255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANA

2023rako karga-tasak

Udalak, 2022ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1.–%0,11ko karga-tasa ezartzea hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–%0,40ko karga-tasa ezartzea landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.–1 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.

4.–Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea 2/95 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak.

Erabaki hauek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki hauen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestenaz.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lanan, 2022ko abenduaren 9an.–Alkatea, José Javier Galdeano Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2216679