255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2023. urtean indarra hartuko duten ordenantza fiskalen eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauen aldaketak. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko urriaren 6an egindako Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zituen ordenantza fiskalen eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauen testuen eta tarifen aldaketak. Behin espedientea jendaurrean paraturik, aldez aurretik iragarkia 2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24koan, eta Udaletxe honetako iragarki-taulan argitaratu zelarik, eta arauzko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, behin betiko onetsi dira, eta indarra hartuko dute 2023. urteko urtarrilaren 1etik aitzina. Segidan, testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 eta 326. artikuluetan aurreikusitakoa betetze aldera.

Iruñean, 2022ko abenduaren 12an.–Enrique Maya Miranda, alkate-udalburua.

Jakitera ematen da hauek direla ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauetan aldatu diren artikuluak eta tarifa-eranskinak, 2023ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak:

0. ordenantza.–Honako hauek aldatzen dira:

–73.1. artikulua: e) letra erantsi zaio. 5. apartatu berria txertatu da.

–75. artikulua.

–77.1. artikulua: d) letra.

1. ordenantza.–Hiri-unitateen karga-tasa aldatu da.

4. ordenantza.–Honako hauek aldatu dira:

–2.4. artikulua: hirugarren paragrafoa.

–3.1. artikulua: c) eta d) letrak.

–5. artikulua: 6. apartatua aldatu da eta 7. apartatu berria erantsi.

–9.4. artikulua.

5. ordenantza.–8. artikulua berridatzi da.

8. ordenantza.–2. artikulua, b) letra.

9. ordenantza.–I. epigrafearen izena tarifa-eranskinean.

20. ordenantza.–Honako hauek aldatu dira:

–2. artikulua: Lehen paragrafoa.

–6. artikulua.

–Xedapen iragankorra indargabetu da.

22. ordenantza.–Tarifa-eranskina aldatu da.

–I.1. epigrafea. Salbuespen bat erantsi zaio 1. sektoreko (Alde Zaharra) tarifari.

–II.1. epigrafea. Tarifa murriztu da.

1. araua.–Honako hauek aldatu dira:

–8.3. artikulua.

–Tarifa-eranskinean:

–I. epigrafearen izena.

–V.2.1. epigrafeko a) letra.

2. araua.–Honako hauek aldatu dira:

–13. artikulua: 2. apartatuko g) letra eta 3. apartatua.

Tarifa-eranskinean:

–I. epigrafearen izena.

–1.2. epigrafearen izena.

–1.4. epigrafearen izena eta azpiepigrafe berriak noiz edo noizko erabileretarako aldagelarik gabe eta gainerako azpiepigrafeen zenbatekoa.

–II.5.1. epigrafeko a) letra.

–III.1. epigrafea. Azken paragrafoa.

–III.2. epigrafea. Azken paragrafoa.

4. araua.–4. artikulua aldatu da.

6. araua.–6. artikulua berridatzi da.

7. araua.–5.3. artikulua aldatu da.

Tarifa-eranskinean, II.1 eta II.2 epigrafeak aldatu dira.

8. araua.–6.3. artikulua aldatu da.

Tarifa-eranskinean, III.1. eta III.2. epigrafeak aldatu dira.

9. araua.–Xedapen iragankorra aldatu da.

10. araua.–9. artikulua aldatu da.

Tarifa-eranskinean, II.1. epigrafea aldatu da.

16. araua.–8. artikulua aldatu da.

Tarifa-eranskineko zenbatekoak aldatu dira.

Hona hemen, osorik transkribatuta, aurreko atalean adierazitako aldaketek eragiten duten erregulazio berria:

0. ORDENANTZA.–KUDEAKETARAKO, DIRU-BILKETARAKO ETA IKUSKAPENERAKO ORDENANTZA FISKALA.

73.1. artikuluari e) letra erantsi zaio:

..

e) Posta-bulegoetan, ordainketa kontu-korrontean sartzeko posta bidezko igorpenaren bidez egiten denean.

....

5) Posta bidezko igorpenaren bidez egindako ordainketetan, igorpena egiteko beharrezkoak eta derrigorrezkoak diren igorlearen datu guztiak erregistratuta geratuko dira posta bulegoko sistema informatikoetan. Igorlea eta ordainketa egin behar duena ez badatoz bat, azken hori ere identifikatuko da.

