255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Etxeko laguntza zerbitzuaren 2023ko prezio publikoak

Leozko Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Udal honek onetsiak ditu bai Etxeko laguntza zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala (2017ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 21ekoa), bai Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza (2006ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa), eta baita Hirugarren adinekoentzako (herriko erretiratuendako) laguntzak arautzen dituen ordenantza ere (2000ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa).

Udal honen asmoa da Etxeko laguntza zerbitzua doan ematea Leozko udalerrian 2023rako erroldatuta dagoen erabiltzaile orori. Erabaki hori, baina, ez da loteslea izanen, eta ez du aurrekaririk sortuko hurrengo ekitaldietarako. Horretarako, beharrezkoa da bazkariagatiko tarifa-eskala eta gainerako zerbitzuetarako zerbitzu-orduko tarifa-eskala %0ra uztea, errenta-mailaren tarteetako bakoitzean.

Etxeko laguntza zerbitzua udal eskumeneko zerbitzu publikoa da –bat etorriz Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean ezarritakoarekin–, borondatez jasotzen da eta lehen sektoreak ere eman dezake. Beraz, zerbitzu horren kostua ordaintzeko, zerbitzua ematen duen administrazioak prezio publikoak ezar ditzake, jarduera horietatik eratorritako erabilgarritasunaren pareko mailan, jarduerak egiteak edo zerbitzuak emateak eragindako kostu ekonomikoak estaltzeko gutxienez.

Prezio publikoak Zuzenbide Publikoko zergaz kanpoko diru-sarrerak direnez, hau da, zerga-izaerarik ez dutenez, osoko bilkuraren erabakiz ezar edo alda daitezke, gure kasuan.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.e) artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, honako hau erabaki da aho batez:

Lehenengoa.–Onestea bazkariagatiko tarifa-eskala eta gainerako zerbitzuetarako zerbitzu-orduko tarifa-eskala, zeina Etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarrita baitago (2017ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 21ekoa), %0an uztea errenta-mailaren tarteetako bakoitzean, 2023ko ekitaldirako soilik; erabaki hori, baina, ez da loteslea izanen, eta ez du aurrekaririk sortuko hurrengo ekitaldietarako.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea Tafalla aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Batasunari.

Iratxetan (Leotz), 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2216564