254. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak honako hau erabaki du 2022ko abenduaren 7an:

Lehena.–2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ekoan, argitaratutako deialdiaren 4.1 eta 4.2 artikuluak aldatzea jarraian adierazitako moduan. Deialdi horren bidez, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez bete nahi dira, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabidea telematikoki aurkezten ahalko da, ziurtagiri digitala baliatuta, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, esteka honen bidez:

https://mssvalledelqueiles.sedelectronica.es/?x=U8eGaeVio5TyxmQBchOzuG*WbarTO*6vFbgJBalnLWTjDqDGHlBzMwxn0BnM8Sk7PrOxSG-oIqcNyqMjcwuJW7cMZ-k*XeS1ysLZJ4CKfyEJKHIp4XRBIpRslsRsjkAc9r3wWE5UFlmlFuTsGHC9x*Dp3ubn7O-sQrSJ*ysqyz4z1YfcLmfVr06jsvhsy0R8UyxzvAsxWLfWOjaN*6Qjfg

Orobat, eskaerak aurkezten ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatu beste edozein bideren bitartez.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dituzte.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena: Eskabideak aurkezteko epea zabaltzea. Hamabost egunekoa izanen da, deialdia aldatzeko erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2022ko abenduaren 7an.–Mankomunitateko burua, Sofía Faria Teixeira.

Iragarkiaren kodea: L2216656