255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2022ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza-ordenantza aldatzea, kentzeko 59 bis artikuluko paragrafo bat, zeinaren bidez kentzen baita eraikin katalogatuetan –bai babes integrala bai ingurumen-babesa dutenetan– eguzki-plakak ezartzeko debekua.

Hasierako onespena jendaurrean jarri zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratuta, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege hori aldatu zuen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak).

Ezagutu ondoren Paula Ibero Baraibarrek egindako alegazioen eduki osoa, 2022ko azaroaren 29ko bilkuran baietsi egin ziren.

Bilkura horretan Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa behin betiko onestea erabaki zen.

Eritzegoitin, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2216605