255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxeko uraren goi-hornidurako tarifak 2023rako. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2022ko azaroaren 25eko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldatzea uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tarifak 2023rako, honela:

1. tarifa, udalerriak: 0,60 euro/m³.

2. tarifa, industriak eta tunelak: 0,80 euro/m³.

3. tarifa, industrietako lotunea: 371,59 euro/m³.

4. tarifa, Leireko monasterioko berezia: 0,60 euro/m³.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ezarritako tarifak jendaurrean egonen dira ezarritako epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, tarifetako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2022ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2216617