254. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion Kimikako Ingeniari Teknikoaren 1 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, honako hau ebatzi du:

1. Onestea oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdi hau, eta bere oinarriak ere.

2. Deialdi hau eta bere oinarri eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak betez, eta oposizio-lehiaketa bidezko prozeduraren bitartez, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen babesean egiten den aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barruan, Kimikako Ingeniari Teknikoaren 1 lanpostu -funtzionario araubidekoa eta B mailakoa-, gehienez, betetzea Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Behin betiko lanpostu zehatza eta lanpostu-zenbakiaren identifikazioa, baldintzak eta araubide juridikoa lanpostu hutsak hautatzeko unean onetsiko dira, xede horretarako deitutako lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren, hala dagokionean.

1.2. Aipatu lanpostu hutsa honako txanda honetan banatuko da:

a) Txanda irekia: gehienez ere 1 lanpostu.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko:

3.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek -zuzenbidez bereizita ez badaude-, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Kimikako Ingeniaritza Teknikoko titulua edo Gradu-titulua edukitzea Ingeniaritza Kimikoan, edo horien baliokidea den titulu bat, edo halakoak erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

3.1.2. Ezin izanen dute parte hartu Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek.

Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte aurreko baldintza horiek. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eduki beharko dira, eta indarrean egon beharko dute lanpostuaren jabetza hartu arte.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

4.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Internet bidez, www.pamplona.es webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraiki: "Izapideak eta lizitazioak’’, "Lan-eskaintzak’’, "Enplegu publikoa’’, "Enplegu publikoko deialdiak’’, deialdiari dagokion aipamenean.

4.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasak honako hauek dira:

–B mailako lanpostuak: 22 euro.

Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzeko unean, telematikoki ordaintzeko sistema seguru baten bidez.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.4.1. Eskaera aurkezteko unean, izangaiek eskaneatuta aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau:

–Kimikako Ingeniaritza Teknikoko titulua edo Gradu-titulua Ingeniaritza Kimikoan, edo horien baliokide den titulua.

4.4.2. Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria -organo eskudun batek emana- aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidearekin batera.

Era berean, desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denboraren eta/edo bitartekoen egokitzapenak eskatuz gero, hala jakinarazi beharko dute eskaeran, eta zehaztu, horretarako prestatutako espazioan, zein den eskatutako egokitzapena edo zein diren eskatutako denboraren eta/edo bitartekoen doikuntzak. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskaera aurkezteko unean, 4.4.1. puntuan ezarritakoarekin bat.

4.4.3. Agiri horiek telematikoki aurkeztu beharko dira, deialdiaren aipamenean ezarritako estekaren bitartez.

4.4.4. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, deialdiaren izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da, eta Iruñeko Udalaren webguneko (www.pamplona.es) deialdiaren fitxan argitaratzeko aginduko da.

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztuko dira www.pamplona.es webgunean argitaratutako deialdiaren fitxaren bidez.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren webguneko deialdiaren fitxan argitaratuko da.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta Iruñeko Udalaren webguneko deialdiaren fitxan argitaratuko da.

5.4. Izangaiei ez zaizkie tasak itzuliko, baldin eta baztertuak izan badira beraiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Kalifikazio-epaimahaia izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, gutxienez hiru, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori Iruñeko Udalaren webguneko deialdiaren fitxan argitaratuko da.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

6.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketa guztietan edo horietako batzuetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Oposizio-lehiaketaren garapena.

7.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldian, bi proba eginen dira lanpostuaren zereginak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.

b) Merezimenduen balorazioko fase edo lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.

7.2. Oposizioaldia:

7.2.1. Oposizioaldia 2023ko bigarren seihilekotik aurrera hasiko da.

7.2.2. Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestean adieraziko dira proba egiteko eguna, tokia eta ordua.

Proba bakoitzaren kalifikazio-aldia amaitutakoan, Epaimahaiak argitara emanen du, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es), proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioarekin batera, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, betiere, gutxienez, hura egin baino 48 ordu lehenago.

