255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAURREPEA

Ordenantza, udal hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Abaurrepeko Udalak, 2022ko azaroaren 9an egin bilkuran, eta erregelamenduz eskatzen den quoruma izanda, hasiera batez onetsi zuen Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Abaurrepean, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, María Rosario Salón Arozarena.

Iragarkiaren kodea: L2216618