254. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, honako hau ebatzi du:

1. Onestea Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko I. eranskinean zerrendatutako lanpostuen gehieneko lanpostu-kopuru baterako sarbidea merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez egiteko prozeduren deialdiak, bai eta horien oinarriak ere.

2. Deialdi hauek, eta haien oinarriak eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Deialdi hauek eginen dira aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta oinarri hauetan ezarritakoari jarraikiz.

OINARRIAK

1.–Deialdien xedea.

1.1. Deialdi hauen xedea da, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak betez, eta merezimendu-lehiaketa bidezko prozeduraren bitartez, I. eranskinean zerrendatutako gehieneko plaza kopuru bat betetzea Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen babesean egiten den aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barruan. Behin betiko lanpostu kopuru zehatza eta lanpostu-zenbakien identifikazioa, baldintzak eta araubide juridikoa lanpostu hutsak hautatzeko unean onetsiko dira, xede horretarako deitutako lekualdatze-lehiaketak ebatzi ondoren, hala dagokionean.

1.2. Lanpostu bakoitzak hautaketa-prozesu independentea izanen du, eta ebazpen honetan ezarritako oinarrien arabera arautuko da horietako bakoitza.

1.3. Eskainitako lanpostu guztiak txanda irekiaren bidez beteko dira, eta ez da egonen igoera txandarik, ez eta desgaitasuna dutenendako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako lanpostuen erreserbarik ere.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozeduran onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek -zuzenbidez bereizita ez badaude-, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Euskara jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi izanez gero, lanposturako eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat eduki beharko da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

g) Europar Batasuneko hizkuntza jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi izanez gero, maila hori egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat eduki beharko da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

h) I. eranskinean hala zehazten bada, eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

Betekizun hori egiaztatzeko Giza Baliabideetako Idazkaritza Teknikoari baimena eman beharko zaio egiaztagiri hori eska diezaion Sexu-delitugileen Erregistro Zentralari, edo abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuak araututako Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko egiaztagiria aurkeztu.

i) Ezin izanen dute parte hartu Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek.

Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte aurreko baldintza horiek. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eduki beharko dira, eta indarrean egon beharko dute lanpostuaren jabetza hartu arte.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Internet bidez, www.pamplona.es webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraiki: "Izapideak eta lizitazioak’’, "Lan-eskaintzak’’, "Enplegu publikoa’’, "Enplegu publikoko deialdiak’’, deialdi bakoitzari dagokion aipamenean.

4.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasak honako hauek dira:

–A mailako lanpostuak: 25 euro.

–B mailako lanpostuak: 22 euro.

–C mailako lanpostuak: 15 euro.

–D mailako lanpostuak: 10 euro.

–E mailako lanpostuak: salbuetsita.

Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzeko unean, telematikoki ordaintzeko sistema seguru baten bidez.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.4.1. Eskaera aurkezteko unean, izangaiek eskaneatuta aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau:

1. I. eranskinean ezarritako betekizunak betetzen direla frogatzeko agiriak (deialdiaren xede den lanpostuari dagozkionak, eta 3. oinarrian zehaztutakoak).

2. Deialdiaren II. eranskinean ezarritako baremoari jarraikiz alegatutako merezimendu guztien agiriak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian (III.eranskina) agertzen diren hurrenkera berean ordenatuta.

3. Merezimenduen autobalorazioko inprimakia (III.eranskina), behar bezala beteta.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, dagokion administrazio publikoko organo eskudunak emana, non, zehatz-mehatz jasoko baitira Iruñeko Udala ez den beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak, II. eranskineko baremoan aurreikusitako baldintzetan, eta berariaz adieraziko baitira lanpostuaren izena (dagokion plantilla organikoaren arabera), lanpostuaren maila, egindako zerbitzu bakoitzaren hasiera- eta amaiera-datak, bai eta egoki den beste edozein datu gehigarri ere.

–Euskara jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi dutenek, lanposturako eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat aurkeztu beharko dute, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

–Europar Batasuneko hizkuntza jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi dutenek, maila hori egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat aurkeztu beharko dute, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

Ez dira aurkeztu beharko, deia egiten duen organoak epaimahaiari zuzenean emanen baitizkio, honako hauek:

–Iruñeko Udalean egindako eta aitortuako zerbitzuen egiaztagiria.

–Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat lanposturik eskuratu gabe gainditu izanaren egiaztagiria.

4.4.2. %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria -organo eskudun batek emana- aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidearekin batera.

4.4.3. Agiri horiek telematikoki aurkeztu beharko dira, deialdiaren aipamenean txertatutako estekaren bitartez, eta, merezimenduen baremoan ezarritako apartatuei jarraikiz.

4.4.4. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio-epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

4.4.5. Nahikoa izanen da agirien kopia sinpleak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du halako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, deialdi bakoitzeko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da, eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es) argitaratzeko aginduko da, dagokion deialdiaren web-fitxan.

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztuko dira www.pamplona.es webgunean argitaratutako deialdiaren fitxaren bidez.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, deialdi bakoitzean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko da, dagokion deialdiaren web-fitxan.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta Iruñeko Udalaren webguneko deialdiaren fitxan argitaratuko da.

5.4. Izangaiei ez zaizkie tasak itzuliko, baldin eta baztertuak izan badira beraiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Kalifikazio-epaimahaia deialdi hauek onetsi ondoren eta izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, gutxienez hiru, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko da, deialdi bakoitzaren web-fitxan.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

6.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketa guztietan edo horietako batzuetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

7.1. Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozedura hauek merezimenduak baloratzeko fase edo lehiaketa bakarrean eginen dira, eta bertan, izangaiek alegatutako merezimenduak deialdiaren II. eranskinean jasotako baremoaren arabera baloratuko dira.

7.2. Epaimahaiek izangaiek alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko dituzte.

Epaimahaiek deialdi honen II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko dituzte alegatutako merezimenduak.

Merezimenduen balorazioan, bakarrik hartuko dira kontuan deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak.

Merezimendu horiek egiaztatzeko dokumentazioa, 4.4 oinarrian ezarritakoa, telematikoki aurkeztuko da deialdiaren aipamenean ezarritako estekaren bidez.

Epaimahaiek ezin izanen dute inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako baremoan ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiek izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dituzte.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Behin merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak dagokion deialdiaren web-fitxan argitaratuko du merezimenduen behin-behineko balorazioa, eta 5 egun balioduneko epe bat emanen da, argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten balorazioei dagokienez.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioa organo eskudunari helaraziko dio, betebeharrak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egiteko.

8.3. Parte-hartzaileen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, merezimendu profesionalen apartatuan puntuazio handiena lortu duen lehiakidearen alde ebatziko da, eta berdinketak jarraituz gero, kalifikazio-epaimahaiak berdinketa hausteko eginen duen zozketa bakarraren bidez ebatziko da.

8.4. Prozedura honetatik ez da sortuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea eta baldintzak egiaztatzea.

9.1. Aurreko tramitea egin eta gero, dagokion deialdiko lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, zehaztuz aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta lanpostu hutsak hautatzeko 10 eguneko epea ematen dela.

Informazio hori Iruñeko Udalaren www.pamplona.es atarian argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, lehentasun-hurrenkeran jakinaraziko dituzte dagokion deialdian nahiago dituzten lanpostu hutsak.

9.2. Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek, sartzeko prozedurarako zehaztutako plaza-kopuruan lekua badute eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldira deitu badira, lehentasuna izanen dute lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, gainerako izangaien aurretik.

Aurrekoa gorabehera, aipatutako desgaitasuna duten izangaiak badaude eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, haien desgaitasunera hobekien egokitzen direnak eskainiko zaizkie, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horri buruz egindako txostenarekin bat.

9.3. Lanpostu hutsak hautatzeko 10 egun balioduneko epe horretan bertan, izangaiek horretarako ezartzen den bidearen bitartez aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau:

a) Eskatutako titulazioaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena, edo, hala badagokio, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino hura lehen eskuratzeko moduan egon izanaren ziurtagiria.

10.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Behin lanpostu hutsak hautatu eta baldintzak egiaztatzeko tramitea amaituta, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen- edo kontratazio-proposamen hori Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko da.