Posta-bulegoak argi eta garbi jasoko ditu idatziz dirua kontu-korrontean sartzeko modalitatean posta bidezko igorpenaren bidez ordaindu nahi den zorra identifikatzeko beharrezkoak diren datuak; igorpenaren igorleak aurkezten duen ordainketa-agirian -ordaintzeko epemugak indarrean egon behar du- jasotako informazioa idatziz jasoko du, eta datu horiek eskuratuko ditu barra-kodearen bidez.

Posta bidezko igorpen zerbitzuaren gastuak oro igorpenaren igorleak ordainduko ditu, igorpena onartzen den unean.

Ordainketak ondorioak izanen ditu Iruñeko Udalaren aurrean posta bidezko igorpenaren zenbatekoa jasotzen duenean horretarako izendatutako diru-bilketarako kontu-korronte mugatuan. Ez dira ordaindu izanaren egiaztagiritzat hartuko Administrazio honen aurrean posta-bulegoak igorpenaren igorleari ematen dizkion agiriak.

75. artikulua. 1) Epe exekutiboaren hasierak zedarrituko du berandutze-interesen eta epeari dagozkion errekarguen sortzapena. Epe exekutiboko errekarguak hiru motatakoak dira: betearazte-errekargua, premiamendu-errekargu murriztua eta premiamendu-errekargu arrunta. Errekargu horiek bateraezinak dira haien artean, eta borondatezko epean ordaindu ez den zor osoaren gainean kalkulatzen dira.

2) Betearazte-errekargua %5ekoa izanen da, eta premiamenduzko probidentzia jakinarazi aurretik borondatezko epean ordaindu ez den zor osoa ordaintzen denean aplikatuko da.

3) Premiamendu-errekargu murriztua %10ekoa izanen da, eta borondatezko epean ordaindu ez den zor osoa eta errekargua bera ordaintzen direnean aplikatuko da, premiamendu-prozedura hasi zaien zorrak ordaintzeko arauz ezarritako epea amaitu aurretik.

4) Premiamendu-errekargu arrunta %20ekoa izanen da, eta artikulu honetako 2. eta 3. apartatuek aipatzen dituzten inguruabarrak ematen ez direnean izanen da aplikagarri.

5) Premiamendu-errekargu arrunta berandutze-interesekin bateragarria da. Betearazte-errekargua edo premiamendu-errekargu murriztua aplikagarriak direnean, ez dira epe exekutiboaren hasieratik sortutako berandutze-interesak exijituko premiamendu-prozedura hasi zaien zorrak ordaintzeko arauz ezarritako epea amaitu aurretik ordaindutako zorraren gainean.

6) Halaber, zordunak premiamenduzko probidentziaren kostuak ordaindu beharko ditu.

77.1. artikulua.

..

d) Posta bidezko igorpena edo legeek onartutako beste hainbat bitarteko erabilita.

1. ORDENANTZA FISKALA.–LURREN GAINEKO KONTRIBUZIOA

Tarifa-eranskina

Hiri-unitateak:

Karga-tasa berria 2023rako: %0,3970.

4. ORDENANTZA FISKALA.–HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA

2.4. artikulua: hirugarren paragrafoa:

...

Balio-gehikuntzarik ez dela izan frogatzeko, lurraren eskualdaketaren eta eskurapenaren balio errealak izanen dira, hurrenez hurren, ondasun higiezinaren eskualdaketan eta eskurapenean ordaindutakoak, eragiketa horiek agiri bidez jasotzen dituzten tituluetan ageri direnak, eta, ondorio horietarako, ezin izanen dira zenbatu eragiketa horiek zergapetzen dituzten gastuak edo zergak, edo, bestela, udalak edo higiezinaren eskualdaketa kargatzen duten zergen kudeaketaz arduratzen den Zerga Administrazioak egiaztatutakoak, haiek baino handiagoak badira.

3.1 artikulua:

...

c) Ezkontideen arteko edo seme-alaben aldeko ondasun eskualdaketak, deuseztasun, banaketa edo dibortzio kasuetan epaiak betetzearen ondoriozkoak, ezkontza araubide ekonomikoa edozein dela ere.

