255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Prezio publikoaren aldaketa Tulebras eta Barillasko Mankomunitateak Monteagudoko ehiza barruti publikoan (matrikula: NA-10369) duen atalean ehiza egiteko baimena arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitateak, 2022ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen prezio publikoa aldatzea, Tulebras eta Barillasko Mankomunitateak Monteagudoko ehiza barruti publikoan (matrikula: NA-10369) duen atalean ehiza egiteko baimena arautzen duen udal ordenantzan.

Iragarkia 2022ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an, eta jendaurrean egoteko legez ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, aldaketa behin betiko onetsirik gelditu eta testua osorik berehala argitara eman da:

1.–Ordenantza, Tulebras eta Barillasko Mankomunitateak Monteagudoko (Nafarroa) ehiza barruti publikoan duen atalean ehiza egiteko baimena arautzen duena. Aldaketa partziala.

Ordenantzaren 4. artikuluan xedatutakoa aldatu da. Bertan, adierazten da barrutiaren bazkide-txartela; 550 euro. Horren ordez, honako hau jarri behar da: ehiza-barrutiaren bazkide-txartela; 600 euro.

2.–Aldaketa hau indarrean jarriko da behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Barillasen, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2216498