255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Aldaketa, Eulateko 1. poligonoko 324. lurzatian (partziala). Behin betiko onespena

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), argitara ematen da Eulateko Udal Planaren determinazio egituratzaileen eta xehatuen aldaketa, 1. poligonoko 324. lurzatiari (partziala) buruzkoa, Oscar Arteaga Leirok eta María Huguet Elcartek sustatua, behin betiko onetsi baitzen urriaren 4ko 226E/2022 Foru Aginduaren bidez (2022ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 21ekoa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Eulaten, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2216090