254. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN
–MUSIKA ESKOLA–

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Akatsa atzeman da deialdi honen I. eranskinaren argitalpenean (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezia, azaroaren 28koa): lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera; eta, hortaz, zuzendu egin behar da.

Eskaerak aurkezteko epe berria irekitzen da, 15 egun naturalekoa, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Aipatu aldizkarian argitaratu ziren deialdietako baterako eskabidea jada aurkeztu duten izangaiek ez dute berriz aurkeztu beharko.

I. ERANSKINA

Honela dioen tokian:

3.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa (lanpostu zenbakia(k) adierazi): 11.

Honela behar du:

3.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa: Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.

Azkoienen, 2022ko abenduaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2216661