255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Virú Ibérica SLk sustatua.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia) 16. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen bateratua ematea

Espedientearen kodea

0001-0056-2022-000027

Hasiera eguna

2022-10-25

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 9.5 taldea

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / Zentroa ez dago sartua

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / Zentroa ez dago sartua

21/2013 Legea, abenduaren 12koa

Zentroa ez dago sartua

Instalazioa

Plater prestatuak egitea eta kontserbak etiketatzea

Titularra

Viru Iberica SL

Zentroaren zenbakia

116301533

Tokia

Geltokiko etorbidea 34 (3. poligonoa, 801. lurzatia), Martzilla.

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N proiekzio-eremua, X: 604.374,000 eta Y: 4.687.097,000

Udalerria

Martzilla

Proiektua

Plater prestatuak egiteko eta kontserbak etiketatzeko industria

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Dokumentazioa kontsul­tatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2022ko azaroaren 21ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2215543