Oposizioaldiko probak egun bakar batean egiten ahalko dira.

7.2.3. Oposizioaldiko probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.2.4. Oposizioaldiko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiaren I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eginen dira.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean halakorik eskatu badute.

7.2.5. Oposizioaldiak honako proba hauek izanen ditu:

–Lehen proba: izangaiek deialdi honen I. eranskinean jasotako gai-zerrendaren gaiei buruzko 100 galdera -test modukoak- gehienez erantzun beharko dituzte idatziz, gehienez ere 120 minutuko epean. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa.

Proba egin aurretik zehaztuko dira hori baloratzeko irizpideak eta nola zigortu akatsak hainbat erantzun-aukera dituzten galderetan.

–Bigarren proba: ariketa teoriko-praktikoa, idatziz garatu eta ebatzi beharko dira deialdi honen I. eranskineko gaitegian jasotako gaiei buruz Epaimahaiak proposatutako galderak eta kasu praktikoak. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du izangaiek zenbat denbora izanen duten ariketa egiteko.

1. proban, gehienez ere, 25 puntu lortzen ahalko dira; 2. proban, 35 puntu, gehienez ere. Guztira 60 puntu lortzen ahalko dira, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira oposizioaldiaren balioaren %50 lortzen ez duten izangaiak.

7.2.6. Behin probaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak deialdiaren web-fitxan argitaratuko du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten balorazioei dagokienez.

Alegazioak aurkezteko epea amaituta, oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.3. Lehiaketaldia.

7.3.1. Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratzean, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten izangaiei, aurkez ditzaten II. eranskinean ezarritako merezimenduak justifikatzeko agiriak.

7.3.2. Aipatu agiriak Iruñeko Udalaren erregistro elektroniko orokorraren bidez aurkeztu beharko dira.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, dagokion administrazio publikoko organo eskudunak emana, non, zehatz-mehatz jasoko baitira Iruñeko Udala ez den beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak, II. eranskineko baremoan aurreikusitako baldintzetan, eta berariaz adieraziko baitira lanpostuaren izena (dagokion plantilla organikoaren arabera), lanpostuaren maila, egindako zerbitzu bakoitzaren hasiera- eta amaiera-datak, bai eta egoki den beste edozein datu gehigarri ere.

–Deialdi honen II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen dituzten merezimenduak egiaztatzeko agiriak.

Ez dira aurkeztu beharko, deia egiten duen organoak epaimahaiari zuzenean emanen baitizkio, honako hauek:

–Iruñeko Udalean egindako eta aitortutako zerbitzuen egiaztagiria.

–Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat lanposturik eskuratu gabe gainditu izanaren egiaztagiria.

7.3.3. Merezimenduen balorazioan, bakarrik hartuko dira kontuan deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko dira.

7.3.4. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako baremoan ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.

7.3.5. Nahikoa izanen da agirien kopia sinpleak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du halako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.

7.3.6. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak deialdiaren web-fitxan argitaratuko du izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia.

7.3.7. Behin Epaimahaiak behin-behineko emaitzen aurrean aurkeztutako erreklamazioak ebatzita, deialdiaren web-fitxan argitaratuko dira merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Behin oposizioaldia eta lehiaketaldia amaituta, epaimahaiak deialdiaren web-fitxan argitaratuko du proba gainditu duten izangaien zerrenda, txanden eta eskuratutako guztizko puntuazioaren hurrenkeraren arabera banaturik eta oposizioaldian eta lehiaketaldian izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak batuta.

8.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan badirau, merezimendu profesionalen apartatuan puntuaziorik altuena duen pertsonaren alde ebatziko da. Aurreko irizpideei jarraituta ere, berdinketa hausten ez bada, kalifikazio-epaimahaiak xede horrekin eginen duen zozketa bakarraren bidez ebatziko da.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea eta baldintzak egiaztatzea.

9.1. Aurreko tramitea egin eta gero, deialdiko lanpostu hutsa aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, zehaztuz aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta lanpostu hutsak hautatzeko 10 eguneko epea ematen dela.

