255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Ibilgailu motordunekin ibiltzeko baimen-txartelak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, legez eskatzen den gehiengoaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Ameskoako Limitaciones mendian ibilgailu motordunarekin ibiltzeko baimen-txartelak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2022ko abenduaren 5ean.–Batzarreko burua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2216627