257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

88/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko lanen eraikuntza proiektua.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 18ko 35/2021 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko lanen trazadura proiektua.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio batzuk jaso dira. Hona hemen haien edukia eta emandako erantzuna:

1.–2021/692209 alegazioa, Juan María Iraola Mendiburu jaunak aurkeztua.

Azaltzen du Ultzamako 9. poligonoko 76 A lurzatiaren eta Lanzko 5. poligonoko 53. lurzatiaren jabea dela. Bi lurzatiak proiektuan hondakindegi gisa erabiliko direla eta egungo tunelak egiteko obretan ere hondakindegi gisa erabili zirela. Uste du aurreko obra egin zenean betelanak ez zirela ongi egin, eta eskatzen du obra berria baliatzeko orduko akatsak zuzentzeko.

Erantzuna:

Alegatutakoa baiesten da. Eraikuntza proiektua idazten denean, hondakindegiaren diseinua eta lehengoratzea egiterakoan, eremua berreskuratzeko ahalegina eginen da, ura errazago husteko eta haren topografia hobetzeko.

2–2021/706987 alegazioa, Pello Sarratea Sanzberro jaunak aurkeztua, Almandozko herria ordezkatuz.

Azaltzen du proiektuan aurreikusten dela Mendiola auzora Almandozko lotunetik sartzea, Belate mendatetik, San Blasko bentatik igarota, eta, horren ondorioz, auzoan bizi direnek eta larrialdi zerbitzuek bide luzeagoa eta denbora gehiago egin beharko dutela eta, orobat, segurtasuna murriztuko dela neguan Belateko mendatetik eta San Blasko bentaren eta Mendiolaren arteko bide tartetik igaro behar izateagatik, bihurgune asko eta malda makurrak daudelako.

Horregatik, eskatzen du N-121-A errepidetik Mendiola auzorako sarbide zuzena manten dadin, baita Almandozko tunelaren iparraldeko ahoan gaur egun Gamioa baserriarekin eta lurzatiekin lotzen diren zerbitzu, lotune eta bide guztiak ere, gainera Donejakue Bidearen parte baita.

Erantzuna:

Eskaera hein batean baiesten da.

Mendiola auzorako sarbideek, gaur egun, N-121-A errepidera posible diren mugimendu guztien bidez sartzeko aukera ematen dute. Elkargune hori Almandoz hegoaldeko ahoaren ondoan dago, tunelen arteko eremuan, eta %8ko malda du. Iruñerako noranzkoan, ez du dezelerazio eta azelerazio erreirik, ezta abiadura aldatzeko ziririk ere. Almandozko noranzkoan, aldiz, Mendiola auzora sartzeko belarri formako errei bat hartu behar da gero hiru errei zeharka gurutzatzeko, eta auzotik irteteko bi errei gurutzatu eta zuzenean erreira sartu beharra dago.

Bidegurutze horrek, trazadurari buruzko 3.1-IC araua betetzeko, 100 metroko luzerako trantsizio ziriak izan beharko lituzke, 80 km/h proiektuko abiadurarako; eta azelerazio eta dezelerazio erreian, hurrenez hurren, 65 eta 115 metroko luzerak beharko lirateke abiadura aldatzeko.

Gainera, arauak adierazten du errei anizkuneko errepideetan (kasu honetan bi errei daude Iruñerako noranzkoan) ezkerrera biratzeko maniobrak ezin direla maila berean egin, biribilguneen bidez egiten direnean izan ezik.

Arauaren betekizunak ikusita, zalantzan jartzen da Mendiola auzora sartzeko bidegurutzearen bide segurtasuna.

Bestalde, auzorako sarbidea dagoen proiektuko tartean, oraingo galtzada bikoiztu nahi da, noranzko bakoitzeko bi errei dituen galtzada bikoitza eginda eta bi noranzkoak hesi fisiko batekin bereizita. Horrela, C-80 kategoriako errei anizkuneko errepidea izanen da errepidearen tarte hori.

Trazadurari buruzko 3.1-IC arauak ezartzen du errepide bateko sarrerak eta irteerak beste errepide batzuekin edo beste mota bateko bideekin diseinatzen ahal direla. Proiektu honetan aplikatzeari dagokionez, honela deitzen zaie:

Errepide batekiko lotura: haren sarrera edo irteera errepide izaera duen edozein bide edo tartetatik edo horietako batera.

Errepide baterako zuzeneko sarbidea: haren sarrera edo irteera errepide izaerarik ez duen edozein bide edo tartetatik edo horietako batera.

Arauaren arabera, errei anizkuneko errepideetan egiten ahal dira errepide batetiko loturak, ez ordea zuzeneko sarbideak, kasu honetan bezala.

Ezkerretara biratzeko, biribilgune bat edo semaforodun lotune bat egin beharko litzateke, eta eskuinetara biratzeko, berriz, errepide izaera duen bide edo tarte batera sartu beharko litzateke.