Informazio hori Iruñeko Udalaren www.pamplona.es webgunean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, lehentasun-hurrenkeran jakinaraziko dituzte dagokion deialdian nahiago dituzten lanpostu hutsak.

9.2. Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek, sartzeko prozedurarako zehaztutako lanpostu-kopuruan lekua badute eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldira deitu badira, lehentasuna izanen dute lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, gainerako izangaien aurretik.

Aurrekoa gorabehera, aipatutako desgaitasuna duten izangaiak badaude eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, haien desgaitasunera hobekien egokitzen direnak eskainiko zaizkie, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horri buruz egindako txostenarekin bat.

9.3. Lanpostu hutsak hautatzeko 10 egun balioduneko epe horretan bertan, izangaiek horretarako ezartzen den bidearen bitartez aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau:

–Deialdiaren 3. oinarrian eskatutako tituluen agiri originala edo administrazioak edo notarioak konpultsatutako kopia, edo hori erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena.

10.–Izendapen- edo kontratazio-proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Behin lanpostu hutsak hautatu eta baldintzak egiaztatzeko tramitea amaituta, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen- edo kontratazio-proposamen hori Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko da.

10.2. Proposatutako izangaiek Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez eta izendapen-proposamena webgunean argitaratzen denetik hasita 10 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dituzte honako agiri hauek:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez dituzten izangaiak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, ezertan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Izendapena edo kontratazioa, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

11.1. Funtzionario izendatuko dira, edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, kasuan kasuko lanpostuan aritzeko, eta lanpostu hutsak adjudikatuko zaizkie aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.

11.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak edo kontratazioak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko ditu izendatuak, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean segitzea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Izendapena, edo kontratazioa, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

11.4. Izendatutako edo kontratatutako izangaiek izendapen-ebazpenean horretarako ezartzen den egunean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

11.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, Iruñeko Udaleko edo haren mendeko erakunde autonomoko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

11.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

11.7. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei adjudikatuko zaizkie.

11.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

12.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

12.1. Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, eta 2017-2019ko aldirako Iruñeko Udaleko zein haren menpeko erakundeetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren eranskinean jasotako prozedurarekin -non arautzen baita Iruñeko Udaleko langileen administrazio-araubideko kontratazioa-, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek eratuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu eta bertan lanposturik eskuratu ez duten izangaiekin:

a) Lanposturik lortu gabe gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen-prozesuko oposizioaldian ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

12.2. Ebazpenaren bidez hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpen hori jakinarazi eta biharamunetik aitzina, aurreko apartatuan aldi baterako kontratazioetarako zerrendak osatzeko aurreikusitako izangaiei, jarraian adierazten diren agiriak aurkezteko:

–Deialdiaren 3. oinarrian eskatutako tituluen agiri originala edo administrazioak edo notarioak konpultsatutako kopia, edo hori erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena.

Ebazpen hori argitara emanen da, dagokien langileen zerrendekin batera, Iruñeko Udalaren webgunean.

12.3. Adierazitako epearen barnean eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenak zein eskatutako betekizunak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, eta galduko dituzte deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, ezertan galarazi gabe parte-hartzeko eskabidean faltsukeria egiteagatik legokiekeen erantzukizuna.

12.4. Eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea noiz bukatu eta egun horretan bete behar direla ulertuko da, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.

12.5. Behin agiriak aurkezteko epea amaituta, onetsiko dira, hala behar izatera, aldi baterako kontrataziorako honako izangai-zerrenda hauek, eta argitara emanen dira Iruñeko Udalaren webgunean:

a) Lanposturik lortu gabe gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen-prozesuko oposizioaldian ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

12.6. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera. Berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

Bestalde, oposizioaldian puntuazioaren %30 lortu duten izangaien ordena oposizioaldian lortutako puntuaziorik handienak zehaztuko du. Berdinketarik bada, zozketari dagokionez ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

Zozketa aurretik egin ez bada, prozeduraren une honetan eginen da.

