255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun-azterketa, Eultza sektoreko 1.2.2 lurzatian. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko azaroaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eultza sektoreko 1.2.2 lurzatiaren xehetasun-azterketa, zeina baitagokio 1. poligonoko 91. katastro-lurzatiari eta sustatzen baitu Aedas Homes Opco SLUk. Jarraian, argitara ematen da ukitutako hirigintza araudia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Barañainen, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Xehetasun-azterketa (PDFa)

Iragarkiaren kodea: L2216079