255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa 2023rako ordenantza fiskaletan eta zerga-kargetan. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2022ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren tributu bidezko diru-sarrerak, prezio publikoak eta ordenantza fiskalen aldaketa.

Erabaki hori 2022ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an. Espedientea 30 egun baliodunez izan zen jendaurrean.

Epe horretan alegazio bakarra jaso da, zehazki ondoko ordenantza honen tasei buruzkoa: José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Beraz, ez da behin betiko onetsi, aurretik ebatzi behar baita aurkeztutako alegazioa.

Ez da alegaziorik aurkeztu gainerako zerga-tasa, prezio eta tasei dagokienez, ez eta hasiera batez onetsitako ordenantza fiskalen aldaketari dagokionez ere.

Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsi dira alegaziorik jaso ez duten espedienteak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Onetsitako zenbateko eta prezio guztiak indarrean jarriko dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Behin betiko onespen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari –Udalaren osoko bilkurari, alegia– zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Onetsitako karga-tasak eta ordenantza fiskalak

I.–Lurraren kontribuzioa: %0,30eko karga-tasa bakarra, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen katastroaren balioaren gainean.

II.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4ko karga-tasari eusten zaio.

Ordenantza arautzailean indarrean dauden hobari hauei eusten zaie:

"Hobariak

3.bis artikulua.–Zergaren kuotaren %10eko hobaria ezartzen da, eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak txertatzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obretarako, baldin eta autokontsumorako instalazioak badira. Ez da hobari hori aplikatuko, baldin eta betebehar hori badute Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera.

Hobari hori aplikatzeko, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea eta instalazioa autokontsumorako izatea.

Hobari hori erregututakoa da, eta alkateak erabakiko du ematea, aldez aurretik subjektu pasiboak eskatuta.

Eskabideak udal honetan aurkeztuko dira horretarako imprimakiak betez, obra-lizentziaren eskabidearekin batera, eta onetsi aurretik txosten teknikoa beharko dute".

III.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,1 indizea.

IV.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2023rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean urtero zehazten dena, lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Karga-tasa berdin mantentzen da, honako hau tarte bakoitzerako:

SORTZEALDIA

KARGA-TASA

20 urte edo hortik gora

%8

19 urte

%8

18 urte

%8

17 urte

%8

16 urte

%25

15 urte

%25

14 urte

%25

13 urte

%25

12 urte

%25

11 urte

%25

10 urte

%25

9 urte

%25

8 urte

%25

7 urte

%25

6 urte

%25

5 urte

%25

4 urte

%25

3 urte

%25

2 urte

%25

Urtebete

%25

Urtebetetik behera

%25

V.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:

Mantentzen dira ordenantza arautzailean onetsitako honako hobari hauek, zergaren kuotaren gainean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoaren arabera:

a) %50eko hobaria "EKO ibilgailuetarako".

b) %100eko hobaria "0 emisioko ibilgailuetarako".

VI.–TERRAZA ETA MAHAI HANKABAKARRAK JARRI ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Behin betiko onesten da Terraza eta mahai hankabakarrak jarri eta erabiltzeko baldintzak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketa, zeinaren bidez okupatzen baitira erabilera publikoko lurrak mahai, aulki eta mahai hankabakarrekoekin.

I. epigrafea.–Terrazak okupatzea mahai eta aulkiekin: 20 euro, mahai eta denboraldi bakoitzeko.

II. epigrafea.–Mahai hankabakarrekin okupatzea: 5 euro, metro koadro eta denboraldi bakoitzeko.

III. epigrafea.–Lurzorua terrazekin okupatzea soilik gazteriaren festetan eta herriko festetan. Tarifa bakarra: 100 euro urtean.

IV. epigrafea.–Terrazan herriko festetan eta gazteriaren festetan baimendutako mahaien eta aulkien kopurua halako bi baino gehiago paratzeagatik, 5 euro erantsiko zaizkio tarifari aparteko mahai bakoitzeko.

VII.–ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Behin betiko onesten da Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketa. Hona hemen kuotak:

–Bide publikoko lurzorua okupatzea, obretako materialak, aldamioak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere: 6,00 euro egunean.

–Eremu publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 13,00 euro egunean.

–Lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 7. hilabetetik aurrera: 20,00 euro egunean.

–Saltokiak kaleko merkatu txikian:

  • Saltoki finkoak: 2 euro/metroa/eguna.
  • Behin-behineko saltokiak: 2 euro/metroa/eguna.

–Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak: 9 euro egunean.

–Taberna-ibilgailuak: 40 euro egunean.

–Arrapalekin eta/edo sarbidea bermatzeko elementuekin okupatzea: 25 euro, metro koadroko edo frakzioko eta urteko, edo frakzioko.

–Mahai, aulki edo bestelako elementuekin okupatzea Udalak karpekin edo toldoekin estalitako lurzoru publikoa: 25 euro metro koadro bakoitzeko, edo 25 euro mahai batez eta lau aulkiz osatutako multzo bakoitzeko.

VIII.–ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTU ETA ATERATZEKO NAHIZ MERKATARITZA-LOKALEK EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Behin betiko onetsi dira tasa hauek:

–Altako tarifa: 50 euro (plakaren kostua).

–Urteko tarifa orokorra: 25 euro/metro lineala/urtea.

–Erkidegoetako sarreren urteko tarifa: 25 euro/metro lineala/urtea.

–Merkataritza-lokalen tarifa: 20 euro/metro lineala/urtea.