Horiek horrela, proiektuan proposatzen zen Belate mendatetik, San Blasko bentatik igarota, Mendiola auzora doazen sarrerak mantentzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko errepideen erabiltzaileen bide segurtasuna hobetzeko asmoz.

Zenbait aukera aztertu ondoren, azkenean, erabaki da txirikordatze tarte bat diseinatzea eta, horretarako, hirugarren errei bat eraikiko da Almandozko tunel berriaren hegoaldeko ahoaren ondoan proiektatutako zubibide berrian.

Ingurumenari ahalik eta kalte gutxien eragiteko eta kostuak minimizatzeko, aukera horretan txirikordatze tarte bat erabiltzea aurreikusi da, N-121-A errepidean bai azeleratzeko bai dezeleratzeko errei moduan balioko duena. Txirikordatze erreiak 230 metroko luzera izanen du; berez, trazadurari buruzko 3.1. IC arauak 250 metroko gutxieneko distantzia gomendatzen duen arren, lotune bereko adarretan, kasu honetan bezala, luzera hori 125 metroraino murriztea dago.

Txirikordatze tartea Almandozko tunel berriaren hegoaldeko ahoaren ondoan kokatzen badugu, ez da lur mugimendu askorik egin behar, egituran bertan handitzen delako plataforma.

Beraz, Mendiola auzotik N-121-Ara, Iruñerako noranzkoan, sartuko da Almandozko tunel berriaren hegoaldeko ahoaren ondoan, zubibidearen hirugarren erreiaren bitartez (txirikordatze tartea), azeleratzeko errei moduan balioko baitu.

Eta Irundik etortzean N-121-Atik irten eta Mendiola auzorantz joateko ere, zubibidearen hirugarren erreia (txirikordatze tartea) erabiliko da, dezeleratzeko errei moduan kasu honetan, eta jarraian %2ko beheranzko malda izanen duen bide berri bat, oraingo bidexkara iritsi arte. Oraingo bidexkara iritsitakoan, betelanak egin beharko dira zubibidearen azken baoaren azpian.

Gizartearen ikuspegitik, mugimendu guztiak konpontzen ditu, Belate hegoaldeko eta Almandozko maila desberdineko lotuneetan noranzkoa aldatzeko aukera kontuan hartzen bada. Ingurumen ukipena oso txikia da, 13.000 m³ lur baino ez baita mugitu behar, eta, diru aldetik, aztertu diren beste aukerak egiteko behar denaren erdia baino gutxiago behar da.

Almandozko tunelaren iparraldeko ahoan gaur egun Gamioa baserriarekin eta lurzatiekin lotzen diren zerbitzu, lotune eta bide guztiak mantentzeko eskaerari dagokionez, gainera Donejakue Bidearen parte baita, jendaurrean jarri zen proiektuan bazegoen aurreikusita horiek berriz ezartzea, azpitik igarobide bat eginda, oraingo galtzadan dagoenaren antzera.

3.–2021/717349 alegazioa, María Josefa Obregozo Vergara andreak aurkeztua.

Azaltzen du ez dagoela ados Baztango 2. poligonoko 123A lurzatia hondakindegi modura erabiltzearekin eta, haren ordez, 453G lurzatia erabiltzea proposatzen du. 123A lurzatia nahitaez erabili behar izanez gero, eskatzen du kontuan izateko han dagoen aska, eta itxiturak ukitzen badira, atzera lehen bezala jartzeko.

Erantzuna:

Eskaera hein batean baiesten da.

123-A lurzatia erabiliko da, itxiturak lehen bezala jarriko dira, eta aska errespetatuko da. Hondakinik utzi aurretik, landare-lurra kendu eta bilduko da, gero horrekin estaltzeko lurzatia, erabiltzen bukatutakoan. Gainera, belarra ereinen da, belardi gisa erabiltzen jarraitzeko.

Aldameneko lurzatia, Baztango 2. poligonoko 453G lurzatia, ez da egokitzat jotzen hondakindegi gisa erabiltzeko zuhaitz eta zuhaixkez estalita dagoelako.

Proiektuak ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpena du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 10eko 790E/2022 Ebazpenaren bidez eman zena.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko lanen proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, azalpen zatian adierazitako zentzuan.

2. Behin betiko onestea N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko lanen eraikuntza proiektua, 148.912.650,92 euroko aurrekontuarekin, BEZik gabe (180.184.307,61 euro, BEZa barne).

3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Ultzamako, Baztango eta Lanzko udalei, eta premiatzea iragarki-taulan argitara dezaten.

6. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 1ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

N-121-A ERREPIDEAN (IRUÑA-BEHOBIA) BELATEKO ETA ALMANDOZKO TUNELAK BIKOIZTEKO LANEN ERAIKUNTZA PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA

DESJ. AZALERA m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-01

Iragui Iraola, José Miguel

177

9

161A

Pinudia

UL-02

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

1.689

9

162A

Pagadia

UL-03

Ultzamako Udalaren herri-lurrak

9.131

22

8B

Pagadia

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Baztango Udalaren herri-lurrak

1.535

1

56G

Gaztainadia

BA-02

Iñarrea Sanzberro, Miguel María

2.536

1

33A

Larreak

BA-04

Baztango Udalaren herri-lurrak

6.652

1

78A

Hariztia

2.204

1

78C

Larreak

713

1

78D

Larreak

BA-05

Baztango Udalaren herri-lurrak

1.255

1

144A

Belardia

3.164

1

144B

Hariztia

359

1

144C

Larreak eta zuhaitzak

BA-06

Cortea Sarratea, Tomas

695

1

92A

Askotariko zuhaitzak

BA-07

Baztango Udalaren herri-lurrak

243

1

103A

Larreak

BA-08

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidez kanpokoa)

204

1

147A

Larreak

BA-10

Baztango Udalaren herri-lurrak

1.894

1

91A

Askotariko zuhaitzak

BA-11

Baztango Udalaren herri-lurrak

12

1

90A

Askotariko zuhaitzak

122

1

90B

BA-13

Baztango Udalaren herri-lurrak

2.764

1

104A

Larreak

BA-14

Baztango Udalaren herri-lurrak

3.689

2

453D

Larreak

BA-15

Baraibar Ansalas, José Manuel

7.220

2

263A

Belardia

BA-16

Baraibar Ansalas, José Manuel

Jauregui Iñarrea, Gregoria María

Ansalas Perurena, Juan Francisco

Ansalas Perurena, José

Ansalas Perurena, Esperanza

194

2

496A

Belardia

BA-32

Baztango Udalaren herri-lurrak

893

1

32B

Larreak

HONDAKINDEGIEK UKITUTAKO LURZATIAK

FINKA

Zk.

JABEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-04

Barreneche Oyarzun, Juan Pedro

10.073

9

40A

Belardia

UL-05

Huarriz Oteiza, Miguel Ángel

15.710

9

42A

Belardia

UL-06

Etxenike Gubia, Alberto

22.551

9

41A

Belardia

UL-07

Jaunsaras Braña, Pedro

Migueltorena Ariztegui, María Coro

48.144

9

69A

Belardia

UL-08

Iraola Azparren, Juan María

54.411

9

76A

Belardia

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-02

Iñarrea Sanzberro, Miguel María

1.629

1

33A

Larreak

BA-03

Baztango Udalaren herri-lurrak

81

1

68B

Larreak

BA-15

Baraibar Ansalas, José Manuel

13.328

2

263A

Belardia

BA-21

Vera Jauregui, Juan Miguel

11.681

1

28A

Belardia

BA-23

Obregozo Vergara, María Josefa

40.552

2

123A

Belardia

BA-24

Alzuarte Inda, Rosa María

Alzuarte Inda, Yolanda

Larroque Ancizar, José Antonio

Sagardia Buil, José Javier

21.511

1

154A

Belardia

BA-25

Arrechea Perurena, Juan Bautista

4.000

2

317A

Belardia

BA-26

Beola SL

1.291

2

537A

Lehorreko alorra

BA-27

Arregui Sarratea, David

Arregui Sarratea, Jose Manuel

Arregui Sarratea, Virginia

Zapelena Iñiguez, Ángel María

1.174

2

495A

Larreak

BA-28

Gartxitorena Arraztoa, Koldo

7.113

2

318A

Belardia

BA-29

Gartxitorena Arraztoa, Koldo

4.027

2

319A

Belardia

BA-30

Gartxitorena Arraztoa, Koldo

856

2

320A

Belardia

BA-31

Azcarate Idiart, Pedro

2.946

2

486A

Belardia

LANZKO UDAL-MUGARTEA

LA-01

Lanzko Udalaren herri-lurrak

35.667

5

53A

Larreak

3.774

5

53C

Larreak

LINEA ELEKTRIKOAK UKITUTAKO ZERBITZUAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

TITULARRA

EZARRITAKO ZORTASUNA

ml-m²

MOTA

ZERBITZUA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-03

Ultzamako Udalaren herri-lurrak

3

12

LE

22

8B

Pagadia

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-05

Baztango Udalaren herri-lurrak

65

260

LE

1

144A

Belardia

BA-07

Baztango Udalaren herri-lurrak

17

68

LE

1

103A

Larreak

BA-14

Baztango Udalaren herri-lurrak

150

615

LE

2

453D

Larreak

BA-19

Ochandorena Lerindegui, Rosario

8

30

LE

1

75A

Belardia

BA-20

Hernández Jiménez, Rosario

119

475

LE

1

29A

Belardia

BA-21

Vera Jauregui, Juan Miguel

348

1.375

LE

1

28A

Belardia

TELEFONO LINEAK UKITUTAKO ZERBITZUAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

TITULARRA

EZARRITAKO ZORTASUNA

ml-m²

MOTA

ZERBITZUA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-10

Baztango Udalaren herri-lurrak

66

99

TL

1

91A

Askotariko zuhaitzak

Iragarkiaren kodea: F2216355