Nolanahi ere, aurreko a), b) eta c) letretan aipatzen diren negozio juridikoak gertatzen direnean, eta zergapetutako balio-gehikuntza bat badago baina salbuetsita, ez dute etenik eraginen 5. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusitako hogei urteko epean. Higiezin horiek gero eskualdatzen direnean, ulertuko da lurren balio-gehikuntza gertatu den urteen kopuruan ez dela etenik izan letra horietan aurreikusitako negozio juridikoak direla eta. Halaber, 2. artikuluaren 4. apartatuan aurreikusitakoaren ondorioetarako, ez da eskurapen-baliotzat joko aipatu negozio juridikoei dagokiena, baizik eta aurrez higiezina beste egintza batzuen bidez eskualdatzeagatik dagokiona.

d) Zortasun eskubide ororen eraketa eta eskualdaketa.

5. artikulua:

...

6. Nahitaezko desjabetzeen kasuan, 2. apartatuan aurreikusitakoari jarraikiz sortzealdiari dagokion koefizientea aplikatuko da balio justuaren barruan lurraren balioari dagokion zatiaren gainean, 3. apartatuan zehaztutako balioa txikiagoa denean izan ezik; kasu horretan, azken hori gailenduko da balio justuaren gainean.

7. Subjektu pasiboak eskatuta, 2. artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoaren arabera zehaztutako balio-gehikuntzaren zenbatekoa 5. artikulu honen aurreko apartatuetan xedatutakoaren arabera zehaztutako zerga-oinarriaren zenbatekoa baino txikiagoa dela egiaztatzen denean, balio-gehikuntza horren zenbatekoa hartuko da zerga-oinarritzat.

9. artikulua:

..

4) Aitorpena aurkeztearekin batera, zergadunak eskatzen ahalko du zergaren menpekoa ez izatearen gaineko behin-behineko aitorpena 2. artikuluaren 4. apartatuan aurreikusitako kasuetan, eta/edo 5. artikuluaren 7. apartatua aplikatzea zerga-oinarria zehazteko, 2. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoarekin bat. Eskabidearekin batera, 2. artikuluaren 4. apartatuan kasu bakoitzerako aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

5. ORDENANTZA FISKALA.–OKUPATU GABEKO ETXEBIZITZEN GAINEKO ZERGA

8. artikulua. Karga-tasa izanen da Ordenantza honen eranskinean ageri dena eta sortzapen-data bakoitzean aplikatzea dagokiona, Okupatu Gabeko Etxebizitzen Erregistroko alta-dataz geroztik iragandako denboraren arabera.

8. ORDENANTZA FISKALA.–ZAINTZA BEREZIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK

2. artikulua.

...

b) Hiriko zirkulazioa erregulatu eta kontrolatzeko jarduketa bereziak, ibilgailuen zirkulazioa errazte aldera, jarduera horiek Udaltzaingoak zirkulazioa seinaleztatu eta antolatzeko egin ohi dituenak ez badira. Halakotzat joko dira kirol-probak eta -ekitaldiak, haietan parte hartzeko izena eman behar bada, prezio baten truke, salbu irabazi asmorik gabeko entitate batek antolatu eta jarduketa entitateak berezko dituen xedea eta helburuak betetzeko egiten bada, bai eta pelikulak filmatzea, dronen bidez hiriko espazioak grabatzea edo partikularrek sustatutako bestelako ikus-entzunezko jarduerak ere.

9. ORDENANTZA FISKALA.–HIRIGINTZAREN ARLOKO LIZENTZIAK EMAN ETA KONTROL-JARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEA

Tarifa-eranskina

I. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateratuaren (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 190. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

20. ORDENANTZA FISKALA.–HIRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK

2. artikulua. Zerga-egitatea hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen edozein erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezi da, betiere tarifa-eranskinean zedarritzen bada, eta honako adibide hauen zerrendan sartzeko modukoa bada, barne hartuta instalatutako elementuek eta kotatutako, mugatutako edo erreserbatutako eremuek ukitutako azalera:

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria erabileraren edo aprobetxamenduaren iraupenak eta okupatutako bide publikoaren neurriek xedatuko dute. Lurgaina kableen bidez okupatzerakoan, 0,50 metroko zabalera ezartzen da gutxieneko neurri gisa.

