255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

761/2022 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 3154/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako gastua aldatzen duena, 136.800 euroko gastua egiteko baimena kenduz eta baimendu beharreko gastuaren urte anitzeko banaketa aldatuz. 3154/2021 Ebazpen horren bidez, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren apirilaren 6ko 541/2021 Ebazpena aldatu zen, hots, urriaren 16ko 234/2020 Ebazpena aldatu zuena, zeinaren bidez lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzaren deialdia onetsi baitzen (PREE programa). DDBN identifikazioa: 529043.

Nafarroako Gobernuak 2020ko urriaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, Etxebizitzako zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdia (PREE programa) banakako ebaluazioaren araubidean izapidetzeko, 737/2020 Errege Dekretuaren arabera. Hasieran aurreikusitako zenbatekoa 4.125.000 eurokoa izan zen, "PREE programaren dirulaguntzak. Eraikinen birgaitze energetikoa" izeneko 320000-32100-7800-261402 partidaren baliokide diren aurrekontu-partiden kargura.

Etxebizitzako zuzendari nagusiak urriaren 16an emandako 234/2020 Ebazpenaren bidez, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzaren deialdia onetsi zen (PREE programa), 737/2020 Errege Dekretuaren arabera, baita dirulaguntza horren oinarri arautzaileak ere. (PEP elementua: E-20/000278-01; deialdiaren kodea: 529043).

2021eko martxoaren 28an, IDAEko Zuzendaritza Nagusiak aditzera eman zuen abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuan PREE programarako ezarritako aurrekontua 7.676.283,86 euroan handitu zela.

Egun horretan berean, Etxebizitzako zuzendari nagusiak laguntza horiek onartu zituen Nafarroako Foru Komunitatearen partetik, eta ordainketa eskatu zuen berariaz, 737/2020 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz; zehazki, 7.676.283,86 euro.

IDAE-Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua enpresa-erakunde publikoko lehendakariaren 2021eko martxoaren 12ko Ebazpenaren bidez, 7.676.283,86 euroko laguntza eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateari, eta ordaintzeko agindua eman zen.

Etxebizitzako zuzendari nagusiak apirilaren 6an emandako 541/2021 Ebazpenaren bidez, aldatu zen urriaren 16ko 234/2020 Ebazpenaren bidez baimendutako gastua. 234/2020 Ebazpen horrek lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzaren deialdia onetsi zuen (PREE programa), 737/2020 Errege Dekretuaren arabera, baita dirulaguntza horren oinarri arautzaileak ere. Ebazpen horrek 7.676.283,86 euroko gastua baimendu zuen.

2021eko uztailaren 27an, IDAEko Zuzendaritza Nagusiak aditzera eman zuen abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuan PREE programarako ezarritako aurrekontua 10.323.716,14 euroan handitu zela.

Egun horretan berean, Etxebizitzako zuzendari nagusiak laguntza horiek onartu zituen Nafarroako Foru Komunitatearen partetik, eta ordainketa eskatu zuen berariaz, 737/2020 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz; zehazki, 10.323.716,14 euro.

IDAE-Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua enpresa-erakunde publikoko lehendakariaren 2021eko uztailaren 28ko Ebazpenaren bidez, 10.323.716,14 euroko laguntza eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateari, eta ordaintzeko agindua eman zen.

Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 3154/2021 Ebazpenaren bidez, baimendutako gastua aldatu zen berriz ere, kasu honetan 9.887.215,96 euro; izan ere, 737/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen zuen aukera zegoela aurrekontu erabilgarriaren %3,6, gehienez, diruz lagundutako jarduketei egotzitako zeharkako kostu gisa erabiltzeko. Hala, 436.500,18 euro bideratu ziren zeharkako kostu horiek finantzatzeko (langileak kontratatzea).

Prozesu horren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateak 22.125.000 euro jaso zituen guztira. Eskatutako zenbatekoa, guztira, 26 milioi eurotik gorakoa izan zen (26.157.035,64 euro), eta 183 eskaera jaso ziren.

Espedienteen izapidetze-egoera ikusita, asmoa da 136.800 euroko gastu gehigarria egiteko konpromisoa kentzea zeharkako kostuetara bideratzeko, eta baimendu beharreko gastuaren urte anitzeko banaketa aldatzea.

Etxebizitza Zerbitzuaren proposamen-txostena ikusita, kontu-hartzailetza delegatuaren ikus-onespenarekin, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 3154/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako gastua aldatzea, 136.800 euroko gastua egiteko baimena kenduz, zeharkako kostuak finantzatzeko erabil daitezen. 3154/2021 Ebazpen horren bidez, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren apirilaren 6ko 541/2021 Ebazpena aldatu zen, hots, urriaren 16ko 234/2020 Ebazpena aldatu zuena, zeinaren bidez lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzaren deialdia onetsi baitzen (PREE programa).

2. 2021erako eta 2022rako baimendutako gastua baimenik gabe uztea eta 2024ko aurrekontuari egoztea, gastuaren guztizko zenbatekoa 14.551.699,82 euroan finkatua geldi dadin, zeina ordainduko baita 2024ko gastuen aurrekontuaren kargura, zehazki, 2022ko gastuen aurrekontuko partida honen baliokidea den partidaren kargura: 320000-32100-7800-261402 partida, "PREE programaren dirulaguntzak. Eraikinen birgaitze energetikoa" izenekoa (PEP elementua: E-20/000278-01; deialdiaren kodea: 529043).

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.vivienda.navarra.es webgunean.

Iruñean, 2022ko azaroaren 15ean.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2215298