12.7. Aurreko apartatuan ezarritako hurrenkerari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan, hiru lanpostuetako lehena erreserbatuko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten zerrendako pertsonentzat, baldin eta dagozkien hautaprobak gainditu eta dagozkien zeregin eta funtzioekin bateragarri direla egiaztatzen badute, betiere lortutako puntuazioa kontuan harturik.

12.8. Zerrenda horiek subsidiarioki aplikatuko dira, funtzio publikoan sartzeko hautapen-prozedura baten ondorioz indarrean dauden kontrataziorako izangaien zerrenden atzetik.

13.–Jarduketen publikotasuna.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, epaimahaiaren ebazpen eta jarduketei buruzko informazioa, baita interesdunendako baliagarria izan daitekeen izaera orokorreko beste edozein informazio ere, dagokion deialdiaren fitxan argitaratuko da, eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es webgunean eskuratzen ahalko da.

14.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta haiek aplikatzeko epaimahaia sorburu ez duten egintzen aurka, errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2022ko azaroaren 25ean.–Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

I. ERANSKINA

Gaitegia

1.–6/1990 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa. Egitura. Printzipio orokorrak. Nafarroako entitate lokalak: Udalak, Kontzejuak, Mankomunitateak eta beste erakunde lokal batzuk. Haien eskumenak.

2.–Udal Administrazioa. Udal Organoak. Alkatetza. Osoko Bilkura. Gobernu Batzarra. Beste organo erabakitzaile eta informatzaileak. Udal-organoen eskumenak eta eskurantzak oro har. Iruñeko Udalaren Erregelamendu Organikoa. 57/2003 Legea, abenduaren 16koa, Tokiko Gobernua modernizatzeko neurriei buruzkoa.

3.–Administrazio-prozedura eta hura arautzeko legea. Aplikazio-esparrua eta printzipio orokorrak. Interesdunak. Administrazio-prozedurei buruzko xedapen orokorrak: Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa, amaiera eta betearazpena. Administrazio-egintza: Kontzeptua, elementuak, motak eta betekizunak. Jakinarazpena. Deuseztasuna. Administrazio-isiltasuna. Egintzak administrazio-bidean berrikustea. Administrazio-errekurtsoak. Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa.

4.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina: Egitura eta edukien analisia. Langile-motak. Hautaketa. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Zehapen-araubidea.

5.–Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorra. Xedea eta printzipio orokorrak. Osasun sistemaren osasun-jarduketak. Esku-hartze publikoa banakako osasunaren eta osasun kolektiboaren arloan. Tokiko Udalbatzen eskumenak.

6.–10/1990 Foru Legea, Osasunari buruzkoa. Xedea. Osasun-jarduketaren printzipio orokorrak. Osasun publikoa. Esku-hartze publikoa osasunaren arloan. Udalerrien osasun-eskumenak.

7.–Osasunari buruzko udal-ordenantzak. Iruñeko Udalaren eskumenak eta funtzioak. Ikuskapena eta kontrola. Arau-hauste eta zehapenen erregulazioa osasun publikoaren arloan. Osasunari buruzko 1. Udal Ordenantza.

8.–Hirigintzako lizentziak: kontzeptuak. Lizentzia behar duten egintzak. Eskumenak eta prozedura. Eraginkortasuna. Iraungitzea. Jarduera sailkatuen lizentziekin duten lotura. Iruñeko Udalaren Eraikuntzari eta Urbanizazioari buruzko Ordenantza eta JGOKA (M.I.N.P.) jardueren Erregelamendua. Egitura eta eduki nagusiak.

9.–Jarduera sailkaturako udal-lizentzia behar duten jarduerak. 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena.. 202/2002 Foru Dekretua, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa.

10.–26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua. IV. titulua. Jarduera sailkaturako lizentzia; V. titulua. Ikuskapena eta kontrola.

