255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1178E/2022 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena Larragako Udal Planaren 106. artikuluaren aldaketari buruz (lurzoru urbanizaezina), Aitor Lucea Chocarrok sustaturik.

Larragako Udalak 2022ko otsailaren 24an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurreko aldia ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Dokumentazioaren barruan honako hauek bildu dira: hirigintza memoria, ingurumen azterketa estrategiko sinplifikatua (edo ingurumen agiri estrategikoa) eta ingurumen ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera.

Biodibertsitatearen Zerbitzuaren 2022ko apirilaren 29ko txostenaren bidez, sustatzaileari eskatu zitzaion fauna babesteko neurriak aplikatzeari buruzko zuzenketa edo azalpena egiteko, bai eta Udalak hasierako onespenaren osoko bilkuraren aktan planteatutako aldaketak espedientean sartzeko ere. Urriaren 21ean, dokumentazio berria erregistratu zen Ingurumen Eraginaren Atalean, Biodibertsitatearen Zerbitzuaren txostenari erantzuteko.

Espedientearen xedea da lurzoru urbanizaezinari buruzko 106. artikuluaren c) apartatua aldatzea, abeltzaintzako eraikuntzek lurzoru urbanizaezinean bete beharreko okupazio- eta eraikuntza-baldintzei buruzkoa. Proposamenak eraikuntza horien azalera handitzea planteatzen du, indarrean dagoen planeamenduan (1998) ezarritako 1.500 m²-ko gehieneko azaleratik 1.500 m²-ra pasatuz eraikuntza bakoitzeko. Proposamen hori justifikatzeko, azaltzen da araudia egungo premietara eta animalien ekoizpen eta ongizate estandarretara egokitu beharra dagoela. Era berean, abeltzaintzako instalazioetarako, 7.500 m²-ko gehieneko azalera eraikia proposatzen du generiko gisa sailkatutako lurzoruetan; produktibitate ertaineko lurzoruak, berriz, indarrean dagoen planeamenduaren 97. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko dira.

Hegazti-fauna babesteko proposatutako neurriei dagokienez, oro har, garai murriztaileak ezartzen dira obrak egiteko, "Baigorriko iparraldeko ingurua" eta "Baigorriko hegoaldea" izeneko estepako abifauna kontserbatzeko garrantzizko eremuetan aplikatzekoak, baina horrek ez du esan nahi abeltzaintza-proiektuaren ingurumen ebaluazioa indarrean dagoen legeriaren arabera tramitatu behar ez denik.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Larragako Udal Planaren 106. artikuluaren aldaketari buruz (lurzoru urbanizaezina), Aitor Lucea Chocarrok sustaturik, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Larragako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 15ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2215330