254. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

314/2022 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren lehendakariak emana, zeinaren bidez onesten baita aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion 1 lanpostu huts oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

EBAZTEN DUT:

1. Zuzendariaren lanpostu batera oposizio-lehiaketa bidez sartzeko prozeduraren deialdia onestea.

2. Deialdi hau eta haren oinarri eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko azaroren 30ean.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

DEIALDIA, IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLEN ERAKUNDE AUTONOMOAREN ZERBITZURA ARITZEKO ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO EZOHIKO PROZESUARI DAGOKION ZUZENDARIAREN LANPOSTU HUTS BAT OPOSIZIO-LEHIAKETAREN BIDEZ BETETZEKO, ENPLEGU PUBLIKOAN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO NEURRIAK EZARTZEN DITUEN 20/2021 LEGEAN XEDATUTAKOAREN ARABERA

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak betez, eta oposizio-lehiaketa bidezko prozeduraren bitartez, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen babesean egiten den aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barruan, Zuzendariaren 1 lanpostu -B mailakoa-, gehienez, betetzea, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak Erakunde Autonomoaren zerbitzura aritzeko. Behin betiko lanpostu zehatza eta lanpostu-zenbakiaren identifikazioa, baldintzak eta araubide juridikoa lanpostu hutsa hautatzeko unean onetsiko dira, xede horretarako deitutako lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren, hala dagokionean.

1.2. Aipatu lanpostu hutsa honako txanda honetan banatuko da:

a) Txanda irekia: 1 lanpostu.

1.3. Deialdi honen bidez izendatzen edo kontratatzen diren izangaiek beren lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko dituzte eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurriena; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko:

3.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek -zuzenbidez bereizita ez badaude-, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Haur Hezkuntzako Unibertsitateko Gradu-titulua, Unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo baliokidea den titulu bat edukitzea, edo hura erdiesteko maneran egotea, eskabideak aurkezteko mugaegunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Euskara jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi izanez gero, lanposturako eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat eduki beharko da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

e) Europar Batasuneko hizkuntza jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi izanez gero, maila hori egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat eduki beharko da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

f) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.

g) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

h) Ezin izanen dute parte hartu Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek.

Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

i) Haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin bat, adingabeekin ohiko harremana edukitzea eskatzen duten lanpostuetara sartzeko ezinbestekoa da epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik edo gizakien salerosketagatik.

Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuak araututako Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo baten bidez egiaztatuko da betekizun hori.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte aurreko baldintza horiek. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eduki beharko dira, eta indarrean egon beharko dute lanpostuaren jabetza hartu arte.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunearen bidez, deialdi honi dagokion aipamenean.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

4.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa honako hau da:

B maila

22,00 euro

Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzeko unean, ordaintzeko sistema seguru baten bidez. Dagokion tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.4.1. Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek telematikoki aurkeztu beharko dute dokumentazio hau, kasuaren arabera:

a) Haur Hezkuntzako Unibertsitateko Gradu-titulua, Unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo baliokidea den titulua, edo hura erdiesteko maneran egotea, eskabideak aurkezteko mugaegunean.

b) Euskara jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi dutenek, lanposturako eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat aurkeztu beharko dute, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

c) Europar Batasuneko hizkuntza jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi dutenek, maila hori egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat aurkeztu beharko dute, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

d) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuak araututako Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa.

e) Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudun batek emana– aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidearekin batera.

f) Era berean, desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denboraren eta/edo bitartekoen egokitzapenak eskatuz gero, hala jakinarazi beharko dute eskaeran, eta zehaztu, horretarako prestatutako espazioan, zein den eskatutako egokitzapena edo zein diren eskatutako denboraren eta/edo bitartekoen doikuntzak. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskaera aurkezteko unean, 4.4.1. apartatuan ezarritakoarekin bat.

4.4.2. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, gutxienez hiru, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapena http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitaratuko da, dagokion fitxan.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

5.3. Epaimahaiaren osaera aldatzen bada, epaimahaikideek parte ez hartzeko edota haiek errekusatzeko legez ezarritako kausak direla-eta, jendaurrean emanen da horren berri izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu ez jardun gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan, ez eta jardun ere epaimahaiburua eta idazkaria edo haien ordez ari direnak bertan ez badaude.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdien oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea amaituta, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da, eta http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitaratzeko aginduko da.

