255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1145E/2022 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baitira ingurumen baimen integratua eta lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena Leringo udal mugartean zerri gizendegi bat egiteko. Titularra Biurrun SL da.

2022ko martxoaren 7an, instalazioaren sustatzaileak ingurumen baimen integratua eskatu zuen zerriak gizentzeko 7.200 tokiko ustiategi baten proiektua gauzatzeko.

Espedientea tramitatu da bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginean (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) eta hura garatzeko Erregelamenduan (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsia) xedatutakoarekin, eta prozeduran sartuta daude Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 21eko 21/2013 Legean aurreikusitako ingurumen ebaluazioaren arloko jarduerak.

2022ko ekainaren 3an, Ingurumeneko zuzendari nagusiak kontrako ingurumen inpaktuaren adierazpena eman zuen Leringo udal mugartean zerriak gizentzeko 7.200 tokiko ustiategi bat egiteko xedea duen eta Biurrun SLk sustatzen duen proiektu horretarako.

Ondorioz, bidezkoa da eskatutako ingurumen baimen integratua ukatzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ingurumen baimen integratua eta lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ukatzea Leringo udal mugartean zerriak gizentzeko 7.200 tokiko ustiategi baten proiektua gauzatzeko. Titularra Biurrun SL da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Biurrun SLra, Leringo Udalera, Greenpeacera, Abeltzaintza Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzura, Ingurumena Zaintzeko Zerbitzura eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura.

Iruñean, 2022ko azaroaren 11n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2215261