257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

86/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

Urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Hartan, egitura osatzen duten zuzendaritza nagusiak, zerbitzuak eta atalak bildu ziren.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak proposatu du foru dekretu horretan xedatutakora egokitzea bere egitura organikoa bulegoei dagokienez. Era berean, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak proposatu du bere egitura organikoa maila horretan aldatzea. Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan partzialki arautzen duten zenbait foru agindu daudenez, egokitzat jotzen da aipatutako egitura organikoa testu arauemaile bakar batean biltzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenekin bat etorriz,

AGINTZEN DUT:

I. KAPITULUA

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Toki Azpiegituren Zerbitzua

1. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

Toki Azpiegituren Zerbitzuko atalek bulego hauek dituzte beren egituran:

a) Toki Azpiegituren eta Obren Atala:

–Toki Azpiegituren Bulegoa.

b) Plangintzaren, Azterlanen eta Uraren Ziklo Osoaren Atala:

–Plan Zuzentzaileen Kontrolerako Bulegoa.

2. artikulua. Toki Azpiegituren Bulegoa.

Toki Azpiegituren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zuzendaritza nagusiak egindako inbertsio planekin lotutako espedienteak aztertzea eta horiei segimendua egitea.

b) Zer ataleko burutzari atxikia dagoen, hari laguntzea toki inbertsioen planak egiten, lehenesten eta kudeatzen.

c) Zuzendaritza nagusiak egindako inbertsio planetako obren azterketa teknikoa eta kalitatearen azterketa egitea.

d) GIS teknologia erabiltzea espedienteak kudeatu eta mekanizatzeko.

e) Toki entitateei aholkularitza teknikoa ematea, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak proposatutako programekin lotutako azpiegiturei dagokienez.

f) Txosten eta proposamen tekniko-administratiboak prestatzea.

g) Kudeaketa teknikoa egitea eta aholkuak ematea kapital transferentzien bitartez sartutako laguntzen balorazioa eta kontrola egiteko, baita toki azpiegituren arloko dirulaguntzen deialdiena egiteko ere.

h) Zuzendaritza nagusiko beste unitate batzuekin lankidetzan aritzea atxikitako eraikinen obrak eta konponketa arruntak kudeatzeko eta horien kontrola egiteko.

i) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

3. artikulua. Plan Zuzentzaileen Kontrolerako Bulegoa.

Plan Zuzentzaileen Kontrolerako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Antolatzea, koordinatzea eta gauzatzea kasuan kasuko ikuskapen eta kontrolak, beharrezkoak direnak Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren Plan Zuzentzailearekin eta gainontzeko plan zuzentzaileekin zerikusia duten obren espedienteak tramitatzeko.

b) Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren Plan Zuzentzailearen estatistikak eta jarraipenerako adierazleak eskuratzea, prestatzea eta koordinatzea.

c) Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren Plan Zuzentzailearen Koordinazio Batzordea eta lantaldeak koordinatzea, ataleko burutzarekin lankidetzan.

d) Uraren goi hornidurarako plan zuzentzailearen informazio sistema kudeatzea eta mantentzea.

e) Uraren goi hornidurarako plan zuzentzailea koordinatzea toki entitate eskudunen beste GIS batzuekin.

f) Proposamenak prestatzea plan zuzentzaileak eratzeko behar diren azterlan berriak eguneratzeko edo egiteko.

g) Zer ataleko burutzari atxikia dagoen, harekin lankidetzan aritzea; orobat, lankidetzan aritzea plan zuzentzaileen prestaketan eskumenak dituzten gainontzeko departamentuekin.

h) Toki entitateei aholkularitza teknikoa ematea, plan zuzentzaileetako inbertsioei dagokienez.

i) Txostenak eta proposamen tekniko-administratiboak egitea espedienteen kudeaketa eta mekanizazioa modernizatzeari buruz.

j) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

2. ATALA

Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzua

4. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Atalak bulego hauek ditu bere egituran:

–Toki Informazioaren Bulegoa.

–Administrazio Laguntzako Bulegoa.