11.–6/2002 Foru Dekretua, urtarrilaren 14koa, Atmosferara kutsatzaileak botatzeko gai diren jardueren ezarpenari eta funtzionamenduari aplikatu beharreko baldintzak ezartzen dituena. Egitura, eduki nagusiak.

12.–140/2003 Errege Dekretua, Ur edangarriaren kalitatearen osasun-irizpideak ezartzen dituena eta hura aldatzen duten errege dekretuak: 314/2016 Errege Dekretua eta 902/2018 Errege Dekretua, besteak beste. Honako hauen definizioa: hornidura, kudeatzailea, laginketa-puntua, banaketa-sarea, emate-puntua, hargunea eta barneko instalazioa. Uraren kalitate-irizpideak eta betetze-maila. Ur edangarriaren kalitate-kontrola. Autokontrola. Autokontrolerako eta horniduraren kudeaketarako protokoloaren helburuak. Zaintza sanitarioa. Kontrola kontsumitzailearen iturrian. Lagin-hartzearen ezaugarriak. Uren plan sanitarioak. SINAC: funtzioa eta egitura.

13.–86/2018 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta segurtasun baldintzak ezartzen dituena. 742/2013 Errege Dekretua, Igerilekuetarako irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena. Igerilekuetako instalazioei aplikatu beharreko Eraikingintzaren Kode Teknikoaren alderdiak.

14.–487/2022 Errege Dekretua, Igerilekuetarako betebehar sanitarioak ezartzen dituena legionellosia prebenitu eta kontrolatzeko. Xedapen orokorrak, Instalazioen eta uraren kalitatearen betekizunak, Legionella kontrolpean izateko planak eta osasun-agintarien jarduketak, Laginketa eta PPCL laginketarako puntuak, Laginketaren gutxieneko maiztasuna, Uraren kalitatearen kontrola, Legionellosi kasuetarako edo agerraldietarako jarduketak.

15.–Merkataritza-jarduerarekin eta horren ikuskapenarekin zerikusia duten artikuluak ondoren adierazten diren arauetan: 85/2018 Errege Dekretua, Kosmetikako produktuak arautzen dituena eta 1223/2009 (EB) Erregelamendua.

16.–132/2002 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Tatuajeak eta/edo piercing direlakoak egiten dituzten establezimendu ez medikoek bete behar dituzten osasun eta higiene baldintzak ezartzen dituena.

17.–24/2004 Foru Dekretua, Belzte zentroak ireki eta abian jartzeko eta belzte aparatuak alokatzeko baldintzak arautzen dituena.

18.–214/1997 Foru Dekretua, osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak sortu, eraberritu edo lekuz aldatu eta horien funtzionamendurako baimenak arautzen dituena. 214/1997 Foru Dekretua garatzen duten 37/1999 Foru Agindua, 86/1999 Foru Agindua, 39/2003 Foru Agindua eta 71/2009 Foru Agindua.

19.–7/2022 Legea, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa: Atariko titulua, I. kapitulua, II. eta III. tituluak, IV. titulua, I. kapitulua, V. eta VI. tituluak.

20.–296/1993 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko hondakin sanitarioak kudeatzeko araudiari buruzkoa. I., II., III. eta IV. kapituluak.

21.–Merkataritza-jarduerarekin, azpiegiturekin, oinarrizko zuzkidurarekin eta horien ikuskapenarekin zerikusia duten artikuluak, ondoren adierazten diren arauetan: 146/2005 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Ostatu Establezimenduak Antolatzeko Erregelamendua onesten duena, 24/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamendua onesten duena, 140/2005 Foru Dekretua, Nafarroako Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamendua onesten duena, 243/1999 Foru Dekretua, Landa-etxeetan ostatatzea arautzen duena.

22.–Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duen eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen dituen 28/2007 Foru Dekretuko instalazio eta zuzkidurekin zerikusia duten artikuluak.

23.–Iruñerriko Mankomunitatearen Uraren Ziklo Integrala Kudeatzeko Ordenantza. Xedapen orokorrak. Hornidura-zerbitzuaren eta saneamendu-zerbitzuaren definizioa. Hornidura- eta saneamendu-sareetako harguneetako elementuak. Hornidura- eta saneamendu-sareetako barneko instalazioak zedarritzea.