10.2. Proposatutako izangaiek Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez eta izendapen-proposamena webgunean argitaratzen denetik hasita 10 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dituzte honako agiri hauek:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez dituzten izangaiak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, ezertan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Izendapena edo kontratazioa, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

11.1. Funtzionario izendatuko dira, edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, kasuan kasuko lanpostuan aritzeko, eta lanpostu hutsak adjudikatuko zaizkie aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.

11.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak edo kontratazioak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko ditu izendatuak, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean segitzea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Izendapena, edo kontratazioa, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

11.4. Izendatutako edo kontratatutako izangaiek izendapen-ebazpenean horretarako ezartzen den egunean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

11.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, Iruñeko Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

11.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

11.7. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei adjudikatuko zaizkie.

11.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko tramiteak ezertan ukatu gabe, epaimahaiaren ebazpen eta jarduketei buruzko informazioa, baita interesdunendako baliagarria izan daitekeen izaera orokorreko beste edozein informazio ere, dagokion deialdiaren fitxan argitaratuko da, eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es webgunean eskuratzen ahalko da.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta haiek aplikatzeko epaimahaia sorburu ez duten egintzen aurka, errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2022ko azaroaren 25ean. Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

I. ERANSKINA

Eskainitako lanpostuen ezaugarriak

GEHIENEKO LANPOSTU KOPURUA

LANPOSTUAK

MAILA

ESKATUTAKO TITULAZIOA

ARAUBIDEA

BETEKIZUNAK

3

ARKITEKTOA

A

Lizentzia- edo Gradu-titulua Arkitekturan

Funtzionarioa

2

ZUZENBIDEAN LIZENTZIADUNA

A

Lizentzia- edo Gradu-titulua Zuzenbidean

Funtzionarioa

1

EKONOMIALARIA

A

Lizentzia- edo Gradu-titulua Ekonomian edo Zientzia Politiko eta Ekonomikoetan (Ekonomia atala), Zientzia Politiko, Ekonomiko eta Merkataritzakoetan (Ekonomia eta Merkataritza atala), Ekonomi eta Enpresa Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo Merkatuko Ikerketan eta Tekniketan.

Funtzionarioa

1

PSIKOLOGOA

A

Lizentzia- edo Gradu-titulua Psikologian

Funtzionarioa

1

UDALEKO KONTU-HARTZAILEA

A

Lizentzia- edo Gradu-titulua Zuzenbidean, EAZn, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo Ekonomi eta Enpresa Zientzietan

Funtzionarioa

2

GOI-MAILAKO KULTUR TEKNIKARI TITULUDUNA

A

Lizentzia- edo Gradu-titulua Arte Ederretan, Filosofian, Historian, Artearen Historian, Giza Zientzietan, Musikaren Historian eta Zientzietan, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, Zuzenbidean, Ekonomian, Pedagogian, Kazetaritzan, Psikologian eta Harreman Publikoetan eta Soziologian.

Funtzionarioa

1

FARMAZIALARI KUDEATZAILEA

A

Lizentzia- edo Gradu-titulua Farmazian

Funtzionarioa

1

TEKNOLOGIA BERRIETAKO TEKNIKARIA, WEBGUNEAREN ARDURADUNA

A

Lizentzia-, Arkitekto-, Ingeniari- edo Gradu-titulua, edo horien baliokidetzat jotzen den titulua

Funtzionarioa

1

ERAIKUNTZAKO LANTEGI ESKOLAKO ZUZENDARIA

A

Lizentzia- edo Gradu-titulua Arkitekturan

Lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiria

5

ERDI-MAILAKO TITULUDUNA BATERAEZINTASUNAZ

B

Ogasun Alorrari atxikitako lanpostuak: Diplomatura- edo Gradu-titulua Enpresa Zientzietan edo Zuzenbideko horren baliokidean, EAZn edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Gainerako alorrei atxikitako lanpostuak: Unibertsitateko Gradu-titulua, Unibertsitateko Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo horien baliokidetzat jotzen den titulua.