5. artikulua. Toki Informazioaren Bulegoa.

Toki Informazioaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Infolocal web atariaren eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko ezagutzaren kudeaketa esparruak administratzea eta laguntza ematea.

b) Nafarroako toki entitateei aholkuak ematea administrazio elektronikoaren, digitalizazioaren eta administrazio prozedurak sinplifikatzearen gainean.

c) Laguntza ematea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren informazio sistemak kudeatzen eta modernizatzen.

d) Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko unitateei laguntza ematea prozedurak sinplifikatzearen arloan eta espediente korporatiboak kudeatzailean txertatzearen arloan.

e) Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko ekipamendu informatikoaren inbentarioa kudeatzea.

f) Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatzea, toki entitateei dagokienez eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko proiektuei dagokienez.

g) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

6. artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Administrazio Laguntzako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lankidetzan aritzea Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuarekin, eta hari laguntzea.

b) Zerbitzuko atal eta bulegoen lan administratiboa antolatzea.

c) Zuzendaritza Nagusiari buruzko agirien sarrera-irteerak kontrolatu eta erregistratzea.

d) Kanpoko eta telefono bidezko eskaerei arreta ematea.

e) Zerbitzuaren artxibo, liburu eta agiriak kudeatu eta kontrolatzea.

f) Zerbitzuko artxiborako sarbidea kontrolatzea.

g) Zerbitzuak tramitatutako espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

h) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

II. KAPITULUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua

7. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuko atalek honako bulego hauek dituzten beren egituran:

a) Proiektuen Atala:

–Normalizazio eta Proiektuen Bulegoa.

–Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko Bulegoa.

b) Azpiegituren Ingurumen Kudeaketarako Atala:

–Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoa.

c) Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala.

–Kalitate Kontrolaren Bulegoa.

–Entseiu eta Laborategi Bulegoa.

8. artikulua. Normalizazio eta Proiektuen Bulegoa.

Normalizazio eta Proiektuen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Jarraibide orokorrak ezartzea eta egiaztatzea teknologia berrietara egokitutako proiektuak idazteko eta indarreko araudira egokitzeko.

b) Aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan eta azterlanetan zuzendaritza lana egitea.

c) Nafarroako errepide sareko programazioko edo proiektuetako txosten teknikoak, hirigintzakoak eta ukipenetakoak egitea.

d) Proiektuen Ataleko buruari laguntzea proiektuen trazaduren bideragarritasuna aztertzeko eta tokian berean egiaztapenak egiteko lanetan.

e) Proiektuen jendaurreko aldian, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko alegazioak aztertzea.

f) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

9. artikulua. Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko Bulegoa.

Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Proiektuak eta azterlanak egitea.

b) Aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan eta azterlanetan zuzendaritza lana egitea.

c) Nafarroako errepide sareko programazioko edo proiektuetako txosten teknikoak, hirigintzakoak eta ukipenetakoak egitea.

d) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

10. artikulua. Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoa.

Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Obra publikoen tratamendu estetikoarekin, ekologikoarekin eta ingurumenekoarekin lotutako neurriak kontrolatzea eta kudeatzea.

b) Obren ingurumen eta apaindura integrazioari dagozkien inbertsioak kudeatzea, hala badagokio.

c) Obrako zuzendariei aholku ematea, obra publikoen eremuan ingurumenaren arloko hobekuntzak lortzeko.

d) Ingurumenaren eta ondare arkeologikoaren arloan eskumena duten unitate administratiboen eta obrako zuzendarien arteko harremanak kudeatzea eta zuzentzea.

e) Obra publikoekin lotutako hondakindegietarako tratamendu egokia aplikatzea.

f) Nafarroako errepide sareari dagozkion berdeguneen mantentze, hobetze eta egokitze lanak egitea.

g) Nafarroako errepide sareari eta bere inguruari aplikatutako ingurumeneko tratamenduen eta tratamendu apaingarrien mantentze-lanak.

h) Atseden hartzeko eta gelditzeko guneen mantentze, hobetze eta egokitze lanak egitea.

i) Landatze-lanak eta landaketen eta basotxoen mantentze eta hobetze lanak egitea, obra publikoen ingurune estetikoa hobetzeko.

j) Ezponden landare-tratamendua ezartzeko eta mantentzeko arauen kudeaketa eta aplikazioa.

k) Txostenak eta memoria estatistikoak.

l) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

11. artikulua. Kalitate Kontrolaren Bulegoa.

