254. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, euskara teknikariaren lanpostu hutsa oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ekoan, argitaratutako deialdiaren bidez onetsi zen Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen lan publikoaren eskaintza 2022rako, ezartzen dituena enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi berezia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi horretan, besteak beste, euskara teknikariaren lanpostu bat dago, B mailakoa.

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2022ko azaroaren 4ko oso bilkuran, hartutako erabakiaren bidez, toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Lanpostu huts hau oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea:

euskara teknikariaren lanpostu bat. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %35. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi erdia urte osoan. Euskara jakitea: nahitaezkoa, C1 maila.

2.–Onestea oposizio-lehiaketa arautuko duten oinarriak eta ezaugarrien taulak; ebazpen honen eranskinean jasota daude.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen kontra, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Ezkarozen, 2022ko azaroaren 29an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da euskara teknikariaren lanpostua (B mailakoa) betetzea Zaraitzuko Ibaxaren Batzordean, I. eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, betiere betez lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak, eta oposizio-lehiaketaren prozeduraren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, zeina egiten baita abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, hizpide dituena neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Gainera, lanpostu horretan egon daitezkeen beharrak aldi baterako betetzeko, ordezkapen-poltsa bat sortuko da, oposizioko bi ariketetan gutxieneko puntuazioa lortu duten baina ordezkatu beharreko plaza lortu ez duten izangaiek osatua, izangaien puntuazio-ordenaren arabera ordenatuta.

Poltsa horrek indarrean jarraituko du beste deialdi bat egin arte, eta oinarri hauen mende egonen da, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikuluan eta gainerako araudi aplikagarrian xedatutakoaren mende ere.

Deialdi honek indarrik gabe uzten ditu deialdia egiten duen administrazioan lehendik egon daitezkeen kontratazio-poltsak.

1.2. Dagozkion hautaprobak gainditu ondoren, adierazitako lanpostua betetzeko proposatzen den pertsona B mailan sartuko da, eta Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko plantilla organikoan lanpostu horretarako ezarritako ordainsariak jasoko ditu. Gaur egun, lanpostuko osagarri hau ezarrita du: %35.

1.3. Lanaldi erdian jardungo du; hau da, urtean 796 lan-ordu eginen ditu.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta urte bakoitzerako onesten den egutegian jasoko da, nahiz organo administratibo eskudunek aldatzen ahalko duten, zerbitzuaren funtzionamenduan sortutako beharrei erantzuteko.

1.4. Lanpostu huts horiek honako txanda hauetan banatuko dira, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera:

a) Txanda irekia.

b) Dagokionean, erreserba txanda %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat.

c) Dagokionean, erreserba txanda genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.

Prozedura hauetan ez da funtzionarioen arteko igoera txanda murrizturako erreserbarik egonen.

Halakorik bada, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzen diren hautapen-prozeduretan, izangaiek hautaprobak gainditu beharko dituzte eta adierazi duten desgaitasun maila eta kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatu beharko dituzte.

Halakorik bada, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat lanpostuak erreserbatzen diren hautapen-prozeduretan, izangaiek hautapen-prozesuak gainditu beharko dituzte eta genero-indarkeriaren biktimak direla frogatu beharko dute.

1.5. Halakorik bada, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez badute, bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

Halakorik bada, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandetan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

1.6. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek edo halakoen gisan kontratatzen direnek beren lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte eta, arau horretan ezarritako mailen artetik, ezaugarri teknikoen taulan zehazten den mailan sailkatuta geldituko dira.

2. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3. oinarria.–Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

3.1. Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluari.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko administrazio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

3.2. Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

3.3. Unibertsitateko gradu edo diploma titulua, ingeniari teknikoarena edo horien baliokidea edukitzea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

3.4. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskarazko C1 maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea. Titulu edo ziurtagiri hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean bildu den tituluen zerrendan agertu beharko da, edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da.