IX.–ESPEDIENTEAK ETA AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Behin betiko onetsi dira tasa hauek:

–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-4 tamainako kolorezko fotokopia bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-3 tamainako kolorezko fotokopia bakoitzeko: 0,50 euro.

–DIN A-4ko fotokopia bakoitzeko, bi aldeetatik: 0,15 euro.

–Agirien konpultsa: 0,50 euro/orria.

–Faxa: 0.50.

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Erroldatze agiriak: 1,00 euro.

–Ziurtagiri historikoak: 3 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 1 euro.

–Katastroko orriak: 1 euro.

X.–ORDENANTZA FISKALA,TASAK ARAUTZEN DITUENA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIETARAKO

Behin betiko onetsi da honako tasa hau:

–Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 33 euro.

XI.–ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN, HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGIN ETA KONTROLATZEKO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Behin betiko onetsi dira tasa hauek:

1. epigrafea– (Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetua 2018ko abenduaren 17an emandako Ebazpenaren bidez; 18-0174 GE).

2. epigrafea– (Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetua).

3. epigrafea.–Obra lizentziak ematea edo kontrolatzeko administrazio jarduerak egitea, lizentzia eskatu beharrean erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denetan:

–3.1. azpiepigrafea: obra gauzatzeko aurrekontua 15.025,30 eurokoa edo txikiagoa duten obretan bada, 33,20 euroko tasa.

–3.2. azpiepigrafea: 3.1 azpiepigrafean biltzen ez diren obrak. Tasa honen kuota aterako da zerga-oinarriari (obra gauzatzeko aurrekontua, ordenantza honen 12. artikuluari jarraituz) %0,2198ko karga-tasa aplikatuz.

4. epigrafea.–Banantzeko, zatitzeko edo eransteko lizentziak ematea: 100,00 euro.

5. epigrafea.–Eraikinak edo lokalak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak. Horien kuota aterako da, metro eraikiak metroei tarifa hau biderkatuz: 0,449 euro/metro karratu eraikia. (Zerga-oinarria: metro koadro eraikiak x 0,449 euro/metro koadroa).

XII.–ORDENANTZA FISKALA, IREKITZEKO LIZENTZIAK EMATEKO EDO KONTROLATZEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Behin betiko onetsi dira tasa hauek:

1. Establezimenduak berritik paratzea: 100,00 euro.

2. Lokala lekualdatzea: berritik paratzen diren establezimenduen tasaren %50 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jardueraren kuotaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 6,01 euro.

4. Negozioaren titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, salbu eta eskabidea sei hilabeteko epean egiten bada, aurreko titularrari udal lizentzia ematen zaion egunetik zenbatzen hasita. Kasu horretan, 12,02 euro ordainduko dira lizentzia emateko udal eskubideengatik.

XIII.–ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZU ETA JARDUEREN PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTE EHORZKETA ZERBITZUENAK ARAUTZEN DITUENA

Behin betiko onetsi dira tasa-tarifa hauek:

–Ehorzketa zerbitzuak:

  • Nitxoan ehorztea: 20 euro.
  • Panteoian ehorztea: 40 euro.
  • Lurrean ehorztea: ehorzleak igortzen duen faktura.
  • Lurra pikatzea: 150 euro.
  • Errautsen ehorzketa: 20 euro
  • Nitxo-kaperan ehorztea: 20 euro.
  • Hondakinen kaxa: 18 euro.
  • Panteoiak edo nitxoak irekitzea: 20 euro
  • Hondakinak panteoira aldatzea: 40 euro.
  • Hondakinak nitxora aldatzea: 20 euro.
  • Hondakinak kaperara aldatzea: 20 euro.

–Kontzesioak:

  • Nitxoen kontzesioa: 876 euro.
  • Lur kontzesioa: 1.134 euro.
  • Kolunbarioaren kontzesioa: 205 euro.

XIV.–0-3 urtekoendako eskolako tasa

Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

XV.–UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Behin betiko onetsi dira kuota hauek:

2023KO KUOTA

UDAKO ASTEBURUKO BONUAK

Helduak (>16 urte)

18,90 euro

Haurrak (4-15 urte)

12,60 euro

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+%33)

12,60 euro

SARRERAK

Helduak (>16 urte)

8,80 euro

Haurrak (4-15 urte)

5,40 euro

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+%33)

5,40 euro

ABONATUEN KUOTAK

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

52,20 euro

Helduak (>16 urte)

31,40 euro

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+%33)

15,70 euro

MATRIKULA

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

31,35 euro

Helduak

31,35 euro

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+%33)

26,15 euro

UDAKO BONUAK

Haurrak (4-15 urte)

41,80 euro

Helduak (>16 urte)

104,50 euro

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+%33)

71,10 euro

JARDUERAK

Haurrendako igeriketa (abonatuaren familiakoa, <16 urte) (2 egun astean)

20,95 euro

Haurrendako igeriketa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

31,35 euro

Haurrendako padel ikastaroa (abonatuaren familiakoa <16 urte) (2 egun astean)

20,00 euro

Haurrendako padel ikastaroa (abonatu gabea <16 urte) (2 egun astean)

30,00 euro

Helduendako padel ikastaroa (abonatua)

30,00 euro

Helduendako padel ikastaroa (abonatu gabea)

35,00 euro

PADEL PISTEN ERABILERA

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa

5,00 euro

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa, baldin argiztapen elektrikoa erabiltzen bada

5,50 euro

Iragarkiaren kodea: L2216505