Kalitate Kontrolaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Obren kalitatearen kontrola.

b) Kanpoko laborategien kontrola.

c) Gailu nuklearrekin egiten diren saiakuntzen kontrola.

d) Asfalto instalazioen kontrola.

e) Obretan kalitatea kontrolatzeko plana egitea eta baloratzea.

f) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

12. artikulua. Entseiu eta Laborategi Bulegoa.

Entseiu eta Laborategi Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zoruen saiakuntzak.

b) Zoruak auskultatzea (Benkelman habea, deflektografoa, etab.).

c) Iragazkortasunaren kontrola zoru drainatzaileetan.

d) Kalitate-kontrola seinaleztapenean eta balizatzean.

e) Saiakuntza kimikoak egitea (pintura, aglutinatzaile bituminosoetan, etab.)

f) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

2. ATALA

Azpiegitura Berrien Zerbitzua

13. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

Azpiegitura Berrien Zerbitzuko atalek bulego hauek dituzte beren egituran:

a) Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Atala:

–Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoa.

–Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoa.

b) Egokitzapen Obren Atala:

–Egokitzapen Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoa.

–Egokitzapen Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoa.

c) Kudeaketa Administratibo Integralaren Atala:

–Administrazio Aferetarako Bulegoa.

14. artikulua. Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoa eta Egokitzapen Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoa.

Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoaren eta Egokitzapen Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoaren jarduera nagusia, hala proiektuen berrikuspenari dagokionez, nola obren kudeaketari dagokionez, arlo hauei loturik egonen da: lur mugimenduak, egiturak eta tunelak, ingurumena eta arkeologia, obra osagarriak eta hondakinen tratamendua. Hori horrela, jarraian adierazten diren eginkizunak izanen dituzte, bientzat berdinak baitira, baina bulego bakoitzak unean-unean esleiturik dituen proiektuen eta obren eremuari aplikatuak:

a) Obraren zuzendaritzan parte hartzea.

b) Proiektuen eta obren bideragarritasuna egiaztatzea esleitutako arloen eremuaren barruan.

c) Lanak hasi aurretik behar den dokumentazioari loturiko eginkizunak.

d) Obraren zuinketa lanak egiaztatzea.

e) Segurtasun eta osasun planaren kontrola eta jarraipena egitea, eta segurtasunari lotutako tramiteena.

f) Esleitzen zaizkien arloen eremuko kontrol geometriko eta kualitatiboa.

g) Zerrenda baloratuak, prezioen berrikuspenak, ziurtapenak eta hileroko txostenak egitea.

h) Ingurumen arloko neurrien kontrola eta jarraipena egitea.

i) Laguntza kontratuak kudeatzea.

j) Proiektu berekiak prestatzea.

k) Besteren proiektuen jarraipena egitea.

l) Proiektu eta obrak osoki kudeatzea.

m) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

15. artikulua. Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoa eta Egokitzapen Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoa.

Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoaren eta Egokitzapen Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoaren jarduera nagusia, hala proiektuen berrikuspenari dagokionez, nola obren kudeaketari dagokionez, arlo hauei loturik egonen da: drainatze-lanak, bide-zoruak, zerbitzuen berrezarpena, seinaleztapena, balizak eta defentsak, argiztapena eta trafiko desbideraketak. Hori horrela, jarraian adierazten diren eginkizunak izanen dituzte, bientzat berdinak baitira, baina bulego bakoitzak unean-unean esleiturik dituen proiektuen eta obren eremuari aplikatuak:

a) Proiektuak egitea, kudeatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea.

b) Obraren zuzendaritzaren parte izatea eta kontratistarekin harremana izatea.