3.5. Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

3.6. Ez egotea desgaiturik edo gabeturik eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez egotea bereizirik administrazio publiko baten zerbitzutik.

3.7. B1 motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea eta autoa edukitzea.

Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta eutsi beharko zaie kontratua hasten denera arte eta kontratua indarrean dagoen bitartean.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz deitzen den sarrerako hautapen-prozeduran ezin izanen dute parte hartu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xedeko lanpostuan langile finkoak diren enplegatuek.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen bulegoetan aurkeztu beharko dira (Arrotxapea kalea 16, Ezkaroze. Ordutegia: 8:00-15:20), edo telematikoki, mezu elektronikoa bidalita junta@valledesalazar.com helbidera. Horretarako, 15 egun natural egonen dira, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskabideak deialdi honen II. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira, eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean. Ez aurkeztutzat joko dira II. eranskinarekin bat ez datozen eskaerak.

Eredu horiek Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeaaren bulego nagusietan eskuratzen ahalko dira, edo deialdi honen II. eranskinean.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Ez da tasarik ordaindu behar azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik, halakorik ez baitago jasota araudian.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera (II. eranskina) aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeaz besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, ezarritako baremoan aurreikusitako baldintzetan, berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

Batzordean egindako eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria ez da aurkeztu beharko, organo deitzaileak zuzenean igorriko baitio epaimahaiari.

–Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten tituluak edo ziurtagiriak. I. eranskinean ageri dira zehaztuta lanpostu bakoitzerako merezimenduak.

–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) –IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) –Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

–Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.5. Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratuak sinatu aurretik horretarako ezartzen zaien unean. Jatorrizko dokumentuak aurkeztuz egiaztatuko dira, eta erkatu ondoren, interesdunari itzuliko zaizkio.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira; horrez gain, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna leporatu ahalko zaie.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukaturik, onetsiko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Batzordearen iragarki-taulan. Telematikoki ere jakinaraziko da, izangai bakoitzari mezu elektronikoa bidalita.

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar (10) egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak aurrez aurrez aurkeztuko dira, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeaaren bulegoetan, edo, bestela, modu telematikoan, horretarako erabiliz I. eranskineko ezaugarrien taulan zehaztutako helbide elektronikoa.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ebazpen horretan adieraziko da oposizioa noiz, non eta zer ordutan hasiko den.

5.4. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtzen ahal da berehalakoan, baldin izangai bat ere ez bada baztertzen.

5.5. Onartuen eta baztertuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapena Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taulan argitaratuko da.

6.2. Epaimahaiak osatzerakoan, espezialitatearen printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horretarako, epaimahaikideen gehiengo osoak sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazioa izan beharko du, maila akademiko berekoa edo goragokoa, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

6.3. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio epaimahaiaren konposizioa aldatzen bada, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Pertsona horiek epaimahaiarekin lankidetzan jardungo dute, beren espezialitate teknikoetan jardutera mugatuko dira, eta haien txostena loteslea izanen da.

6.6. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Behin epaimahaia eratua denean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik dagoenean edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, jarraituko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoari.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketa fase bakarrean eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara. Lehiaketaldian, oposizioaldia gainditu duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak.

Oposizio-lehiaketako ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuta:

–Oposizioaldia: 60 puntu gehienez ere.

–Lehiaketaldia: 40 puntu gehienez ere.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan eginen diren.

Oposizioaldiko probetarako, bai eta ariketa bakoitzerako ere, dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.1. Oposizioaldia.

Oposizio faseko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Hautaproba egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean eskatu badute.

Proba bat eginen da, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruzkoa. Deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendan ageri diren gaiei buruzkoa izanen da.

Fase hau 60 puntuz baloratuko da, eta baztertzailea izanen da. Gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten pertsonak bazter geldituko dira, eta hurrengo probatik eta ordezkapen-poltsetatik kanpo geratuko dira.

Test motako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena.

