255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

318/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 256/2022 Foru Agindua, irailaren 29koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak eman zuena. Foru agindu horren bidez, adineko pertsonak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte jantokietara joateko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi zen, baita haien kudeaketan laguntzen duten entitateak aukeratzeko prozedura ere.

Eskubide Sozialetako kontseilariak irailaren 29an eman 256/2022 Foru Aginduaren bidez, adineko pertsonak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte jantokietara joateko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi zen, baita haien kudeaketan laguntzen duten entitateak aukeratzeko prozedura ere.

Deialdi horren 6. oinarriaren 2. puntuak laguntza ematea jasotzen du. Bertan ezarrita dago dirulaguntzaren zer zenbateko aurreikusten den eta urteko per capita errentaren zer tarte hartuko den kontuan dirulaguntza hori kalkulatzeko.

Ikusita Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalaren txostena, adineko pertsonak jantokietara joateko diruz lagundu beharreko laguntza ekonomikoak aldatzeari dagokionez, kontuan izanik zenbat kostatzen den zerbitzua eskaintzen duten entitateen eguneroko menua.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Eskubide Sozialetako kontseilariak irailaren 29an eman 256/2022 Foru Agindua aldatzea, zeinaren bidez adineko pertsonak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte jantokietara joateko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi baitzen, baita haien kudeaketan laguntzen duten entitateak aukeratzeko prozedura ere. Izan ere, 6.2 oinarrian aurreikusitako diruz lagundu beharreko zenbatekoak aldatzen dira, zerbitzua eskaintzen duten entitateen eguneroko menuaren prezioaren arabera, honela:

6.2. oinarria (Laguntza ematea). Testu hau izanen du:

"Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak emateko prozedura banakako ebaluazioaren bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Eskatzaileak eta entitate laguntzaileak I. eranskineko 3. oinarrian eta II. eranskineko 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, balorazio ekonomikoa eginen da.

Laguntzaren zenbatekoa eskatzailearen ahalmen ekonomikoaren eta familia-unitateko kideen kopuruaren araberakoa izanen da, baremo honi jarraikiz:

URTEKO PER CAPITA ERRENTAREN TARTEA

(kide bat familia-unitatean)

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Urteko LGSra bitarte

4,00 euro egun bakoitzeko

> Urteko LGSa, baina ≤ urteko LGSaren %125

3,50 euro egun bakoitzeko

Urteko LGSaren %125 baino handiagoa

0,00 euro egun bakoitzeko

URTEKO PER CAPITA ERRENTAREN TARTEA

(bi kide familia-unitatean)

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Urteko LGSaren %125era bitarte

4,00 euro egun bakoitzeko

> LGSaren %125, baina ≤ urteko LGSaren %160

3,50 euro egun bakoitzeko

Urteko LGSaren %160 baino handiagoa

0,00 euro egun bakoitzeko

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

4. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Administrazio Aferetarako Bulegora eta Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 12an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2216753