

SB0710

x

x

x

x

5. HIZren antolaketa eta barne kudeaketa.

a) Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua eguneratuko dituen foru dekretu berri bat proposatzea.

SB0801

x

b) Zonako taldeko kideen elkarlana eta koordinazioa indartzeko jarraibideak ezartzea (bileren maiztasuna, bileren edukia, planeko jarduketen koordinazioa, arauen azterketa, kasuak bateratzea, jardunbide egokiak trukatzea, lanpostuko prestakuntza, etab.).

SB0801

x

x

x

c) Prozesuen taula eguneratzea eta arduradunek prozesuen diseinua, dokumentazioa eta kontrola osatzea.

SB1101

x

x

x

x

d) Urte Anitzeko Jarduketa Plana onesten duen ebazpena aldarrikatzea.

SB0802

x

x

x

x

e) HIZren Urteko Jarduketa Planaren komunikazioan, jarraipenean eta ebaluazioan eragitea.

SB0803

x

x

x

x

f) Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoaren zereginak eta betekizunak berrantolatzea.

x

x

6. Digitalizazioa.

a) Plataforma modular digital bat garatzea proposatzea, ikuskatzailearen koaderno edo agenda gisa.

SB1003

x

x

x

b) Irakasleak ebaluatzeko aplikazio digitala (Evacompro) ebaluazioko prozesuetan aplika daitekeen funtzio anitzeko plataforma bihurtzea.

PR02

x

x

x

x

c) Arduradunek HIZren kudeaketa sistemaren prozesuak planifikatzea, garatzea eta kontrolatzea AppSheet plataforma teknologikoaren bidez.

SB1101

x

x

x

x

d) Educa plataforman Urteko Programazio Orokorraren, hobekuntza planen eta programazio didaktikoen garapenak egitea planteatzea, lotutako zenbait ikuskapen jarduketa digitalizatzeko.

SB0102

x

x

x

x

e) Ebaluazio diagnostikoetako proben digitalizazioa azpimarratzea, ikasleek ordenagailuz egin ahal izan ditzaten. Tableau aplikazioan emaitzen bilakaerari buruzko txosten berriak sortzea gomendatzea (edukien eta prozesuen blokeak).

SB0301

x

x

x

f) Ikastetxe publikoetako irakasleen joan-etorriak kudeatzea ahalbidetuko duen plataforma teknologiko berri bat sortzea proposatzea.

SB0101

x

x

x

7. HIZren plantilla egonkortzea.

a) Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdi berri bat egitea.

SB0901

x

x

b) Hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko beste deialdi bat abian jartzea.

SB0902

x

8. Lanbide gaitasuna

a) Ikuskatzaile berriei harrera, tutoretza eta hasierako prestakuntza emateko prozesuak bultzatzea, lanpostura egokitzeko eta behar bezala betetzeko.

SB0903

x

x

x

b) Nafarroako Hezkuntzako Ikuskapeneko lanbide gaitasunen esparruari buruzko informazioa eta ezagutza partekatzea, jarduna errazteko

SB00906

x

x

x

c) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kideen etengabeko prestakuntza eta eguneratze profesionala bultzatzea.

SB0906

x

x

x

9. Ikuskapen funtzioan jardutea.

a) Ebaluazio esparru bat diseinatzea (zuzendaritza, plangintza, pertsonak eta taldeak, ikuskatzaileen esku-hartzea, baliabideak, lankidetzak eta emaitzak), Hezkuntzako Ikuskapenaren jarduna zehaztu ahal izateko.

SB1105

x

b) Hezkuntzako Ikuskapenaren eta ikuskatzaileen jardun orokorraren aldizkako ebaluazioa egitea, bai eta kide berrien ebaluazioa ere (sartzen direnak eta lanpostuak aldi baterako betetzen dituztenak) lanean hasten diren unean.

SB1105

x

x

c) Ikastetxeetako zuzendariek HIZk ematen duen zerbitzuaz duten pertzepzioa zehaztea.

SB1103

x

x

10. Beste entitate batzuekiko lankidetza

a) Informazioa eta jardunbide egoki espezializatuak trukatzea eta, hala badagokio, beste autonomia erkidego batzuetako ikuskatzailetzekin proiektu eta programa komunak garatzea.

SB1004

x

x

x

11. Kanpo irudia eta komunikazioa

a) HIZren sarrera bat sortzea Hezkuntza Departamentuaren webgunean, hezkuntza komunitatearekiko eta herritarrekiko komunikazioa hobetzeko.

SB1004

x

x

x

II. ERANSKINA

Prozesuen matrizea

PROZESU OPERATIBOAK

DOK.

ARDURADUNA

KONTROLA ETA GAINBEGIRATZEA

PR01

Ikasturte hasierako gainbegiratzea

SB0101

Ikuskatzailea

Urteko Programazio Orokorra eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzea

SB0102

Ikuskatzailea

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

SB0103

Ikuskatzailea

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

SB0104

Ikuskatzailea

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan ikur, logotipo eta idazkunen erabilera baimendu eta kontrolatzea

SB0105

Ikuskatzailea

Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea

SB0106

Ikuskatzailea

Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

SB0107

Ikuskatzailea

Ikastetxe pribatuetako irakasleen titulazioak kontrolatzea.

SB0108

Ikuskatzailea

LPa gainbegiratzea

SB0109

Ikuskatzailea

EBALUAZIOA

PR02

Ebaluazio esp.

Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa

SB0201

Ikastetxeetako autoebaluazioaren eta planen jarraipena

SB0202

Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko duten sistemaren ebaluazioa

SB0203

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa

SB0204

Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa

SB0205

Irakasleen borondatezko ebaluazioa

SB0206

Zerbitzu berezien ebaluazioa

SB0207

IKASLEEN EBALUAZIOA

PR03

Zentsuko ebaluazio diagnostikoa

SB0301

Ebaluazio sekzioa.