6.2. Behin-behineko zerrenda http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean horretarako gaitutako helbidean.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webguneko deialdiaren fitxan argitaratuko da.

6.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Oposizio-lehiaketa prozeduraren garapena.

7.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldian, bi proba eginen dira, lanpostuaren zereginak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.

b) Merezimenduen balorazioko fase edo lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren III. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.

7.2. Oposizioaldia: 60 puntu.

7.2.1. Oposizioaldia 2023ko bigarren seihilekotik aurrera hasiko da eta oinarri honetan deskribatutako proba egin beharko da.

7.2.2. Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestean adieraziko dira proba egiteko eguna, tokia eta ordua.

7.2.3. Oposizioaldiko probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.2.4. Hautaproba egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean halakorik eskatu badute.

7.2.5. Oposizioaldiak honako proba hauek izanen ditu:

1. proba: izangaiek deialdi honen II. eranskinean jasotako gai-zerrendaren gaiei buruzko 50 galdera –test modukoak– gehienez erantzun beharko dituzte idatziz, gehienez ere 75 minutuko epean. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa.

Proba egin aurretik zehaztuko dira hori baloratzeko irizpideak eta nola zigortu akatsak hainbat erantzun-aukera dituzte dituzten galderetan.

2. proba: ariketa teoriko-praktikoa, idatziz garatu eta ebatzi beharko dira deialdi honen II. eranskineko gaitegian jasotako gaiei buruz Epaimahaiak proposatutako galderak eta kasu praktikoak. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du izangaiek zenbat denbora izanen duten ariketa egiteko.

1. proban, gehienez ere, 25 puntu lortzen ahalko dira; 2. proban, 35 puntu, gehienez ere. Guztira 60 puntu lortzen ahalko dira, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira ariketaren balioaren %50 lortzen ez duten izangaiak.

7.2.6. Proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.3. Lehiaketaldia: 40 puntu.

7.3.1. Behin oposizioaldia amaituta, 10 egun balioduneko epea irekiko da oposizioaldia gainditu duten izangaiek merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkez ditzaten.

7.3.2. Alegatutako merezimenduak egiaztatzeko agiriak telematikoki aurkeztu beharko dira, deialdiaren aipamenean ezarritako estekaren bitartez, eta III. eranskineko merezimenduen baremoan ezarritako apartatuei jarraikiz.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, dagokion administrazio publikoko organo eskudunak emana, non, zehatz-mehatz jasoko baitira Iruñeko Udala ez den beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak, III. eranskineko baremoan aurreikusitako baldintzetan, eta berariaz adieraziko baitira lanpostuaren izena (dagokion plantilla organikoaren arabera), lanpostuaren maila, egindako zerbitzu bakoitzaren hasiera- eta amaiera-datak, bai eta egoki den beste edozein datu gehigarri ere.

–Deialdi honen III. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen dituzten merezimenduak egiaztatzeko agiriak.

Ez dira aurkeztu beharko, deia egiten duen organoak Epaimahaiari zuzenean emanen baitizkio, honako hauek:

–Haur Eskolen Erakunde Autonomoan egindako eta aitortutako zerbitzuen egiaztagiria.

–Haur Eskolen Erakunde Autonomoan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat lanposturik eskuratu gabe gainditu izanaren egiaztagiria.

7.3.3. Merezimenduen balorazioan, bakarrik hartuko dira kontuan deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen III. eranskinean ezarritako baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko dira.

7.3.4. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako baremoan ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.

7.3.5. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.3.6. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitara emanen ditu izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia.

7.3.7. Epaimahaiak behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitaratuko dira merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak.

7.4. Azken kalifikazioa.

7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.

7.4.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan badirau, merezimendu profesionalen apartatuan puntuaziorik altuena duen pertsonaren alde ebatziko da.