c) Proiektuen eta obren bideragarritasuna egiaztatzea esleitutako arloen eremuaren barruan. Alegazioak aztertzea.

d) Proiektuekin eta obrekin lotutako erakundeei, entitateei eta partikularrei arreta ematea. Tramiteen kontrola eta jarraipena.

e) Zerrenda baloratuak egitea, obra aldaketak egitea esleitutako arloen eremuaren barruan.

f) Esleitutako arloen eremuko kontrol geometriko eta kualitatiboa.

g) Segurtasun eta osasun planaren kontrola eta jarraipena egitea esleitutako arloen eremuan.

h) Azken neurketak, zerrenda baloratuak eta azken ziurtapena egitea.

i) Obraren azken ikuskapena egitea, haren harrera egitea eta Zainketa Zerbitzuari igortzea.

j) Berme-garaian obren jarraipena egitea, eta obrekin lotutako zernahiri buruzko txostenak egitea.

k) Obraren azken dokumentazioa eta likidazioa egitea.

l) Proiektu eta obrak osoki kudeatzea.

m) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

16. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.

Administrazio Aferetarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Espedienteen instrukzioa eta tramitazioa, eta zerbitzuak berezkoak dituen gainerako administrazio lanak.

b) Zerbitzua osatzen duten atal eta bulegoen koordinazioa administrazioaren ikuspuntutik.

c) Elkarlanean jardutea proiektuen eta obren artxiboa kontrolatu eta kudeatzeko lanetan.

d) Kudeaketa Teknologikorako Atalak esleitzen dituen eginkizunak betetzea eta lanak egiten laguntzea.

e) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

3. ATALA

Zainketa Zerbitzua

17. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

Zainketa Zerbitzuko atalek bulego hauek dituzte beren egituran:

a) Zainketa Atala:

–Nafarroako Mendebaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoa.

–Nafarroako Erdialde-Iparraldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoa.

–Nafarroako Hegoaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoa.

–Nafarroako Hego-mendebaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoa.

b) Ustiapen Atala:

–Ekialdeko Ustiapen Bulegoa.

–Mendebaldeko Ustiapen Bulegoa.

c) Bidezaintza Atala:

–Bide Segurtasunaren Bulegoa.

–Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoa.

–Kontrol Zentroaren eta Instalazioen Bulegoa.

18. artikulua. Zainketa zentroen atxikipena.

1. Irurtzungo eta Mugairiko Zainketa Zentroak Nafarroako Mendebaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoari atxikitzen zaizkio.

2. Iruñeko eta Agoizko Zainketa Zentroak Nafarroako Erdialde-Iparraldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoari atxikitzen zaizkio.

3. Tafallako eta Tuterako Zainketa Zentroak Nafarroako Hegoaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoari atxikitzen zaizkio.

4. Lizarrako Zainketa Zentroa Nafarroako Hego-mendebaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoari atxikitzen zaio.

19. artikulua. Errepideak Zaintzeko Bulegoak.

Nafarroako Mendebaldeko, Nafarroako Erdialde-Iparraldeko, Nafarroako Hegoaldeko eta Nafarroako Hego-mendebaldeko errepideak zaintzeko bulegoek honako eginkizun hauek beteko dituzte bakoitzari esleitutako eremu geografikoan:

a) Nafarroako errepide sarea zaintzeko programak prestatzea.

b) Zainketa kontratuak kudeatzea eta haien jarraipena egitea.

c) Bitarteko berekiekin egindako zainketa lanak planifikatzea eta kontrolatzea.

d) Nafarroako errepide sareko presazko jarduketei erantzutea, zerbitzuari badagozkio.

e) Neguko bidezaintza planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea.

f) Nafarroako errepide sarean izaten diren gorabeheretan arreta ematearekin eta neguko bidezaintzarekin loturik, jarduketa eta esku-hartze planetan xedatutakoa garatzea, plan horietan ezartzen diren txanda-araubidean parte hartuz.

g) Zainketa Atalari esleitutako bitarteko mugikorrak, finkoak eta higiezinak ikuskatzea eta kontrolatzea.