Honako eduki hau duen xedapen iragankor hau indargabetzen da:

Xedapen Iragankorra.

2022. urtean bitartean, bertan behera uzten dira I.1 epigrafean jasotako lurzoruaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietarako tasak. - Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak, itzalkinak, itxiturak eta antzeko elementuak, ostalaritzako jardueretarako baimenduak badira.

Halaber, eta kontuan harturik COVID-19aren osasun-krisia ostalaritza-sektore osoari eragiten ari zaion kaltea, aztertuko da zein izan daitekeen baliabide egokia terrazarik ez duten establezimenduek onura lor dezaten terraza dutenen antzeko moduan.

22. ORDENANTZA FISKALA.–APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifa-eranskina

I. epigrafea.–Bizilagun-izaera ziurtatzen duten txartelak.

1.–1. sektorean (Alde Zaharra) urte natural baterako emandako txartel bakoitzeko (MUR eta/edo MUG): 38,68 euro.

II. epigrafea.–Jarduera profesionala, merkataritzakoa, industriakoa nahiz zerbitzuetakoa betetzen dela egiaztatzen duten txartelak.

1.–Urte natural baterako emandako txartel bakoitzeko: 200,00 euro.

1. ARAUA.–UDAL-LOKALAK ETA -ESPAZIOAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

8. artikulua.

...

3) Zehaztapenak, familia-unitateen diru-sarrerak direla medio jasotzekoak diren murriztapenetarako:

a) Familia-unitatea: Prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarra duten arauetan xedatutako familia-unitatea hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa -eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona- hartu, eta haren zerga-oinarriaren parte orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak, baldin eta zaintza horiek familiakoek edo profesionalek ematen badituzte.

c) Errenta garbia: errenta garbia kalkulatzeko, aurreko apartatuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia hartuko da kontuan.

d) Gastu kengarriak. Errentari dagokion ekitaldian ordaindutako zenbatekoak, jarraian adierazitako kontzeptuengatik:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 4.800 euro urteko), honako kontzeptu hauek batuta:

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak, pertsonen behar soziosanitarioengatik edo eraikinak jasangarriago bilakatzeko beharrengatik.

2. Langileak kontratatzeko gastuak gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 8.400 euro urteko).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 4.800 euro urteko) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 12.000 euro urteko).

4. Pentsio konpentsatzaileak: epai judizialean jasotakoak. (Bakarrik aplikatzen ahal da PFEZaren aitorpenaren zerga-oinarritik errenta kalkulatzen ez den kasuetan).

Tarifa-eranskina

I. epigrafea.–Calderería kaleko aretoaren, Descalzos kalearen 56ko erabilera anitzeko aretoaren eta autobus-geltoki zaharraren edo antzeko lokalen erabilera, agur zibiletarako erabilerak barne:

V.2.1.–Honako hauek edukiko dute zenbatekoaren %50eko murriztapena:

a) Familia ugarikoen, guraso bakarrekoen eta harrera-familien kideak, baita harrera-egoeratik datozen edo harrera-egoeran dauden 25 urtetik beherakoak ere (harrera hori familia batean zein egoitza batean izan).

2. ARAUA.–UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

13. artikulua. ...

2) ...

g) Murriztapena gizarte-bazterketako egoeran dauden etorkinek jasotzeko, pertsona horien harrera egiten ari den entitate akreditatuaren ziurtagiria, dela bere kabuz dela harrera-familien bidez, egiten ari den entitate akreditatuaren ziurtagiria.

3) Zehaztapenak, familia-unitateen diru-sarrerak direla medio jasotzekoak diren murriztapenetarako:

a) Familia-unitatea: Prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarra duten arauetan xedatutako familia-unitatea hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa -eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona- hartu, eta haren zerga-oinarriaren parte orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak, baldin eta zaintza horiek familiakoek edo profesionalek ematen badituzte. Baldin eta errentaren ondoriozko murriztapen bat adingabeei bakarrik aplikatu nahi bazaie, eta haien gurasoek aitorpen bereiziak egiten badituzte, bi aitorpenak aurkeztu beharko dira.

c) Errenta garbia: errenta garbia kalkulatzeko, aurreko apartatuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia hartuko da kontuan.

d) Gastu kengarriak. Errentari dagokion ekitaldian ordaindutako zenbatekoak, jarraian adierazitako kontzeptuengatik:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 4.800 euro urteko), honako kontzeptu hauek batuta:

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak, pertsonen behar soziosanitarioengatik edo eraikinak jasangarriago bilakatzeko beharrengatik.

