255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa 2023ko ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketak egitea udalaren ordenantza fiskal hauetan:

–5. ordenantza fiskala, agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duena.

–10. ordenantza fiskala, ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondoren gordetzeko zerbitzuaren eskubideak eta tasak arautzen dituena.

–24. ordenantza fiskala, biziera aktiboa sustatzeko zerbitzuaren (adineko pertsonentzako ikastaroak) eta autonomia eta familia atsedena sustatzeko zerbitzuaren prezioak arautzen dituena.

–1. arau fiskala, udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

–2. arau fiskala, udalaren kirol instalazioak eta eskoletako areto eta instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.

–5. arau fiskala, udalak antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol-, gizarte-, berdintasun- edo euskara-arloko ikastaro eta jardueretan parte hartzeagatik, izena emateagatik edo matrikula egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako ordenantzak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2022ko abenduaren 9an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2216676