254. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VILLATUERTA

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7koan, argitaratu ziren deialdiaren oinarriak, xedea izanik merezimendu-lehiaketaren bidez betetzea lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Ikusi da iragarki horretan akats bat zegoela, 7.b oinarrian. Hortaz, zuzentzen da, eta honela idatzia gelditzen da:

b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 40 puntu:

Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza-ikastaroak egiteagatik, eta lanpostuarekin lotutako LH2, erdi mailako gradua edo haren baliokidea den titulazioa edukitzeagatik, irizpide hauen arabera ateratzen diren puntuazioak emanen dira:

b.1. Erdi mailako gradua, LH1 edo baliokidea: espezialitate bakoitzeko 10 puntu.

b.2. Goi mailako gradua, LH2 edo baliokidea: espezialitate bakoitzeko 15 puntu.

b.3. 50 ordu bitarteko ikastaroak: 1,50 puntu ikastaro bakoitzeko.

b.4. 50 ordutik 100 ordura bitarteko ikastaroak, edo ordu gehiagokoak: 3,00 puntu ikastaro bakoitzeko.

Goi mailako graduak edo baliokideak baztertu egiten du espezialitate bereko erdi mailako gradua edo baliokidea.

Ez dira baloratuko iraupen orduak zehaztuta ez dauzkaten ikastaroak.

Apartatu honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Villatuertan, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2216489