Proba honetan izangaiek ezin dute ez hiztegirik ez kalkulagailurik erabili. Orobat, ezin izanen da mugikorrik, smartwach-ik edo beste gailu elektronikorik eraman. Bolalumena soilik eramaten ahalko da, tinta urdin edo beltzezkoa.

Probak egiteko eguna, tokia eta ordua aditzera emanen da prozeduran onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten denean.

Deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, toki-erakundearen iragarki-taulan, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratzean, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten izangaiei, aurkez ditzaten III. eranskinaren araberako autobalorazio inprimakia, behar bezala betea, eta merezimenduak justifikatzeko agirien kopiak, inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Epaimahaiak, hasi baino lehen, ariketa horretarako gehieneko denbora finkatuko du.

Ariketa egiteko emandako gehieneko denbora agortzean, eta epaimahaiak pliken sistemaren bidez azterketa guztiak jaso ondoren, ariketako emaitzak argitaratuko dira Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki taulan. Izangaiei mezu elektronikoa bidalita ere jakinaraziko zaizkie.

7.2. Lehiaketa fasea edo merezimenduak baloratzeko fasea.

Izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren III. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

Fase hau 40 puntuz baloratuko da, eta ez da baztertzailea izanen.

Lehiaketa fasea baloratzeko, oposizio fasea gainditu duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak.

Oposizio fasea bukaturik, 10 egun balioduneko epea irekiko da oposizio fasea gainditzen duten izangaiek merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkez dezaten.

7.2.1. Merezimendu profesionalak: gehienez ere 28 puntu.

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 28 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 2,5 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 1,75 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,86 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.1, a.2 eta a.3 ataletarako oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez ere 28 puntukoa izanen da apartatu honen puntuazioa.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

Merezimendu profesionalak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagirian agertu behar dira zerbitzuaren iraupena, betetako lanbide-kategoria eta lan-bizitzaren txostena. Dokumentazio horretan agertu behar dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta amaiera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.

Deialdia egiten duen toki erakundeari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

7.2.2. Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 12 puntu):

a) Deialdian, I. eranskineko lanposturako, eskatzen den maila baino goragoko titulu bat daukala frogatzeagatik: 12 puntu.

7.3. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa argitara emanen da Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki taulan, eta izangaiei mezu elektroniko bidez ere jakinaraziko zaie. Hala, 5 egun balioduneko epea ezarriko da, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek puntuazioaren edo merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

7.4. Epaimahaiak behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratuko dira Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taulan, eta izangaiei mezu elektroniko bidez ere jakinaraziko zaizkie.

8. oinarria.–Baldintzak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du hautaprobak gainditu ondoren lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten:

a) Deialdiaren ezaugarrien taulan eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Euskararen eskakizuna duen lanposturen bat eskuratu nahi duten izangaiek aurkeztu beharko dute eskatutako maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera; zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako edozein (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa). Dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak maila-proben bidez emandako frogagiriak, hain zuzen ere uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria aplikatuz antolatutako maila-proben bidez emandako frogagiriak (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak.

c) Halakorik bada, indarkeriaren biktima diren emakumeen izaera baliarazi duten izangaiek hauetakoren bat aurkeztu beharko dute: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial. Halaber, izaera hori egiazta dezakete gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen txostenaren bidez.

8.2. Tramite hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taulan argitaratuko da, eta izangaiei mezu elektroniko bidez ere jakinaraziko zaie.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

9. oinarria.– Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori I. eranskineko ezaugarrien taulan ezarritakoaren arabera argitaratuko da.

9.2. Toki erakundearen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Batzorde iragarki-taulan izendapen proposamena argitaratu edo proposamen hori izangaiei mezu elektroniko bidez jakinarazi eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.5. Deialdiaren xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 8.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10. oinarria.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea

10.1. Toki erakundeko funtzionario izendatuko dira edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, kasuan kasuko lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

10.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

10.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira lanpostuaz.

10.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.

10.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11. oinarria.–Ordezkapen-poltsaren funtzionamendua.