24.–Iruñerriko Mankomunitatearen Hiri Hondakinak Kudeatzeko Ordenantza. Xedea eta aplikazio-esparrua. Definizioak. Kudeaketatik kanpo utzitako hondakinak. Erabiltzailearen betebeharrak. Bilketa bereziak.

25.–Igerilekuak. Ontziko uraren baldintzak eta tratamendua. Aurre-iragazketa. Iragazketa. Iragazki motak: abantailak eta eragozpenak. Desinfekzio motak: abantailak eta eragozpenak. Desinfekzioaren kontrola. Kloroaren eta haren eratorrien bidezko desinfekzioa. "Break point" edo puntu kritikoa. Biozidak.

26.–Bainurako uren kalitatearen kudeaketa. Honako hauen definizioa: bainurako urak, kutsadura, iraupen laburreko kutsadura, ingurumen-kontrolerako puntua, laginketa-puntua, bainu-denboraldia. Kalitatearen sailkapena. Derrigorrezko kontrol-parametroak. Laginketaren metodologia. Laginketaren maiztasuna. Jendaurreko informazioa.

27.–Osasun publikorako interesgarriak diren bektoreak. Izurrien kontrola: intsektuak eta arratoiak hiltzea. Pestiziden sailkapena haien toxikotasunaren arabera. Etiketen betebeharrak. Aplikatzen dituztenen trebakuntza-maila. Aplikatzen dituztenen erregistroa. Pestizidek osasunean eragin ditzaketen kalteak.

28.–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onesten duena eta hura aldatzen duen 36/2020 Errege Lege Dekretua. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina: xedapen orokorrak, gehieneko isurketa-balioak eta teknika erabilgarri onenak, ingurumen baimen integratuaren helburua eta aplikazioa, koordinazioa ingurumen-integrazioko, -kontroleko eta -ikuskapeneko beste mekanismo batzuekin.

29.–34/2007 Legea, Airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzkoa. Xedapen orokorrak, Airearen kalitatearen ebaluazioa eta kudeaketa, Isurketen prebentzioa eta kontrola, Kontrola, ikuskapena, zaintza eta jarraipena. 100/2011 Errege Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta hura aplikatzeko oinarrizko xedapenak ezartzen dituena.

30.–102/2011 Errege Dekretua, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa: Administrazio publikoen jarduketak, Airearen kalitatearen helburuak, Eremuak eta metaketak adieraztea, Airearen kalitatearen ebaluazioa, Airearen kalitatearen kudeaketa, Administrazioen artean trukatu beharreko informazioa.

31.–Jardueren ikuskapenarekin zerikusia duten artikuluak ondoren adierazten diren arauetan: 656/2017 Errege Dekretua, Produktu kimikoak biltegiratzeko Erregelamendua eta horren MIE APQ 0 A 10 jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.

32.–Ura. Laginak hartzea. Betekizun orokorrak. Berariazko betekizunak. Lagin motak. Laginketa motak. Laginak hartzeko metodoak. Laginak hartzeko prozedura. Ontzi eta/edo euskarri motak. Materiala garbitzea. Lagin-kopurua. Garraioa. Laginak kontserbatzea analizatu aurretik. Hautaketa.

33.–Ur edangarrien tratamendua. Hartzeko sistemak. Jatorri ezberdina dutenen arteko hautaketa egiteko irizpideak. Tratamendurako estazioak. Oinarrizko eragiketak. Ura edangarri bihurtzeko tratamendu fisiko eta kimikoak. Ur naturalak garbitu eta doitzeko berariazko tratamenduak.

34.–Aire-kutsatzaileen isurketa eta immisioa. Isurketa-foku nagusiak hiri-ingurunean. Kutsatzaile nagusiak hiri-ingurunean: jatorria, deskribapena, eraldatze kimikoak, eraginak eta ondorioak. Kutsatzaileen hedapena. Ingurumenaren kalitateari buruzko tokiko, eskualdeko edo estatuko informazioa.