2. Langileak kontratatzeko gastuak, gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 8.400 euro urteko).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 4.800 euro urteko) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 12.000 euro urteko).

4. Pentsio konpentsatzaileak: epai judizialean jasotakoak. (Bakarrik aplikatzen ahal da PFEZaren aitorpenaren zerga-oinarritik errenta kalkulatzen ez den kasuetan).

Tarifa-eranskina

I. epigrafea.–Udalaren kiroldegiak eta futbol- eta softbol-zelaiak:

I.2. Mendillorriko muskulazio-aretoa eta udal-kiroldegiei atxikitako frontoi estaliak (banakako erabilera, aldagela erabiltzeko eskubidea barne)

I.4. Futbol-zelaiak eta softbol-zelaia.

Erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak, aldian aldiko kirol-ekitaldietarako, kirol campusetarako edo antzeko jardueretarako, publikoarendako doakoak badira

I.4.4. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

22,60 euro

I.4.5. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean, aldagelak ere barne

3,65 euro

I.4.6. Lehen ordua, aldagelarik erabili gabe

3,65 euro

I.4.7. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

22,60 euro

Erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak, aldian aldiko kirol-ekitaldietarako, kirol campusetarako edo antzeko jardueretarako, publikoarendako ordainpekoak badira

I.4.8. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

31,65 euro

I.4.9. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean, aldagelak ere barne

4,65 euro

I.4.10. Lehen ordua, aldagelarik erabili gabe

4,65 euro

I.4.11. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

31,65 euro

Kiroletakoak ez diren erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak

I.4.12. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

32,90 euro

I.4.13. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean, aldagelak ere barne

5,30 euro

I.4.14. Lehen ordua, aldagelarik erabili gabe

5,30 euro

I.4.15. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

32,90 euro

II.5.1. epigrafeko a) letra .

II.5.1.–Honako hauek %50eko murriztapena izanen dute erosten dituzten sarrera eta abonamenduetan:

a) Familia ugarikoen, guraso bakarrekoen eta harrera-familien kideak, baita harrera-egoeratik datozen edo harrera-egoeran dauden 25 urtetik beherakoak ere (harrera hori familia batean zein egoitza batean izan).

III.1. epigrafea (azken paragrafoa).

Kirol-denboraldi batean guztira zenbat ordu erabiltzen diren, %40ko murriztapena egiten ahalko da 50 ordu baino gehiago erabiltzen badira, III.1.1etik III.1.4ra bitarteko tarifetan aurreikusitako orduak metatzeagatik. Deskontu hori igerilekurik ez duten kirol-entitateei baino ez zaie aplikatuko.

III.2. epigrafea:

Baldin eta lagatako kirol-espazioek talde desberdinek aldi berean erabiltzeko aukera ematen badute, III.2.1 eta III.2.2 tarifak -zeinak espazio bakoitzaren erabilera oso edo erabatekoei baitagozkie— haien artean hainbanatu ahal izanen dira. Ordu erdiko erabileretan, egun bereko bigarren ordutik aurrera, III.2.2 tarifaren erdia aplikatuko da.

4.ARAUA.–ADINEKOENDAKO UDAL ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

4. artikulua. Eranskinaren 1. eta 2. epigrafeetan aipatu hileko per capita errenta zehazteko, honako kontzeptu hauek joko dira oinarri:

a) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa -eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona- hartu, eta haren zerga-oinarriaren alde orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak, baldin eta zaintza horiek familiakoek edo profesionalek ematen badituzte.

Erabiltzaileek PFEZaren gaineko aitorpena egin behar ez izatera, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuenak hartuko dira kontuan.

b) Per capita errenta garbia: kalkulatzeko, aurreko puntuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia aterako da, eta horren emaitza familia-unitateko kide kopuruaz zatituko da.