11.1. Zerrendan lehentasuna finkatzeko, probetan lortutako puntuazio handienari erreparatuko zaio. Berdinketa gertatuz gero, desgaitasun-maila handiena duenak izanen du lehentasuna, eta, berdinketak jarraituz gero, 55 urtetik gorakoak. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, bigarren proban (proba praktikoa) puntuazio altuagoa erdiesten duenaren alde jokatuko da.

11.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan sartuko dira 7. oinarriko 1. apartatuan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten pertsona guztiak.

11.3. Deialdi honen babesean eratutako zerrendak indarrean egongo dira beste hautaketa-prozesu baterako deialdia egin arte.

11.4. Zerrenda kudeatuko da oinarri hauetan xedatutakoaren arabera, eta oinarriotan xedatuta ez dagoen orotan, Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituko zaio.

11.5. Lokalizatzeko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), bai eta helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

11.6. Aldi baterako kontratazioa egin behar denean lanpostu baterako, dei eginen zaio une horretan zerrendako lehen lekuan dagoen izangaiari. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera eginen dira telefonoz bi lanegun jarraitutan, eta dei horien frogak jasoko dira; alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko hori bidaltzen denetik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai batekin harremanetan jarri, eta kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak erantzuten ez badu edo uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, 9.7 atalean xedatutakoarekin bat.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan duen lehentasunari eutsiko dio eta zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izendapena eginda, Batzordeak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia.

11.7. Honako hauek onartuko dira arrazoi justifikatu gisa eskainitako lanpostuan kontratatzeari uko egiteko, eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun edo aitatasun baimena.

c) Hiru urtez azpiko haurra zaintzea, edo hiru urtez azpiko adingabea harrera iraunkorrean edo adoptatua izatea.

d) Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

e) Norberaren ezkontza edo Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera parekatutako egoera, baldin eskainitako kontratazio administratiboaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epearen barnean.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio-araubidekoa edo lan-araubidekoa.

g) Ikasketak aurrez aurre egiten egotea, eskaintzen den kontratuaren ordutegi berean.

h) Desgaitasunen bat behar bezala onartua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren ezaugarri bereziekin.

Aipatu egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, errefusatu duten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta modu fede-emailean justifikatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean segituko dute.

Baldin ez bada epe barrenean aurkezten kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute berriz prest daudela lanean jarduteko, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

11.8. Izangaiak zerrendatik baztertuta geldituko dira honako kasu hauetan:

a) Kontratazio eskaintza onartu eta gero, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu horren arrazoia baldin bada beste kontratu bat sinatu dela beste entitate publiko edo pribatu batekin. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu honetan, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

c) Lanpostua uztea.

d) Probaldia ez gainditzea, kontratuan ezarri den kasuetan.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

12. oinarria–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiari eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, argitara emanen da Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taulan eta posta elektronikoaren bidez.

13. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren eta honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko buruari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, eskumena duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

I. ERANSKINA

Honako deialdi honen ezaugarrien taula: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA
(Adierazi)

HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUA

BESTE BETEKIZUN BATZUK

1

Euskara teknikaria

B

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

Lanaldi erdia, finkoa.

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

Unibertsitateko gradu edo diploma titulua, ingeniari teknikoarena edo horien baliokidea edukitzea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Ingelesa, frantsesa edo alemana

C1 euskara-maila, B motako gidabaimena

2.–Txandak (hala badagokio, adierazi lanpostu kopurua).

LANPOSTUA

TXANDA IREKIKO PLAZA KOPURUA

%33KO DESGAITASUNA EDO HANDIAGOA
DUTENENTZAT ERRESERBATUTAKO PLAZA KOPURUA

GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN
EMAKUMEENTZAT ERRESERBATUTAKO PLAZA KOPURUA

Euskara teknikaria

1

0

0

3.–Baldintzak.