Aurreko irizpideei jarraituta ere, berdinketa hausten ez bada, Kalifikazio-epaimahaiak xede horrekin eginen duen zozketa bakarraren bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.4.3. Behin oposizioaldia eta lehiaketaldia amaituta, epaimahaiak http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitaratuko du proba gainditu duten izangaien zerrenda, eta organo eskudunari helaraziko dio, betebeharrak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egiteko.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko tramitea egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta lanpostu hutsak hautatzeko 10 eguneko epea ematen dela.

Informazio hori http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitaratuko da, dagokion fitxan.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, lehentasun-hurrenkeran jakinaraziko dituzte dagokion deialdian nahiago dituzten lanpostu hutsak.

8.2. Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek, sartzeko prozedurarako zehaztutako lanpostu-kopuruan lekua badute eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldira deitu badira, lehentasuna izanen dute lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, gainerako izangaien aurretik.

Aurrekoa gorabehera, aipatutako desgaitasuna duten izangaiak badaude eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, haien desgaitasunera hobekien egokitzen direnak eskainiko zaizkie, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horri buruz egindako txostenarekin bat.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzeko 10 egun balioduneko epe horretan bertan, hautaprobak gainditu ondoren lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) aurkeztu beharko dituzte baldintza hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak:

a) Deialdiaren I. eranskinean eskatzen diren tituluen kopia konpultsatua, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu ordaindu izanaren ordezkagiriarena, edo, hala badagokio, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen horiek eskuratzeko moduan egon izanaren ziurtagiria.

9.–Izendapen- edo kontratazio-proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen- edo kontratazio-proposamen hori Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren web-fitxan argitaratuko da.

9.2. Lanpostu hutsak hautatzeko hamar egun balioduneko epe horretan bertan, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, ezertan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 9.2. apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Haur Eskolak Erakunde Autonomoko funtzionario izendatuko dira edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, kasuan kasuko lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

10.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko ditu izendatuak, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean segitzea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena, edo kontratazioa, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

10.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira lanpostuaz.

10.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.

10.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

11.1. Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, eta 2017-2019ko aldirako Iruñeko Udaleko zein haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren eranskinean jasotako prozedurarekin -non arautzen baita Iruñeko Udaleko langileen administrazio-araubideko kontratazioa-, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek eratuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu eta bertan lanposturik eskuratu ez duten izangaiekin:

a) Lanposturik lortu gabe gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen-prozesuko oposizioaldian ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

11.2. Ebazpenaren bidez hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpen hori jakinarazi eta biharamunetik aitzina, aurreko apartatuan aldi baterako kontratazioetarako zerrendak osatzeko aurreikusitako izangaiei, jarraian adierazten diren agiriak aurkezteko:

–Deialdiaren 3. oinarrian eskatutako tituluen agiri originala edo administrazioak edo notarioak konpultsatutako kopia, edo hori erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena.

Ebazpen hori argitara emanen da, dagokien langileen zerrendekin batera, http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean.

11.3. Adierazitako epearen barnean eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenak zein eskatutako betekizunak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, eta galduko dituzte deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, ezertan galarazi gabe parte-hartzeko eskabidean faltsukeria egiteagatik legokiekeen erantzukizuna.

11.4. Eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea noiz bukatu eta egun horretan bete behar direla ulertuko da, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.

11.5. Behin agiriak aurkezteko epea amaituta, onetsiko dira, hala behar izatera, aldi baterako kontrataziorako honako izangai-zerrenda hauek, eta argitara emanen dira http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean:

a) Lanposturik lortu gabe gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen-prozesuko oposizioaldian ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

11.6. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera. Berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

Bestalde, oposizioaldian puntuazioaren %30 lortu duten izangaien ordena oposizioaldian lortutako puntuaziorik handienak zehaztuko du. Berdinketarik bada, zozketari dagokionez ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

Zozketa aurretik egin ez bada, prozeduraren une honetan eginen da.

11.7. Aurreko apartatuan ezarritako hurrenkerari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan, hiru lanpostuetako lehena erreserbatuko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten zerrendako pertsonentzat, baldin eta dagozkien hautaprobak gainditu eta dagozkien zeregin eta funtzioekin bateragarri direla egiaztatzen badute, betiere lortutako puntuazioa eta gainditutako proba-kopurua kontuan harturik.