h) Nafarroako errepide sareko seinaleztapen bertikala eta balizatzea zaintzea.

i) Nafarroako errepide sareko ustiapen lanei laguntzea.

j) Nafarroako errepideen defentsa arloan esku-hartzea eta kontrol lana egitea.

k) Zainketa Zerbitzuko obra-baimenak tramitatzea.

l) Unitate eskudunekin elkarlanean aritzea eskabideak tramitatzeko ereduak eta inprimakiak errazteko eta telematikoki tramitatzeko.

m) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

n) Nafarroako errepide sareko kontserbazio integraleko lanekin lotutako proiektuak egitea eta obrak egin eta kudeatzea, barne daudela aglomeratu-indargarriak, zeharbideak berritzeko hitzarmenak eta puntu berezien hobekuntzak.

o) Inbentarioak, txostenak, estatistikak eta memoriak egitea.

p) "Itzalpeko bidesaria" sistemaren bidez esleitutako autobien tarteak kontrolatu eta ikuskatzea.

q) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

20. artikulua. Ustiapen bulegoak.

Mendebaldeko Ustiapen Bulegoak (bulego horren jarduketa esparru geografikoa Mugairiko, Irurtzungo, Lizarrako eta Iruñeko zainketa zentroena da) eta Ekialdeko Ustiapen Bulegoak (bulego horren jarduketa esparru geografikoa Agoizko, Tafallako eta Tuterako zainketa zentroena da) eginkizun hauek beteko dituzte bakoitzari esleitutako eremu geografikoan:

a) Errepideen defentsaren arloan esku hartzea eta kontrolatzea, behar den zaintzaren bidez, eta arlo horretako espedienteen instrukzioa, tramitazioa eta jarraipena egitea.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren errepideak ukitzen dituzten obren txostenak eta baimenak tramitatzea.

c) Zuinketa eta onarpen aktak egitea aurretik baimendutako lanetan, lanak hobeki kontrolatzeko eta azkeneko emaitza hobea izateko, errepideen ustiapenari dagokionez.

d) Errepideen defentsaren arloko zehapen espedienteak ireki, tramitatu eta haien jarraipena egitea.

e) Nafarroako errepideen defentsa arloan esku-hartzea eta kontrol lana egitea.

f) Nafarroako errepide sarea zaintzeko lanetan laguntzea eta txostenak egitea.

g) Nafarroako errepide sarearen defentsaren ikuspuntutik errepide sareari eragiten dioten hirigintzako ekimenei edo hirugarrenen ekimenei buruzko txostenak ikuskatzea eta egitea.

h) Garraioen eta lurralde antolamenduaren arloko eginkizun osagarriak.

i) Nafarroako errepide sareko azpiegituren edozein elementuri kalte egiten zaionean, erantzukizunaren zuzeneko egozpenagatik hirugarrenei egiten zaizkien erreklamazioen tramitazioa eta segimendu administratiboa.

j) Erakundeekin eta partikularrekin harremana izatea.

k) Txostenak eta memoria estatistikoak.

l) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

21. artikulua. Bide Segurtasunaren Bulegoa.

Bide Segurtasunaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako errepide sareko diseinu, seinaleztapen eta balizatze neurrien azterketa eta normalizazioa, bide segurtasunaren ikuspuntutik.

b) Nafarroako errepideetako istripuen jarraipenetik eratorritako azterketak eta txostenak.

c) Bide segurtasuneko kanpainetan, inbentarioetan, memorietan, txostenetan eta estatistiketan parte hartzea eta horiek diseinatzea.

d) Gune arriskutsuekin eta istripu ugariko tarteekin lotutako proiektuak egitea eta obra horiek gauzatzea.

e) Txostenak eta memoria estatistikoak.

f) Erakundeekin eta partikularrekin harremana izatea.

g) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

22. artikulua. Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoa.

Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako errepide sareari dagokion urteko trafikoa neurtzeko plana prestatzea.

b) Trafikoari, informazio teknikoari eta estatistikari buruzko azterlanak.

c) Nafarroako errepide sarean diren trafikoa neurtzeko estazioen mantentze-lanak eta kontrola.

d) Neurketak kontrolatu eta ikuskatzea "itzalpeko bidesaria" sistemaren bidez esleitutako autobien tarteetan.

e) Batzorde teknikoetan parte hartzea, izendatuz gero.

f) Erakundeekin eta partikularrekin harremana izatea.

g) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

23. artikulua. Kontrol Zentroaren eta Instalazioen Bulegoa.

Kontrol Zentroaren eta Instalazioen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako errepide sareko kontrol zentroen, tunelen, argiteriaren eta semaforoen ustiapen eta mantentze kontratuen zuzendaritza lanetan parte hartzea, barnean direla herri lanak esleitzeko araubidean dauden tarteak.

b) Nafarroako errepide sareko kontrol zentroen, tunelen, argiteriaren eta semaforoen ustiapen eta mantentze proiektuen eta obren bideragarritasuna egiaztatzea, barnean direla herri lanak esleitzeko araubidean dauden tarteak.

c) Kontrol kualitatiboa eta segurtasunekoa.

d) Nafarroako errepide sareko Kontrol Zentroari atxikitako instalazioen ustiapen eta mantentze kontratuei esleitutako ekipamenduak eta giza baliabideak kontrolatzea eta ikuskatzea.

e) Bere kargurako instalazioetan aldaketak egitea.

f) Zerrenda baloratuak, ziurtapenak eta likidazioak egitea, eta harreretan parte hartzea.

g) Txostenak prestatzea.

h) Beren eginkizunekin zerikusia duten kanpoko proiektuen jarraipena.

i) Obra publikoak esleitzeko kontratuak betetzeko lanetan laguntza ematea.

j) Erakundeekin eta partikularrekin harremana izatea.

k) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

III. KAPITULUA

Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzua

24. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko atalek bulego hauek dituzte beren egituran:

a) Garraioaren Araubide Juridikoaren Atala.

–Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoa.

b) Errepideko Garraio Publikoaren Atala.

–Plangintza Bulegoa.

c) Modernizazio Atala.

–Kudeaketa eta Garapen Teknologikoko Bulegoa.

2. Administrazio Laguntzako Bulegoa Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaritzari atxikitzen zaio.

25. artikulua. Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoa.

Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Garraio arloan jarritako errekurtso administratiboak tramitatzea eta horien gaineko txostenak egitea.

b) Gai juridikoei buruzko aholkularitza eta txostenak.

c) Txostenak egitea garraio zerbitzuen kontratazioetan eta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak sustaturik, garraio jarduerak xede dituzten dirulaguntzak emateari begira.

d) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko garraio arloko araudia biltzea.

e) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.

f) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

26. artikulua. Plangintza Bulegoa.

Plangintza Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Plangintza egitea eta parte-hartze publikoa sustatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa titular duten errepideko garraio publikoko zerbitzuak berritzeko prozesuetan.

b) Errepidez egiten den bidaiari-garraio publiko erregularreko zerbitzuak emateko kontratuak kudeatu eta kontrolatzea.

c) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

27. artikulua. Kudeaketa eta Garapen Teknologikoko Bulegoa.

Kudeaketa eta Garapen Teknologikoko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Egun funtzionamenduan dauden sistema teknologikoak kudeatzea.

b) Soluzio teknologiko berrien proposamenak, lotura dutenak zerbitzuko zereginekin eta ondorengo kudeaketarekin.

c) Sistema teknologiko berriak garatu eta ezartzea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan.

d) Aurreko puntuekin lotutako aholkularitzak bultzatzea eta laguntzea.

e) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

28. artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Administrazio Laguntzako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Dagokion zuzendaritza nagusiarekin koordinatzea eta lotura izatea, garraio arloko web orriko informazioaren mantentze-lanetarako.

b) Sektoreko argitalpenen informazioa tratatzea, banatzea eta antolatzea.

c) Zuzendaritza nagusiko zerbitzuen garapen informatikoa sustatzea.