3.1. Espainiako nazionalitatea izateko betebeharra duten lanpostuak (plaza zenbakiak adierazi): 1

3.2. Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

3.3. Unibertsitateko gradu edo diploma titulua, ingeniari teknikoarena edo horien baliokidea edukitzea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

3.4. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskarazko C1 maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea. Titulu edo ziurtagiri hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean bildu den tituluen zerrendan agertu beharko da, edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da.

3.5. Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

3.6. Ez egotea desgaiturik edo gabeturik eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez egotea bereizirik administrazio publiko baten zerbitzutik.

3.7. B1 motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea eta autoa edukitzea.

3.8. Aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz deitzen den sarrerako hautapen-prozeduran ezin izanen dute parte hartu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xedeko lanpostuan langile finkoak diren enplegatuek.

4.–Tasa:

4.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa: 0.

5.–Oposizioko probak:

Lanpostua: Euskara teknikaria

–Lehenbiziko proba teorikoa:

Oposizio faseko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Proba bat eginen da, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruzkoa. Deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendan ageri diren gaiei buruzkoa izanen da.

Fase hau 60 puntuz baloratuko da, eta baztertzailea izanen da. Gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten pertsonak bazter geldituko dira, eta hurrengo probatik eta ordezkapen-poltsetatik kanpo geratuko dira.

Test motako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena.

Proba honetan izangaiek ezin dute ez hiztegirik ez kalkulagailurik erabili. Orobat, ezin izanen da mugikorrik, smartwach-ik edo beste gailu elektronikorik eraman. Bolalumena soilik eramaten ahalko da, tinta urdin edo beltzezkoa.

Probak egiteko eguna, tokia eta ordua aditzera emanen da prozeduran onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten denean.

Deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, toki-erakundearen iragarki-taulan, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

Epaimahaiak, hasi baino lehen, ariketa horretarako gehieneko denbora finkatuko du.

Ariketa egiteko emandako gehieneko denbora agortzean, eta epaimahaiak pliken sistemaren bidez azterketa guztiak jaso ondoren, ariketako emaitzak argitaratuko dira Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki taulan. Izangaiei mezu elektronikoa bidalita ere jakinaraziko zaizkie.

6.–Euskara teknikariaren lanposturako gai-zerrenda.

–Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna.

–18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren egitura eta eginkizunak.

–Nafarroako toponimia erabiltzeko oinarrizko jarraibide teknikoak (Nafarroako Gobernuaren argitalpena).

–Nafarroako Gobernuaren departamentuetako hizkuntza-planen egitura eta edukia.

–Nafarroako Gobernuaren Euskararen Lehendabiziko Plan Estrategikoa: helburuak, jarduketa ardatzak eta Ebaluaziorako txosten betearazlearen ondorioak.

–Inkesta soziolinguistikoak. Inkestaren ezaugarriak, eta euskarak Nafarroan 1991tik izan duen egoeraren bilakaera: ezagutza, erabilera eta jarrerak.

–Euskaltzaindiaren hizkuntza-araudia.

–Euskara Batuaren Eskuliburua-EBE: 1-1458 atalak.

–42/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzen duena: A1 eta A2 mailak.

7.–Toki erakundearen deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira aurrez aurre Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen bulegoetan (Arrotxapea kalea 16, 31690 Ezkaroze, Nafarroa; ordutegia: 08:00etatik 15:20ra), edo bide telematikoz, posta elektronikoko helbide honen bidez: junta@valledesalazar.com.

8.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/230/30

9.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak 2022ko azaroaren 4an egin bilkuraren bidez.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/ANEXO_II_SOLICITUD_C_OPOSICION_E.pdf

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

–Enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduen autobaloraziorako agiria eskuratzen ahalko da aurrez aurre Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen bulegoetan (Arrotxapea kalea 16, 31690 Ezkaroze, Nafarroa; ordutegia: 08:00etatik 15:20ra), edo bide telematikoz eskaturik, posta elektronikoko helbide honen bidez: junta@valledesalazar.com.

Iragarkiaren kodea: L2216412