255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

José Arregui futbol-zelaiaren eta ondoko instalazio osagarrien erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2022ko abenduaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen José Arregui futbol-zelaiaren eta ondoko instalazio osagarrien erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://garinoain.sedelectronica.es).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garinoainen, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2216547