Lehen Hezkuntzako eta DBHko parte-hartzea azken ebaluazioan

SB0302

Ebaluazio sekzioa.

Nazioarteko ebaluazio proiektuetan parte hartzea

SB0303

Ebaluazio sekzioa.

Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistemaren kudeaketa

SB0304

Ebaluazio sekzioa.

Unibertsitatera sartzeko probaren kudeaketan parte hartzea

SB0305

Ikuskatzailea

AHOLKULARITZA

PR04

Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea

SB0401

Ikuskatzailea

Ikastetxeei antolaketaren, pedagogiaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea

SB0402

Ikuskatzailea

Hezkuntza komunitateko kideei aholkularitza eta gidaritza ematea

SB0403

Ikuskatzailea

ESKU-HARTZEA ETA BIZIKIDETZA

PR05

Bizikidetza esp.

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

SB0501

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan

SB0502

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskola-jazarpena gertatzen denean

SB0503

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsiaraztean

SB0504

Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak izapidetzea

SB0505

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean

SB0506

Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea

SB0507

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean

SB0508

Ikasleen absentismoa kontrolatzea

SB0509

Bitartekaritza gatazka egoeretan.

SB0510

HEZKUNTZA KOMUNITATEARENTZAKO INFORMAZIOA

PR06

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa multzoetan zatitzeko baimena emateko txostenak egitea

SB0601

Ikuskatzailea

Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea

SB0602

Ikuskatzailea

Espazioen beharrei buruzko txostena egitea

SB0603

Ikuskatzailea

Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea

SB0604

Ikuskatzailea

Ikasketa berriak baimentzeari buruzko txostena egitea

SB0605

Ikuskatzailea

Ikastetxeak baimendu, ireki eta ixteko txostena egitea

SB0606

Ikuskatzailea

Hezkuntza itunei buruzko txostena egitea

SB0607

Ikuskatzailea

Hezkuntza administrazioak eskatuz gero, txostenak eta azterketak egitea

SB0608

Ikuskatzailea

Parlamentuko galderei buruzko txostenak egitea

SB0609

Ikuskatzailea

Arartekoari txostenak igortzea

SB0610

Ikuskatzailea

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea informazio publikoa eskuratzeko eskaeretan

SB0611

Ikuskatzailea

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN GAINERAKO UNITATE KUDEATZAILEEKIKO LANKIDETZA

PR07

Tokiko eskolatze batzordeen lehendakaritza.

SB0701

Ikuskatzailea

Laneko batzorde, epaimahai eta talde teknikoetan parte hartzea.

SB0702

Ikuskatzailea

Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea

SB0703

Ikuskatzailea

Zuzendaritzak izendatzea (hautaketa eta ezohikoa)

SB0704

Ikuskatzailea

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egitea eta ikastetxeei jakinaraztea

SB0705

Plan. esp. Oin.

Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea

SB0706

Eskola esp.

Ikasleen sari bereziak

SB0707

Ikuskatzailea

Ikastetxeen plantilla organikoaren proposamena zehaztea

SB0709

Plan. esp. Esp.

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

SB0710

Plan. esp. Esp.

Irakasleen ibilbideak kudeatzea.

SB0712

Neg. Adm. kontr.

Ikastetxeen baimenak eta erregistroa

SB0713

HIZ

ZUZENDARITZA ETA PLANIFIKAZIOA

PR08

HIZko zuzendaritza

Hasierako antolaketa Zonaldeak, esparruak, zaintzak

SB0801

Urte Anitzeko Jarduketa Plana

SB0802

Urteko Jarduketa Plana

SB0803

PERTSONAK

PR09

HIZko zuzendaritza

Pertsonez hornitzea sarrera bidez

SB0901

Pertsonez hornitzea aldi baterako

SB0902

Pertsonak hartzea eta tutoretzak ematea

SB0903

Ikuskatzeko ikastetxeak esleitzea

SB0904

Ordezkapenak kudeatzea

SB0905

Urteko formazioa

SB0906

BALIABIDEAK

PR10

HIZko zuzendaritza

Ikuskapen txostenak egin eta ikus-onestea

SB1001

Ikastetxeak bisitatzea

SB1002

Informazio eta komunikazio sistemak: webgunea

SB1003

Kanpoko komunikazioa: Departamentuaren webgunea

SB1004

Instalazioen eta ekipamenduen kudeaketa

SB1005

Kudeaketa ekonomikoa

SB1006

HOBEKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

PR11

Ikuskatzailea

Prozesuak-azpiprozesuak diseinatu eta garatzea

SB1101

Jarduteko irizpideak homogeneizatzea

SB1102

Ikastetxeetako zuzendarien pertzepzioa eta aurreikuspenak

SB1103

HIZko kideen uste eta aurreikuspenak

SB1104

Jardueraren autoebaluazioa

SB1105

EMAITZAK

PR12

Ikuskatzailea

Jarduketen emaitzak: kudeaketa eta barne-kalitatearen kontrola

SB1201

III. ERANSKINA

20..../20.... ikasturteko ekintza plana

ILDOAK

EKINTZAK

PROZESUAK

ARDURADUNA

IV. ERANSKINA

Urte Anitzeko Jarduketa Planaren segimendua eta ebaluazioa

EKINTZA ILDOAK

EKINTZAK

EKINTZAREN EGOERA

BALORAZIO OROKORRA ETA HARTUTAKO ERABAKIAK

NAFARROAKO GOBERNUA.

Iragarkiaren kodea: F2216038