255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa egituratzailea, Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 204. lurzatian. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko azaroaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arbizuko Udal Plan Orokorreko aldaketa egituratzaile bat, 1. poligonoko 204. lurzatia industriako hiri-lurzoruan sartzeko. Sustatzailea Agotzaina SL Bekoetxe da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arbizun, 2022ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2216608