255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1200E/2022 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 1011E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez Mendigorriko Serena Solar 4 (29,991 Mwp) eta Serena Solar 5 (11,443 Mwp) eguzki-planta fotovoltaikoen aurreproiektu finkatuen eta haien ebakuazio-azpiegituren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten baita. Planta horien sustatzailea Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SL da.

Akats bat atzeman baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 1011E/2022 Ebazpenaren ebazpen zatiko 1. puntuan (2022ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11koan), hura zuzentzeko, aipatu ebazpenaren akats zuzenketa argitaratzen da.

Azaldutakoagatik, eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuan eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 1011E/2022 Ebazpenaren ebazpen zatiko 1. puntua. Ebazpen horren bidez, Mendigorriko Serena Solar 4 (29,991 Mwp) eta Serena Solar 5 (11,443 Mwp) eguzki-planta fotovoltaikoen aurreproiektu finkatuen eta haien ebakuazio-azpiegituren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten da. Planta horien sustatzailea Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SL da.

Honako hau dioen tokian:

"1. Mendigorriko Serena Solar 4 eguzki-planta fotovoltaikoaren (29,991 MWp) eta Serena Solar 5 eguzki-planta fotovoltaikoaren (11,443 MWp) eta haien ebakuazio-azpiegituren aurreproiektu finkatuen kontrako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea. Sustatzailea MES SOLAR XVII S.L. Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico S. L. da. Hauek dira kontrako adierazpenaren arrazoiak: eguzki-instalazio horiek eraikitzeak inpaktu kritikoak eraginen lituzke bioaniztasunean eta konektagarritasunean, nekazaritza-lurren eta basoen matrizea suntsituko luke, eta elementu hori funtsezkoa da ingurune horretako hainbat fauna- eta flora-espezie kontserbatzeko, bizirik irauteko habitat mota horren beharrean baitira. Horrez gain, eremua paisaia-kalitate handikoa da".

Honako hau behar du:

"Lehenengoa. Mendigorriko Serena Solar 4 eguzki-planta fotovoltaikoaren (29,991 MWp) eta Serena Solar 5 eguzki-planta fotovoltaikoaren (11,443 MWp) eta haien ebakuazio-azpiegituren aurreproiektu finkatuen kontrako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea. Sustatzailea Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SL da. Hauek dira kontrako adierazpenaren arrazoiak: eguzki-instalazio horiek eraikitzeak inpaktu kritikoak eraginen lituzke bioaniztasunean eta konektagarritasunean, nekazaritza-lurren eta basoen matrizea suntsituko luke, eta elementu hori funtsezkoa da ingurune horretako hainbat fauna- eta flora-espezie kontserbatzeko, bizirik irauteko habitat mota horren beharrean baitira. Horrez gain, eremua paisaia-kalitate handikoa da".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Mes Solar XVII SLri eta sustatzaileari.

Iruñean, 2022ko azaroaren 21ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2215584