d) Zuzendaritza nagusiko zerbitzuetako dokumentuen eta espedienteen erregistroa antolatzea, kontrolatzea eta haren jarraipena egitea.

e) Zuzendaritza nagusiko zerbitzuen aurrekontu-aplikazioaren eragiketak kontrolatzea eta horien jarraipena eta barne-kontabilitatea egitea.

f) Zuzendaritza nagusiko zerbitzuetako langileriarekin lotutako gaiak departamentuko idazkaritza tekniko nagusian tramitatzea, baita haren eskumeneko beste edozein gai ere.

g) Zuzendaritza nagusiko zerbitzuek proposatutako foru aginduak eta Gobernuaren erabakiak idazkaritza tekniko nagusian tramitatzea.

h) Zuzendaritza nagusiko zerbitzuetarako altzarien, material informatikoaren eta bestelako hornigaien erosketak tramitatzea.

i) Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako administrazio jarduera kontrolatzea eta bultzatzea.

j) Zuzendaritza nagusiko zerbitzuetako atal guztiei sostengu administratiboa ematea.

k) Zerbitzuko zuzendaritzaren idazkaritza lanak. Agenda prestatzea eta horren artxiboa antolatzea.

l) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.

m) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

2. ATALA

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzua

29. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko atalek bulego hauek dituzte beren egituran:

a) Mugikortasun, Logistika era Garraio Atala.

–Azpiegituren Bulegoa.

b) Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atala:

–Garraio Ikuskapenaren Bulegoa.

–Garraioko Zehapenen Bulegoa.

c) Kudeaketa Atala:

–Garraio Baimenen Bulegoa.

–Deialdien eta Txartelen Bulegoa.

–Garraio Jarduerak Kudeatzeko Bulegoa.

30. artikulua. Azpiegituren Bulegoa.

Azpiegituren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bizikleta-azpiegituren arloko proiektuak eta azterlanak zuzentzea.

b) Txosten teknikoak egitea bizikleta-azpiegituren proiektuei buruz.

c) Proiektuen eta obren bideragarritasuna aztertzea esleitutako arloen eremuaren barnean.

d) Obren zuzendaritzan parte hartzea eta horien jarraipena egitea.

e) Proiektu eta obrak osoki kudeatzea.

f) Proiektuak egiteko eta obrak gauzatzeko jasotzen ahal diren Estatuko eta Europako laguntzak kudeatzea.

g) Mugikortasun azterketak egitea zuzendaritza nagusiaren eskumeneko eginkizunen arloetan.

h) Zuzendaritza nagusiak mugikortasunari buruz dituen informazio sistemak eguneratzea eta haien mantentze-lanak egitea.

i) Nafarroako Mugikortasun Jasangarriaren Plan Gidariaren adierazleak prestatzea eta eguneratzea.

j) Mugikortasun jasangarria sustatzeko laguntzak kudeatzea, zuzenduta egon erakunde publiko edo pribatuei edo partikularrei.

k) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

31. artikulua. Garraio Ikuskapenaren Bulegoa.

Garraio Ikuskapenaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ikuskapen planak proposatzeko, prestatzeko eta horien jarraipena egiteko laguntza ematea eta, oro har, garraio arloko ikuskapenak egitea.

b) Salaketak kalifikatzea, zehapen espedienteak tramitatzea eta horien alegazioak aztertzea.

c) Aldian behingo txostenak egitea bulegoaren jarduerari buruz.

d) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

32. artikulua. Garraioko Zehapenen Bulegoa.

Garraioko Zehapenen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Garraioko araudiaren kontra egindako arau-hausteekin lotutako zehapen espedienteak kudeatzea eta kontrolatzea.

b) Garraio arloko zehapenak ordainaraztea.

c) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.

d) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

33. artikulua. Garraio Baimenen Bulegoa.