11.8. Zerrenda horiek subsidiarioki aplikatuko dira, funtzio publikoan sartzeko hautapen-prozesu baten ondorioz indarrean dauden kontrataziorako izangaien zerrenden atzetik.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa zein interesdunendako jakingarriak izan daitezkeen argibide orokor guztiak http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/webgunean argitaratuko dira.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2022ko azaroaren 30ean.

I. ERANSKINA

Deialdiaren berariazko ezaugarrien taula

LANPOSTU
KOPURUA

LANPOSTUA

LANALDIA

ESKATUTAKO TITULAZIOA

ARAUBIDEA

HIZKUNTZA
ESKAKIZUNA

BESTELAKO
BALDINTZAK

1

ZUZENDARIA

Lanaldi osoa

Haur Hezkuntzako Unibertsitateko Gradu-titulua, Unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo baliokidea den titulua

Funtzionarioa

Ingelesa-B1

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

Parte orokorra.

1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa: Atariko titulua eta Lehen titulua.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: Atariko titulua.

3. gaia.–Parlamentua edo Nafarroako Gorteak: osaera, antolaketa eta funtzioak. Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria: hautaketa, izendapena eta eskudantziak.

4. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile-motak. Funtzionario publikoen hautaketa. Funtzionario izaera hartzea eta galtzea. Administrazio-karrera. Egoera administratiboak. Lanpostu-hornikuntza. Eskubideak eta betebeharrak.

5. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratu-tipologia eta araubide juridikoa. Publikotasun-arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Xedapen orokorrak eta dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

6. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua: "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua: "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua "Pertsonen eskubideak".

7. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio esparruaz eta Nafarroako Ogasun Publikoaz Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

8. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako: Berdintasun-printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa.

9. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

10. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integraleko Neurriak arautzen dituena. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. 14/2015 Foru Legeak garatzen duen ekintza-plana.

11. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak.

Zati espezifikoa.

12. gaia.–2/ 2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.

13. gaia.–3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena.

14. gaia.–28/2007 Foru Dekretua, martxoaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duena eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen dituena.

15. gaia.–95/2022 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, Haur Hezkuntzako antolakuntza eta gutxieneko irakaskuntzak arautzen dituena.

16. gaia.–61/2022 Foru Dekretua, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.

17. gaia.–Kudeaketaren antolaketa, organigrama eta Estatutuak Iruñeko Udaleko Haur Eskoletan.

18. gaia.–Hezkuntza-proiektua eta Proposamen Pedagogikoa Haur Hezkuntzako lehen zikloko Nafarroako ikastetxeetan.

19. gaia.–Familia giza-garapenaren testuinguru gisa: familiaren gizarte-bilakaera. Familia ereduak. Rolak. Familiaren funtzioak. Hezkuntza-estiloak. Gurasotasun positiboa.

20. gaia.–Korronte pedagogiko nagusien planteamenduak eta eragina 0-3 urteko zikloan. Eskola Berria. Ikuspegi eta metodo pedagogiko garrantzitsuenak: Reggio Emilia ikuspuntua, konstruktibismoa, Waldorf pedagogia, Emmi Pikcler pedagogia, Montessori metodoa eta Heike Freireren pedagogia berdea.

21.gaia.–Iruñeko Udaleko Haur Eskolen ildo pedagogikoa. Printzipio komunak.

22. gaia.–Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxearen antolaketa. Hezkuntza-koherentzia, profesionalen jarrerak. Espazioen eta denboren antolaketa.

23. gaia.–Giroa. Ekipamendua, material pedagogikoak eta curriculum-materialak, 0tik 3 urtera bitarteko hezkuntza-etapan.

24. gaia.–Kalitatea eta berrikuntza. Kalitate-faktoreak haur-eskolaren antolaketan eta funtzionamenduan. Kultura estatikoa eta kultura dinamikoa.

25. gaia.–Ebaluazioa haur-eskolan. Ebaluazioaren funtzioa. Ebaluazio-estrategiak, -teknikak eta -tresnak. Behaketa ebaluazio-teknika gisa. Ikastetxearen ebaluazioa eta hobetzeko planak.