Funtzionarioa

1

TURISMO-ENPRESA ETA -JARDUEREN TEKNIKARIA

B

Diplomatura- edo Gradu-titulua Turismoan.

Funtzionarioa

1

OBRA PUBLIKOETAKO INGENIARI TEKNIKOA

B

Diplomatura- edo Gradu-titulua Obra Publikoetako Ingeniaritza Teknikoan

Funtzionarioa

5

ARKITEKTO TEKNIKOA

B

Arkitektura Teknikoko titulua edo Gradu-titulua Arkitekturan

4 funtzionario - 1 lan-kontratuduna

2

KIMIKA-INGENIARI TEKNIKOA

B

Kimikako Ingeniaritza Teknikoko titulua edo Gradu-titulua Ingeniaritza Kimikoan

Funtzionarioa

1

INDUSTRIA-INGENIARI TEKNIKOA

B

Industria Ingeniaritza Teknikoko titulua edo Gradu-titulua Industria Ingeniaritzan

Funtzionarioa

13

GIZARTE-LANEKO ERDI-MAILAKO TITULUDUNA, OSAGARRIDUNA

B

Gradu- edo Diploma-titulua Gizarte Lanean

12 funtzionario -

1 lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiria

1

ARTE ETA LANBIDEETAKO IRAKASLEA (MARRAZKETA)

B

Unibertsitateko Gradu- edo Diplomatura-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo horien baliokidetzat jotzen den titulua.

Funtzionarioa

3

MUSIKA-ESKOLA BEREZIKO MUSIKA-HIZKUNTZAKO IRAKASLEA

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo baliokidea, eta Erdi-mailako Graduko titulu profesionala edozein musika-espezialitatetan edo Goi-mailako Ikasketen titulua edozein musika-espezialitatetan edo, hala badagokio, edozein musika-espezialitatetako Erdi-mailako Graduko Irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Araudi Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuarekin bat emana.

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiria

1

MUSIKA-ESKOLA BEREZIKO PIANO IRAKASLEA

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo baliokidea, eta Erdi-mailako Graduko titulu profesionala piano-espezialitatean edo Goi-mailako Ikasketen titulua piano-espezialitatean edo, hala badagokio, espezialitate horretako Erdi-mailako Graduko Irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Araudi Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuarekin bat emana.

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziutagiria

1

MUSIKA-ESKOLA BEREZIKO KONTRABAXU IRAKASLEA (LP)

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo baliokidea, eta Erdi-mailako Graduko titulu profesionala kontrabaxu-espezialitatean edo Goi-mailako Ikasketen titulua kontrabaxu-espezialitatean edo, hala badagokio, espezialitate horretako Erdi-mailako Graduko Irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Araudi Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuarekin bat emana.

Lan-kontratuduna - Lanaldi partziala

Sexu-delituen ziurtagiria

2

MUSIKA-ESKOLA BEREZIKO KLARINETE IRAKASLEA

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo baliokidea, eta Erdi-mailako Graduko titulu profesionala klarinete-espezialitatean edo Goi-mailako Ikasketen titulua klarinete-espezialitatean edo, hala badagokio, espezialitate horretako Erdi-mailako Graduko Irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Araudi Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuarekin bat emana.

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiria

1

MUSIKA-ESKOLA BEREZIKO KORU TALDEKO IRAKASLEA

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo baliokidea, eta Erdi-mailako Graduko titulu profesionala edozein musika-espezialitatetan edo Goi-mailako Ikasketen titulua edozein musika-espezialitatetan edo, hala badagokio, edozein musika-espezialitatetako Erdi-mailako Graduko Irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Araudi Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuarekin bat emana.

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiria

1

MUSIKA-ESKOLA BEREZIKO BATERIA IRAKASLEA

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo horien baliokidea den titulua eta Erdi-mailako Graduko titulu profesionala edozein musika-espezialitatetan edo Goi-mailako Ikasketen titulua bateria-espezialitatean.

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiria

1

MUSIKA-ESKOLA BEREZIKO BAXU ELEKTRIKOKO IRAKASLEA

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo horien baliokidea den titulua eta Erdi-mailako Graduko titulu profesionala baxu elektrikoko espezialitatean edo Goi-mailako Ikasketen titulua espezialitate horretan.