Garraio Baimenen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Salgaien errepide-garraioko baimenak eta jarduera osagarriak eta lagungarriak egitekoak kudeatu, kontrolatu eta ematea.

b) Bidaiarien errepide-garraioko baimenak kudeatu, kontrolatu eta ematea.

c) Erabilera mugatuko bidaiari-garraioko baimenak kudeatu, kontrolatu eta ematea.

d) Bidaiarien eta salgaien errepide-garraioko baimenen bisak kudeatu eta ematea, baita jarduera osagarri eta lagungarrienak ere.

e) Garraioko Enpresa eta Jardueren Erregistroa kudeatzea, garraio baimenen eremuari dagokionez.

f) Baimenen kudeaketari lotutako gaietan arreta ematea telefono bidez eta aurrez aurre.

g) Dirulaguntzen edo laguntzen espedienteak tramitatzea.

h) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.

i) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

34. artikulua. Deialdien eta Txartelen Bulegoa.

Deialdien eta Txartelen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Deialdiak kudeatzea ziurtagiri hauek lortzeko probak egiteko: errepideko garraio publikoan aritzeko gaitasun profesionalaren ziurtagiria eta errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria.

b) Gaitasun profesionalaren agiriaren txartelak kudeatu eta ematea.

c) Takografo digitalaren txartelak kudeatu eta ematea.

d) Gaitasun profesionala lortzeko ikastaroak homologatzea, baliozkotzea eta haien ikuskapena antolatzea.

e) Gaitasun profesionala lortzeko ikastaroak ematen dituzten ikastetxeak homologatzea eta ikuskatzea.

f) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.

g) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

35. artikulua. Garraio Jarduerak Kudeatzeko Bulegoa.

Garraio Jarduerak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Garraio-sektorerako dirulaguntzak eta laguntzak kudeatzea.

b) Segurtasun aholkularien altak eta bajak kudeatzea, baita salgai arriskutsuekiko jarduerak egiten dituzten establezimendu edo instalazioenak ere, eta salgai arriskutsuak kudeatzeko sisteman gertatzen diren aldaketak ere bai.

c) Errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den ziurtagiria lortu eta berritzeko proben deialdia kudeatzea.

d) Salgai arriskutsuen eta galkorren garraioaren arloko kontsultei erantzutea.

e) Kudeaketa Ataleko beste bulegoei laguntza administratiboa ematea.

f) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

IV. KAPITULUA

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua

36. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalak bulego hau du bere egituran:

–Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

37. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kontabilitate zentroa kudeatzea Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusian, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusian, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuan eta Idazkaritza Tekniko Nagusian.

b) Aurrekontuak gauzatzean sortzen diren gastu espedienteen kontabilitatea kudeatzea.

c) Fakturen Erregistroaren mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea, haren departamentuko administratzaile gisa.

d) Urte anitzeko gastuen jarraipena egitea Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekin koordinaturik.

e) Aurrekontuko aldaketak tramitatzea.

f) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, justifikatu eta haien jarraipena egitea eta kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

g) Diru-sarreren aurrekontua gauzatzetik etorritako ordainketa agiriak prestatzea.

h) Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiko eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio-unitateekin elkarlanean aritzea ordainketa eta kobrantza agiriak prestatzeko eta horiei jarraipena egiteko.

i) Koordinatzea eta lankidetzan aritzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko beste kontabilitate zentroekin, Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzuarekin.

j) Kontabilitate, aurrekontu eta estatistika arloko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.

k) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

l) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

Xedapen gehigarri bakarra.–Unitateak kentzea.

1. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kentzen dira:

–Azterlan eta Plangintza Bulegoa.

–Desjabetze Bulegoa.

–Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoa.

2. Kendu egiten dira Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek:

–Ustiapen Bulegoa.

–Mugikortasun Jasangarriaren Bulegoa.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Xedapen hauek indarrik gabe uzten dira:

a) Garapen Ekonomikorako kontseilariaren azaroaren 30eko 137/2017 Foru Aginduaren 33. artikulutik 53.era bitarteko artikuluak. Foru agindu horren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen bulegoen mailan.

b) 94/2020 Foru Agindua, abenduaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita, bulegoen mailan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren egitura organikoa.

c) 44/2021 Foru Agindua, uztailaren 2koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

d) Foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko azaroaren 17an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2215386