Hileko per capita errenta garbia lortzeko, urteko per capita errenta hamabiz zatituko da. Bikote ezkonduen kasuan, biak izanez gero arau honetan arautzen diren udal-zerbitzuen erabiltzaileak, tarifa aplikatuko da bi ezkontideen per capita diru-sarrerak batu ondoko kopurua oinarritzat hartuta.

c) Gastu kengarriak: errentari dagokion ekitaldian ordaindutako zenbatekoak (muga: 4.800 euro urteko), jarraian adierazitako kontzeptuengatik:

–Egonaldi-gastuak eguneko zentroetan.

–Egonaldi-gastuak egoitza geriatrikoetan, bikote ezkonduen kasuan, bietako bat apartamentuan bizi bada.

6. ARAUA.–"CATALINA DE OSCÁRIZ" ARTE ETA LANBIDEETAKO UDAL ESKOLAKO IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOAK

6. artikulua. Hileko per capita errenta zehazteko, honako kontzeptu hauek joko dira oinarri:

a) Familia-unitatea: Prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarra duten arauetan xedatutako familia-unitatea hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa -eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona- hartu, eta haren zerga-oinarriaren alde orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak, baldin eta zaintza horiek familiakoek edo profesionalek ematen badituzte. Erabiltzaileek PFEZaren gaineko aitorpena egin behar ez izatera, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuenak hartuko dira kontuan.

c) Per capita errenta garbia: urteko per capita errenta garbia kalkulatzeko, aurreko puntuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia aterako da, eta horren emaitza familia-unitateko kide kopuruaz zatituko da. Hileko per capita errenta garbia lortzeko, urteko per capita errenta hamabiz zatituko da.

d) Gastu kengarriak. Errentari dagokion ekitaldian ordaindutako zenbatekoak, jarraian adierazitako kontzeptuengatik:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 4.800 euro urteko), honako kontzeptu hauek batuta:

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak, pertsonen behar soziosanitarioengatik edo eraikinak jasangarriago bilakatzeko beharrengatik.

2. Langileak kontratatzeko gastuak gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 8.400 euro urteko).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 4.800 euro urteko) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 12.000 euro urteko).

4. Pentsio konpentsatzaileak: epai judizialean jasotakoak. (Bakarrik aplikatzen ahal da PFEZaren aitorpenaren zerga-oinarritik errenta kalkulatzen ez den kasuetan).

7. ARAUA.–"CATALINA DE OSCÁRIZ" ARTE ETA LANBIDEETAKO UDAL ESKOLAKO IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOAK

5. artikulua. ...

3) Zehaztapenak, familia-unitateen diru-sarrerak direla medio jasotzekoak diren murriztapenetarako:

a) Familia-unitatea: Prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarra duten arauetan xedatutako familia-unitatea hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa -eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona- hartu, eta haren zerga-oinarriaren parte orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak, baldin eta zaintza horiek familiakoek edo profesionalek ematen badituzte. Baldin eta errentaren ondoriozko murriztapen bat adingabeei bakarrik aplikatu nahi bazaie, eta haien gurasoek aitorpen bereiziak egiten badituzte, bi aitorpenak aurkeztu beharko dira.

c) Errenta garbia: errenta garbia kalkulatzeko, aurreko apartatuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia hartuko da kontuan.

d) Gastu kengarriak. Errentari dagokion ekitaldian ordaindutako zenbatekoak, jarraian adierazitako kontzeptuengatik:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 4.800 euro urteko), honako kontzeptu hauek batuta:

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak, pertsonen behar soziosanitarioengatik edo eraikinak jasangarriago bilakatzeko beharrengatik.

2. Langileak kontratatzeko gastuak gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 8.400 euro urteko).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 4.800 euro urteko) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 12.000 euro urteko).

4. Pentsio konpentsatzaileak: epai judizialean jasotakoak. (Bakarrik aplikatzen ahal da PFEZaren aitorpenaren zerga-oinarritik errenta kalkulatzen ez den kasuetan).

Tarifa-eranskina

II. epigrafea.

II.1.–Familia moten arabera:

–Kategoria orokorreko familia ugaria, guraso bakarrekoa eta harrera-familia, baita harrera-egoeratik datozen edo harrera-egoeran dauden 25 urtetik beherakoak ere (harrera hori familia batean zein egoitza batean izan).

