255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa, Herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubideak eta kanonak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2022ko azaroaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubideak eta kanonak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2216542