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiria

1

MUSIKA-ESKOLA BEREZIKO GITARRA ELEKTRIKOKO IRAKASLEA

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo horien baliokidea den titulua eta Erdi-mailako Graduko titulu profesionala gitarra elektrikoko espezialitatean edo Goi-mailako Ikasketen titulua espezialitate horretan.

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiria

1

MUSIKA-ESKOLA BEREZIKO GITARRA IRAKASLEA

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo baliokidea, eta Erdi-mailako Graduko titulu profesionala gitarra-espezialitatean edo Goi-mailako Ikasketen titulua gitarra-espezialitatetan edo, hala badagokio, espezialitate horretako Erdi-mailako Graduko Irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Araudi Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuarekin bat emana.

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiria

1

LANTEGI ESKOLAKO IRAKASLEA

B

Diplomatura- edo Gradu-titulua Irakasletzan

Lan-kontratuduna - Lanaldi partziala

Sexu-delituen ziurtagiria

1

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO TEKNIKARIA

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo horien baliokidea eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Teknikariaren Goi-mailako prestakuntza

Funtzionarioa

2

ENPLEGU-TEKNIKARIA

B

Unibertsitateko Diplomatura- edo Gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoko titulua, Arkitektura Teknikoko titulua edo horien baliokidetzat jotzen dena

Funtzionarioa

2

TRIBUTU-IKUSKATZAILEA

B

Diplomatura- edo Gradu-titulua Enpresa Zientzietan edo Zuzenbideko horren baliokidean, EAZn edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan

Funtzionarioa

14

OFIZIAL ADMINISTRARIA - OFIZIAL ADMINISTRARI OSAGARRIDUNA

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea

Funtzionarioa

1

LABORATEGIKO LAGUNTZAILE TEKNIKOA

C

Goi-mailako Teknikariaren titulua edo horren baliokidea Laborategiko Analisian eta Kalitatearen Kontrolean, Laborategi Kliniko eta Biomedikoan, Ingurumen Osasunean, Anatomia Patologiko eta Zitodiagnostikoan edo Elikadura Industriako Prozesuetan eta Kalitatean

Funtzionarioa

17

GIZARTERATZEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

C

Lanbide Heziketako Goi-mailako titulua edo horren baliokidea Gizarteratzean

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiria

2

OFIZIAL IKUSKATZAILEA (HIRIGINTZA)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea

Funtzionarioa

1

DESINFEKZIO- ETA MANTENTZE-LANETAKO ARDURADUNA

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea

Funtzionarioa

1

GIZARTE-ENPLEGUKO ARDURADUNA (SOLDADURA)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO ARDURADUNA (OBRAK)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO ARDURADUNA (GARBIKETA)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO ARDURADUNA (KOADERNAKETA)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO ARDURADUNA (TAPIZGINTZA)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO ARDURADUNA (JANTOKI SOZIALA)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO ARDURADUNA (JANTZIGINTZA)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO ARDURADUNA (IBAIAK ETA HAZTEGIAK)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

1

LANTEGI ESKOLAKO MONITOREA (LOREZAINTZA)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiria

1

LANTEGI ESKOLAKO MONITOREA (SOLDADURA)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiria

2

LANTEGI ESKOLAKO MONITOREA (BILTEGIA ETA HARRIA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiria

2

LANTEGI ESKOLAKO MONITOREA (IGELTSEROTZA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiria

2

LANTEGI ESKOLAKO MONITOREA (ASKOTARIKO MANTENTZE-LANAK)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiria

2

LANTEGI ESKOLAKO MONITOREA (AROTZERIA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa.

Lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiria

19

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA - ADMINISTRARI LAGUNTZAILE OSAGARRIDUNA

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

2

ERREPROGRAFIAKO MANDATARIA

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

12

UDAL BULEGOETAKO MANDATARIA

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

3

DESINFEKZIO- ETA MANTENTZE-LANETAKO OFIZIAL PROFESIONALA

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

44

UDAL INSTALAZIOETAKO FUNTZIONAMENDUKO LAGUNTZAILEA

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

4

EHORZLE LAGUNTZAILEA

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

1

IKUSKATZAILE LAGUNTZAILEA (IBILGAILUEN PARKEA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

1

IKUSKATZAILE LAGUNTZAILEA (ERAIKINETAKO MANTENTZE-LANAK)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

2

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (OBRAK)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa

Lan-kontratuduna

2

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (IBAIAK)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (ITURGINTZA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (ELEKTRIZITATEA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (GARBIKETA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa

Lan-kontratuduna

4

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (PINTURA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (SOLDADURA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (KOADERNAKETA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa

Lan-kontratuduna

1

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (JANTOKI SOZIALA)

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak eta urtebeteko esperientzia egiaztatua espezialitateko lehen mailako ofizial gisa

Lan-kontratuduna - Lanaldi partziala

5

HIRI KONTSERBAZIOKO MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

2

ZOONOSI-LAGUNTZAILEA

D

DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

2

ZERBITZU ANITZEKO PEOIA, HILERRIKO ATEZAINA

E

Eskolatze-ziurtagiria, DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

1

LABORATEGIKO ZERBITZU ANITZEKO PEOIA

E

Eskolatze-ziurtagiria, DBHko graduatu-titulua, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak

Funtzionarioa

6

FAMILIA-LANGILEA-FAMILIA-LANGILEA LANALDI PARTZIALEAN

D

Gizarte- eta osasun-laguntzako teknikari-titulua edo Erizaintzako laguntzaile teknikoarena, edo Gizarte- eta Osasun-arta emateko teknikariarena. Edo Mendekotasun egoeran daudenei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arta emateko profesionaltasun-ziurtagiria izatea (Kodea: Sscs0208) edo Pertsonei etxean bertan gizarte- eta osasun-arta emateko ziurtagiria (Kodea: Sscs0108) izatea, eta horrez gain, Eskola-graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien titulu baliokidea izatea.

Lan-kontratuduna -

2 lanpostu lanaldi partzialean

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) Merezimendu profesionalak:

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, aldi baterako egindako zerbitzuak: 3 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.2) Iruñeko Udalean eta eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 0,50 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean egindako zerbitzuak: 1 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. a) apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 60 puntukoa izanen da.

2. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

3. Zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Administrari laguntzailearen eta ofizial administrariaren lanpostuetan izandako esperientzia berdin baloratuko da (bi deialdietako bakoitzean sartzeko titulazio-baldintzak desberdinak badira ere).

6. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

7. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 40 puntu.

b.1) Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan lanpostu berean sartzeko azken prozesua lanposturik eskuratu gabe gainditu izana: 20 puntu.

b.2) Beste titulazio akademiko batzuk:

b.2.1) Titulazio ofizialak eta master-tituluak, maila berekoak edo goragokoak, deialdian sartzeko titulazioa baloratu gabe: 5 puntu titulazio ofizial bakoitzeko, gehienez ere 2 titulazio (10 puntu gehienez).

b.2.2) Deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzak, 50 orduko edo gehiagoko iraupena dutenak eta 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerakoak: 5 puntu prestakuntza-ekintza bakoitzeko, gehienez ere 2 prestakuntza (10 puntu gehienez).

–Lanpostuarekin zerikusia dutela ulertuko da informatikarekin, berdintasunarekin edo prebentzioarekin zerikusia duten zeharkako prestakuntza-ekintza guztiak. Halaber, lanpostuarekin zerikusia duten berariazko prestakuntza-ekintzak ere aintzat hartuko dira.

b.3) Ingelesa, frantsesa, alemana eta euskara: ingelesa, frantsesa edo alemana jakitea, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, baita euskara jakitea ere, baloratuko da, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean, Gizarte Langileen eta Gizarteratzeko Teknikarien lanpostuetan: 0,50 puntu gehienez hizkuntza bakoitzagatik.

b2 eta b3 apartatuetarako oharrak:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Behin merezimenduen balorazioa aurreko apartatuek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

III. ERANSKINA

Merezimenduen autobaloraziorako agiria

https://sedeelectronica.pamplona.es/FichaTramite.aspx?id=EP2000063

Iragarkiaren kodea: L2216406