35.–Aire-kutsatzaileak: Neurtzeko ekipoak: motak, ezaugarriak, analizagailuen oinarri fisiko edo kimikoak. Kutsatzaileen analisirako erreferentziazko metodoak.

36.–Ura kutsatzen duten mikrobioak naturan: motak eta kutsadura-iturriak. Auto-arazketa. Analisirako profilaren hautaketa. Uraren azterketa mikrobiologikorako laginak hartzea. Laginak garraiatu eta kontserbatzea.

37.–Ur edangarriaren, igerilekuetako uren eta lurrazaleko uren kutsaduraren adierazle diren mikroorganismoak. Garrantzi sanitarioa. Emaitzen ondoriozko jarduketak.

38.–Agente kimikoen eraginpean egoteak ekar ditzakeen arriskuen ebaluazioa. Metodologia. Laginketarako prozedura. Inguruneko muga-balioa– Eguneko esposizioa (VLA-ED). Iraupen laburreko esposizioaren inguruneko muga-balioa (VLA-EC). TLV-C muga-esposizioa. Arriskuaren ebaluazioa. Ebaluaziorako sistema bitarra: esposizio-indizea-Arrisku-probabilitatea.

39.–Hondakin-urak. Arazo orokorrak. Jatorriaren araberako sailkapena. Haiei loturiko kutsatzaileak. Hondakin-uren arazketa. Tratamendu fisikoak eta kimikoak. Tratamendu biologikoak. Tratamendu tertziarioak. Saneamenduko udal-sarera egiten diren isurpenak.

40.–Uraren ezaugarri fisikoak, kimikoak eta biologikoak. Uraren kutsadura. Kutsatzaileen izaeraren araberako sailkapena. Urak osasunean eragin ditzakeen kalteak. Tratamendurako prozesu nagusienak. Ura kimikoki doitu eta edateko prestatzea.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) Merezimendu profesionalak.

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 30 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, aldi baterako egindako zerbitzuak: 4 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.2) Iruñeko Udalean eta eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 0,50 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean egindako zerbitzuak: 1,50 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.1, a.2 eta a.3 apartatuetarako oharrak:

1. a) apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

2. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

3. Zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Administrari laguntzailearen eta ofizial administrariaren lanpostuetan izandako esperientzia berdin baloratuko da (bi deialdietako bakoitzean sartzeko titulazio-baldintzak desberdinak badira ere).

6. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

7. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 10 puntu.

b.1) Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan lanpostu berean sartzeko azken prozesua lanposturik eskuratu gabe gainditu izana: 5 puntu.

b.2) Beste titulazio akademiko batzuk:

b.2.1) Titulazio ofizialak eta master-tituluak, maila berekoak edo goragokoak, deialdian sartzeko titulazioa baloratu gabe: 1,25 puntu titulazio ofizial bakoitzeko, gehienez ere 2 titulazio (2,50 puntu gehienez).

b.2.2) Deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzak, 50 orduko edo gehiagoko iraupena dutenak eta 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerakoak: 1,25 puntu prestakuntza-ekintza bakoitzeko, gehienez ere 2 prestakuntza (2,50 puntu gehienez).

–Lanpostuarekin zerikusia dutela ulertuko da informatikarekin, berdintasunarekin edo prebentzioarekin zerikusia duten zeharkako prestakuntza-ekintza guztiak. Halaber, lanpostuarekin zerikusia duten berariazko prestakuntza-ekintzak ere aintzat hartuko dira.

b.3) Ingelesa, frantsesa, alemana eta euskara: ingelesa, frantsesa edo alemana jakitea, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, baita euskara jakitea ere, baloratuko da, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean, Gizarte Langileen eta Gizarteratzeko Teknikarien lanpostuetan: 0,50 puntu gehienez hizkuntza bakoitzagatik.

b.2 eta b.3 apartatuetarako oharrak:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Iragarkiaren kodea: L2216252