255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1177E/2022 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena Olaibarko Arau Subsidiarioak Enderizko 1. poligonoko 38. eta 197. lurzatietan aldatzeari buruz, Javier Rodríguez Piñarrek sustaturik.

Aldaketa 2022ko martxoaren 16an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da hirigintza-determinazioak ezartzea 1. poligonoko 38. eta 197. lurzatiei eragiten dien eremu batean, familia bakarreko etxebizitza bat eraiki ahal izateko. Aldatu nahi eremua Enderizko hirigunearen hegoaldean dago, eta 2.779,18 m²-ko azalera du. Lurzoru urbanizaezinari dagokion eremua (197.lurzatia) malda irregularreko sastrakadi-larre bat da, eremu lauagoak ere dituena tarteka.

Aldaketak azalera txiki bati eragiten dio, ingurumen balio garrantzitsurik gabea, eta, hiri lurzoruaren mugakidea denez, bizitegi-erabilera emateko behar diren azpiegiturak ditu inguru hurbilean.

Proposamenak indarrean dauden arau subsidiarioak aldatzea dakar, eta koherentea da izapidetzen ari den Olaibarko udal plan orokor berrian aurreikusitako antolamenduarekin.

Aldaketak lurzatiaren parte bati eragiten dio, diseinu irregularra duena eta landa-lurzoruz inguratua dagoena ekialdean eta mendebaldean. Lurzatia hirigunearen hegoaldeko muturrean kokatua dagoenez, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuaren 2022ko urriaren 14ko txostenean ezarritako jarraibideak txertatu behar dira, sute-arriskua murrizteko. Zehazki, landaredi lehorrik gabeko 30 metroko perimetroa ezarri nahi da urbanizazioaren inguruan, eta eraikinaren autobabes pasiboko neurriak hartzea gomendatzen da.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala gauzatu dela, eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuaren txosteneko proposamenak sartzea proposatu du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Olaibarko Arau Subsidiarioak Enderizko 1. poligonoko 38. eta 197. lurzatietan aldatzeari buruz, Javier Rodríguez Piñarrek sustaturik, aldaketak ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita, betiere Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuaren txostenean adierazitako prebentzio neurriak aplikatzen badira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Olaibarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 15ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2215339