%50

–Kategoria bereziko familia ugariak (8. artikuluan aurreikusitakoa galarazi gabe)

%100

II.2.–Familia-unitatearen diru-sarrerak direla medio. Honako murriztapen hauek aplikatuko dira:

Familia-unitatearen diru-sarrerak

Errenta garbia

Murriztapen-ehunekoa

Errenta Bermatuaren %100 edo gutxiago

%90

Errenta Bermatuaren %200 edo gutxiago

%50

Errenta Bermatuaren %220 edo gutxiago

%20

Errenta Bermatuaren %240 edo gutxiago

%10

8. ARAUA.–JOAQUIN MAYA UDALAREN MUSIKA ESKOLAK EMATEN DITUEN IKASKETETAN MATRIKULATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

6. artikulua.

...

3) Zehaztapenak, familia-unitateen diru-sarrerak direla medio jasotzekoak diren murriztapenetarako:

a) Familia-unitatea: Prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarra duten arauetan xedatutako familia-unitatea hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa -eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona- hartu, eta haren zerga-oinarriaren parte orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak, baldin eta zaintza horiek familiakoek edo profesionalek ematen badituzte. Baldin eta errentaren ondoriozko murriztapen bat adingabeei bakarrik aplikatu nahi bazaie, eta haien gurasoek aitorpen bereiziak egiten badituzte, bi aitorpenak aurkeztu beharko dira.

c) Errenta garbia: errenta garbia kalkulatzeko, aurreko apartatuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia hartuko da kontuan.

d) Gastu kengarriak. Errentari dagokion ekitaldian ordaindutako zenbatekoak, jarraian adierazitako kontzeptuengatik:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 4.800 euro urteko), honako kontzeptu hauek batuta:

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak, pertsonen behar soziosanitarioengatik edo eraikinak jasangarriago bilakatzeko beharrengatik.

2. Langileak kontratatzeko gastuak gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 8.400 euro urteko).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 4.800 euro urteko) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 12.000 euro urteko).

4. Pentsio konpentsatzaileak: epai judizialean jasotakoak. (Bakarrik aplikatzen ahal da PFEZaren aitorpenaren zerga-oinarritik errenta kalkulatzen ez den kasuetan).

Tarifa-eranskina

III. epigrafea.

III.1.–Familia moten arabera:

–Kategoria orokorreko familia ugaria, guraso bakarrekoa eta harrera-familia, baita harrera-egoeratik datozen edo harrera-egoeran dauden 25 urtetik beherakoak ere (harrera hori familia batean zein egoitza batean izan).

%50

–Kategoria bereziko familia ugariak (8. artikuluan aurreikusitakoa galarazi gabe)

%100

III.2.–Familia-unitatearen diru-sarrerak direla medio. Honako murriztapen hauek aplikatuko dira:

Familia-unitatearen diru-sarrerak

Errenta garbia

Murriztapen-ehunekoa

Errenta Bermatuaren %100 edo gutxiago

%90

Errenta Bermatuaren %200 edo gutxiago

%50

Errenta Bermatuaren %220 edo gutxiago

%20

Errenta Bermatuaren %240 edo gutxiago

%10

9. ARAUA.–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLETAKO HEZKUNTZA- ETA LAGUNTZA-ZERBITZUARENGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

Xedapen Iragankorra.

2022-2023ko eta 2023-2024ko ikasturteetarako, Iruñeko Udalak eskolatze-tarifak murriztuko dizkie seme-alabak Udalaren Haur Eskoletan eskolatzen dituzten familiei, halako moduan non ez baitute ordaindu beharko kontzeptu horrengatik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen tarifa.