26. gaia.–Familiaren eta haur-eskolaren arteko harremanak.

27. gaia.–Hezkuntzako esku-hartze printzipioak eta oinarrizko metodologia, 0tik 3 urtera bitarteko hezkuntza-zikloan.

28. gaia.–Hezkuntza-ikerketa: dokumentazioa haur-eskolan. Idatzizko, ikusizko eta ikus-entzunezko dokumentazioa. Dokumentazioaren funtzioak, helburua eta trataera.

29. gaia.–Haurrarendako garrantzitsuak diren alderdiei eskolan ematen zaien arreta: harrera, janaria, loa, pixoihala aldatzea eta esfinterren kontrola.

30. gaia.–Gatazken lanketa haur-eskolan.

31. gaia.–Haur-eskolako Zuzendaritzaren funtzioak eta ardurak. Kudeaketa estiloak. Helburuak eta printzipioak.

32. gaia.–Pertsonen arteko harremanak eta talde-lana. Taldean parte hartzea zuzendari rola edukita. Langileen motibazioa. Bileren gidaritza eraginkorra.

33. gaia.–Arazoak aztertzea eta erabakiak hartzea. Irtenbideak sortzeko teknikak. Erabaki eraginkorrak.

34. gaia.–Gatazken konponbidea. Negoziazioa eta bitartekaritza. Hitzarmen eraginkorrak. Elkar-ulertzeko giroa sortzea. Estresaren kudeaketa.

35. gaia.–Adimen emozionala zuzendaritzari aplikatuta. Giza faktorea laneko eta antolaketako gako gisara. Emozioak. Komunikazioaren eraginkortasuna.

36. gaia.–Informazioa eta komunikazioa. Komunikazioa hobetzeko teknikak. Lan-giroa.

37. gaia.–Denboraren kudeaketa: eskolako zuzendaritzan kontrolatu beharreko alderdia. Lan pertsonalaren antolaketa. Presako lanak eta lehentasunezko lanak. Lanaren antolaketa.

38. gaia.–Lan-arriskuen prebentzioa nola kudeatu haur-eskoletan. Lan- eta osasun-baldintzak.

39. gaia.–Hezkidetza eta berdintasunerako hezkuntza.

40. gaia.–Osasunerako hezkuntza haur-eskolan. Haur-eskola osasun-eragile gisa. Gaixotasun-egoeretan esku hartzea haur-eskolan. Istripuen prebentzioa eta lehen sorospenak.

41. gaia.–Elikadura osasungarria haur-eskolan. Haurren elikaduraren garapena eta ezaugarriak. Elikadura eta familia.

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 30 puntu.

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 30 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, aldi baterako izaeraz egindako zerbitzuak: 4 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.2) Iruñeko Udalean eta eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 0,50 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean egindako zerbitzuak: 1,50 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.1, a.2 eta a.3 apartatuetarako oharrak:

1. a) apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

2. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

3. Zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 10 puntu.

b.1) Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan lanpostu berean sartzeko azken prozesua lanposturik eskuratu gabe gainditu izana: 5 puntu.

b.2) Beste titulazio akademiko batzuk:

b.2.1) Titulazio ofizialak eta master-tituluak, maila berekoak edo goragokoak, deialdian sartzeko titulazioa baloratu gabe: 1,25 puntu titulazio ofizial bakoitzeko, gehienez ere 2 titulazio (2,50 puntu gehienez).

b.2.2) Deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzak, 10 orduko edo gehiagoko iraupena dutenak eta 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerakoak: 0,5 puntu prestakuntza-ekintza bakoitzeko, gehienez ere 5 prestakuntza (2,50 puntu gehienez).

Ohar garrantzitsua (B2.1 eta B2.2):

Titulu eta prestakuntza-ekintza guztiek aurkezten den lanpostuarekin lotuta egon beharko dute, zeharkako prestakuntza-ekintzak barne, hala nola informatika, berdintasuna edo prebentzioa.

b3) Hizkuntzak.

Ingelesa, frantsesa, alemana eta euskara: Ingelesa, frantsesa edo alemana jakitea, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, baita euskara jakitea ere, baloratuko da, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez bada: 0,50 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Iragarkiaren kodea: L2216428