10. ARAUA.–UDALAK EDO UDAL ERAKUNDE AUTONOMOEK ANTOLATUTAKO HEZKUNTZA-, KULTURA-, KIROL- EDO GIZARTE- IZAERAKO NAHIZ OSASUNA SUSTATZEKO IKASTARO ETA JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK

9. artikulua. Zehaztapenak, familia-unitateen diru-sarrerak direla medio jasotzekoak diren murriztapenetarako:

a) Familia-unitatea: Prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarra duten arauetan xedatutako familia-unitatea hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa -eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona- hartu, eta haren zerga-oinarriaren parte orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak, baldin eta zaintza horiek familiakoek edo profesionalek ematen badituzte. Baldin eta errentaren ondoriozko murriztapen bat adingabeei bakarrik aplikatu nahi bazaie, eta haien gurasoek aitorpen bereiziak egiten badituzte, bi aitorpenak aurkeztu beharko dira.

c) Errenta garbia: errenta garbia kalkulatzeko, aurreko apartatuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia hartuko da kontuan.

d) Gastu kengarriak. Errentari dagokion ekitaldian ordaindutako zenbatekoak, jarraian adierazitako kontzeptuengatik:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 4.800 euro urteko), honako kontzeptu hauek batuta:

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak, pertsonen behar soziosanitarioengatik edo eraikinak jasangarriago bilakatzeko beharrengatik.

2. Langileak kontratatzeko gastuak gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 8.400 euro urteko).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 4.800 euro urteko) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 12.000 euro urteko).

4. Pentsio konpentsatzaileak: epai judizialean jasotakoak. (Bakarrik aplikatzen ahal da PFEZaren aitorpenaren zerga-oinarritik errenta kalkulatzen ez den kasuetan).

Tarifa-eranskina

II.1.–Familia moten arabera:

–Kategoria orokorreko familia ugaria, guraso bakarrekoa eta harrera-familia, baita harrera-egoeratik datozen edo harrera-egoeran dauden 25 urtetik beherakoak ere (harrera hori familia batean zein egoitza batean izan).

%50

–Kategoria bereziko familia ugariak (8. artikuluan aurreikusitakoa galarazi gabe)

%100

16. ARAUA.–BIZILAGUNEK NBICI-BIZIZ ZERBITZUKO APARKALEKU PUBLIKOAN BIZIKLETAK APARKATZEKO PLAZAK ERABILTZEAREN TRUKE ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

8. artikulua. B tarifa murriztua, bestalde, honako hauei aplikatuko zaie: A tarifa murriztua aplikatzeko eskubiderik eduki ez eta Arau honi atxikitako taulan adierazitako urteko diru-sarrerak gainditzen ez dituzten familia- edo bizikidetza-unitateetan bizi direnei. Urteko Ondore Anitzeko Errenta Adierazle Publikoa (OAEAP) erabili da erreferentzia gisara.

Diru-sarrerak zehazteko, PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten pertsonen azken aitorpena edo likidazioa -eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona- hartu, eta haren zerga-oinarriaren zati orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak, baldin eta zaintza horiek familiakoek edo profesionalek ematen badituzte. Erabiltzaileek PFEZaren gaineko aitorpena egin behar ez izatera, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuenak hartuko dira kontuan.

Tarifa-eranskina

HILEAN

URTEAN

Helduak

Haur Hezkuntza

Helduak

Haur Hezkuntza

Normala

8 euro

4 euro

48 euro

24 euro

Murriztua (A)

4 euro

2 euro

24 euro

12 euro

Murriztua (B)

6 euro

3 euro

36 euro

18 euro

Gainerako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauetan, ez dago aldaketarik 2023. urterako, eta indarrean diraute, azken aldaketak egin zirenetik hurrengo ekitaldietarako:

ORDENANTZA FISKALAK ETA PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUZTEN ARAUAK

URTEA

2. ordenantza

2022

3. ordenantza

2022

6. ordenantza

2022

7. ordenantza

2020

10. ordenantza

2017

11. ordenantza

2017

12. ordenantza

2017

13. ordenantza

2020

14. ordenantza

2014

15. ordenantza

2013

16. ordenantza

2017

17. ordenantza

2014

18. ordenantza

2020

19. ordenantza

2014

21. ordenantza

2022

23. ordenantza

2021

3. araua

2022

5. araua

2018

11. araua

2020

12. araua

2020

13. araua

2014

14. araua

2018

15. araua

2018

Ordenantza fiskal eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arau guztien testu osoa Udalaren webgunean kontsultatu daiteke, hemen:www.pamplona.es

Iragarkiaren kodea: L2216717